Ahaldunaren kargua derrigorrezkoa al da?
Zenbateko epea dago ahaldunak izendatzeko?
Ahaldunak EAEko hauteslea izan behar al du?
Sevillako hautesle bat izan al daiteke ahalduna?
Atzerritar bat izan al daiteke ahalduna?
Gipuzkoako hautesle bat izan al daiteke ahaldun Bizkaian edo Araban?
Zein organismoren aurrean izenda daitezke ahaldunak?
Hautagai-zerrenda bereko zenbat ahaldun ari daitezke hauteskunde-mahai berean?
Ahalduna izanik, ba al dut eskubiderik lanaldia murrizteko bozketaren hurrengo egunean?
Ahaldunak hauteskunde-mahaiko ikuskatzaileen eginkizun berdinak al ditu?
Zein dira ahaldunen eskumenak?
Ahaldun batek nahi dituen hauteskunde-mahai guztien aktak eskatu al ditzake?
Poliziak atxilotu al dezake ahaldunik bozketa-egunean?
Hautagai-zerrenda bereko ahaldunak ordezkatu al daitezke beren artean?
Hautagai-zerrenda bereko ahaldunek ordezkatu al ditzakete bertako ikuskatzaileak?
Ikuskatzailearen kargua derrigorrezkoa al da?
Zer epe dago ikuskatzaileak izendatzeko?
Zer behar da ikuskatzaile izateko?
Logroñoko hautesle bat izan al daiteke hautagai-zerrenda bateko ikuskatzaile?
Atzerritar bat izan al daiteke ikuskatzaile?
Zer organismoren aurrean izenda daiteke ikuskatzailea?
Zenbat ikuskatzaile izenda ditzake hautagai-zerrenda bakoitzak hauteskunde-mahai batean?
Ikuskatzailearen kreditazioa mahaiaren aurrean
Ikuskatzaileak noiz aurkeztu behar du mahaian kreditatzeko?
Ikuskatzailea nola kreditatzen da hauteskunde-mahaian?
Zertarako balio dute hauteskunde-mahaiek jasotako ikuskatzailearen izendapenaren orri hondodunek?
Ikuskatzailea naiz. Lanaldia murrizteko eskubiderik dut bozketaren biharamunean?
Zein dira ikuskatzaileen eskumenak hauteskunde-mahaietan? Eta non betetzen dituzte eginkizun horiek?
Ikuskatzaileek eta ahaldunek eskumen berdinak al dituzte?
Ikuskatzaileak non bozka dezake?
Mahaiko hauteskunde-akten zenbat kopia eska ditzake ikuskatzaileak?
Poliziak atxilotu al dezake ikuskatzailerik bozketa-egunean?
Hautagai-zerrenda bereko zenbat ikuskatzaile eta ahaldunek jardun dezakete mahai berean?
Zer gertatzen da ikuskatzaileak postaz bozkatzen duenean erroldaturik dagoen mahaian?
Ahaldunaren kargua derrigorrezkoa al da?
Ez. Borondatezkoa da. Hautagai-zerrendak aurkezten dituzten alderdi politikoek izendatzen dituzte.
Zenbateko epea dago ahaldunak izendatzeko?
Bozketa-eguna arte, hura barne, izenda daitezke ahaldunak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 94.1 art.).
Ahaldunak EAEko hauteslea izan behar al du?
Ahaldun izateko ez da beharrezkoa hautesle izatea. Ahaldun izateko aski da adinez nagusi izatea eta eskubide zibil eta politiko osoen jabe izatea (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 94.2 art.).
Sevillako hautesle bat izan al daiteke ahalduna?
Bai, adinez nagusia bada eta bere eskubide zibil eta politiko osoen jabe bada.
Atzerritar bat izan al daiteke ahalduna?
Ez, espainiar nazionalitatea eduki behar du, eta aurreko ataleko baldintza guztiak bete (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 94.2 art.).
Gipuzkoako hautesle bat izan al daiteke ahaldun Bizkaian edo Araban?
Bai, ez baita beharrezkoa ahalduna Euskadiko hautesle izatea.
Zein organismoren aurrean izenda daitezke ahaldunak?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 94.3 artikuluaren arabera:
Hautagai-zerrenda bereko zenbat ahaldun ari daitezke hauteskunde-mahai berean?
Ez hirutik gora. Horren barruan doaz ahaldunaren hautagai-zerrendako ikuskatzaileak ere (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 96. art.).
Ordaindutako baimena dauka bozketa-egun osoan (24 ordu) (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren Aginduko 3. art.).
Interesatuak hala eskatu ondoren, enpresak aldatu egin beharko dio bozketa-egunaren bezperako gaueko txanda (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuaren 3. art.).
Ahalduna izanik, ba al dut eskubiderik lanaldia murrizteko bozketaren hurrengo egunean?
Ez duzu eskubiderik lanaldia murrizteko. Hauteskunde-mahaietako partaideek eta ikuskatzaileek bakarrik dute eskubide hori.
Ahaldunaren izendapen-agiriak.
Ahaldunak hauteskunde-mahaiko ikuskatzaileen eginkizun berdinak al ditu?
Ikuskatzailearen eginkizun berdinak ditu, hauteskunde-mahaiaren aurrean ahaldun moduan kreditatu ondoren ahaldun-agiria erakutsiz gero (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 94.4 art.).
Zein dira ahaldunen eskumenak?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 93.2 artikuluan aipatzen direnak, hau da, mahaia eratzeko aktaren, zenbaketaren eta saioaren ziurtagiriak eskatzea, hautesle baten nortasuna erreklamatzea, etab.
Ahaldun batek nahi dituen hauteskunde-mahai guztien aktak eskatu al ditzake?
Bai, baldin eta hautagai-zerrenda bereko beste ahaldun edo ikuskatzaile batek ez baditu lehenago eskatu, mahaiburuak hautagai-zerrenda bakoitzeko akta bakarra ziurtatu behar baitu.
Hauteslea bada, erroldaturik dagoen hauteskunde-mahaian.
Poliziak atxilotu al dezake ahaldunik bozketa-egunean?
Bai, ez baitute mahaiko partaidearen immunitate-kondiziorik, ELHLaren 108.5 artikuluaren arabera.
Bai, hala baimentzen du Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 95. artikuluak, baina identifikaziorako bakarrik.
Hautagai-zerrenda bereko ahaldunak ordezkatu al daitezke beren artean?
Bai, ahaldunak ez duenez mahai jakin batean egon beharrik, beren artean ordezka daitezke.
Hautagai-zerrenda bereko ahaldunek ordezkatu al ditzakete bertako ikuskatzaileak?
Bai, ahaldunak ikuskatzailearen hautagai-zerrenda bereko agiriarekin kreditatuz gero.
Ez, debekatu egiten du Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 89.2. artikuluak.
Ikuskatzailearen kargua derrigorrezkoa al da?
Ez, mahaiburu eta mahaikide karguak dira derrigorrezko bakarrak.
Zer epe dago ikuskatzaileak izendatzeko?
Urtarrilaren 9tik otsailaren 26ra egunen artean, biak barne (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.4 art.).
Zer behar da ikuskatzaile izateko?
Adinez nagusi izatea, eskubide zibil eta politiko osoen jabe izatea eta espainiar nazionalitatea edukitzea (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.2 artikulua, 1/2003 Legeak dioen moduan).
Logroñoko hautesle bat izan al daiteke hautagai-zerrenda bateko ikuskatzaile?
Bai, ikuskatzaile izateko ez dago hautesle izan beharrik.
Atzerritar bat izan al daiteke ikuskatzaile?
Ez, espainiar nazionalitatea eduki behar da.
Bai, ikuskatzaile izateko aski baita adinez nagusi izatea eta eskubide zibil eta politiko osoen jabe izatea.
Zer organismoren aurrean izenda daiteke ikuskatzailea?
Dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.1 art.).
Zenbat ikuskatzaile izenda ditzake hautagai-zerrenda bakoitzak hauteskunde-mahai batean?
Hautagai-zerrenda bakoitzeko bi ikuskatzaile hauteskunde-mahai bakoitzean (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.1 art.).
Bai.
Ez, ikuskatzaile bakoitzak bera izendaturik dagoen mahaian bakarrik jardun eta gauzatzen ditu bere eginkizunak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.1 art.).
Ez, ikusi aurreko erantzuna.
Ikuskatzaileak noiz aurkeztu behar du mahaian kreditatzeko?
Bozketa-eguneko 8:30ak baino lehen (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.4 art.).
Ikuskatzailea nola kreditatzen da hauteskunde-mahaian?
Bozketa-eguneko 8:30ak baino lehenago mahaiburuari aurkeztuz bera ikuskatzaile izendatzen duen agiria.
Mahaiburuak ez dio ikuskatzaile kargua emango, eta ezingo du mahaian jardun. Dena dela bozkatu ahal izango du, kreditaturik dagoen mahaiaren barrutiko hautesle bada (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.11 art.).
Ikuskatzaile karguaz jabetuko da eta mahai horretan jardun ahal izango du, baina ezingo du bertan bozkatu (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.9 eta 10 art.).
Mahai horretako ikuskatzaile izaten utzi, baina bozkatzen ez utzi.
Mahai horretako ikuskatzaile izaten utzi eta bertan bozkatzen utzi, baldin eta bere eginkizunak betetzen dituen mahaiaren barrutiko hautesle bada (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 92.10 art.).
Mahaiak ikuskatzaile izaten utziko dio, baina bertan bozkatzen ez.
Zertarako balio dute hauteskunde-mahaiek jasotako ikuskatzailearen izendapenaren orri hondodunek?
Mahaiburuak jaso ditzakeen orri hondodunek honetarako balio dute:
Errenteriako hauteskunde-mahaiak jakin dezake zu ikuskatzaile zarela, baina inoiz ez zein alderdi politiko ordezkatzen duzun.
Ordaindutako baimena dagokizu bozketa-egun osoan (24 ordu). Gainera, bozketa-egunaren biharamunean 5 orduko lan-murrizketa dagokizu (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuaren 2001eko Aginduaren 3. art.).
Ikuskatzailea naiz. Lanaldia murrizteko eskubiderik dut bozketaren biharamunean?
Bai, bost ordukoa, bozketa-egunaren biharamunean (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuaren 2005eko Aginduaren 3. art.).
Bai, enpresak bozketa-egunaren bezperako gaueko txandaren ordez beste bat jarri beharko dizu, hala eskatzen badiozu.
Ikuskatzaile izendatzen duen agiriak.
Zein dira ikuskatzaileen eskumenak hauteskunde-mahaietan? Eta non betetzen dituzte eginkizun horiek?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 93.1 eta 2 artikuluan datoz eskumen horiek. Ikuskatzaileak bere eginkizunak izendaturik dagoen mahaian soilik betetzen ditu.
Ikuskatzaileek eta ahaldunek eskumen berdinak al dituzte?
Bai, bi desberdintasunekin:
Ikuskatzaileak non bozka dezake?
Bere eginkizunak betetzen dituen mahaian, baldin eta jardunean ari den mahaiaren barrutiko hautesle bada.
Ez. Ikuskatzaile izendatu duten mahaian soilik jardun dezake, eta, beraz, mahai horretako akten kopiak soilik eska ditzake.
Mahaiko hauteskunde-akten zenbat kopia eska ditzake ikuskatzaileak?
Hautagai-zerrenda bakoitzeko mahaiko aktaren kopia bakarra (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 100.3 eta 119.2 art.).
Poliziak atxilotu al dezake ikuskatzailerik bozketa-egunean?
Bai.
Bai, hala baimentzen du Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 93. artikuluak, baina identifikaziorako bakarrik.
Ez, debekatu egiten du Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 89.2 artikuluak.
Hautagai-zerrenda bereko zenbat ikuskatzaile eta ahaldunek jardun dezakete mahai berean?
Hautagai-zerrenda bereko bi ikuskatzailek + ahaldun batek. Ondorioz, hautagai-zerrenda bakoitzetik gehienez hiru pertsona (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 96. art.).
Zer gertatzen da ikuskatzaileak postaz bozkatzen duenean erroldaturik dagoen mahaian?
Behin bakarrik bozka dezakeenez, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legeak dioena bete beharra dago (105.2 art.), hau da, ikuskatzaileak bere eginkizunak betetzen dituen mahaian bozka dezakeela baldin eta jarduten duen mahaiaren barrutiko hautesle bada. Orduan, mahaiburuak bertako hautesle bat beste mahai bateko ikuskatzaile dela jakindakoan, posta bidezko haren botoa ez zenbatzeko aginduko du.