Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Galde-erantzunak

ADMINISTRACIÓN ELECTORAL

Zein da Hauteskunde Administrazioaren zeregina?

Zein organok osatzen dute Hauteskunde Administrazioa?

Zein batzorde dira iraunkorrak? eta iraunkorrak ez direnek, zenbat denbora irauten dute?

Nork ematen dizkiete baliabide materialak eta pertsonalak hauteskunde batzordeei ?

Nola daude osatuta hauteskunde batzordeak?

Zein dira Hauteskunde Batzordeen eskumenik esanguratsuenak?

Zein dira hauteskunde batzordeen helbideak eta telefonoak?

Non argitaratzen dira Hauteskunde Batzorde Nagusiaren eta Autonomia Erkidegokoaren akordioak eta ebazpenak? Zein dira hauteskunde hauei aplikatzen zaizkien akordio nagusiak?


Zein da Hauteskunde Administrazioaren zeregina?

Hauteskunde-prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatzea, bai eta kargu publikoak betetzeko berdintasun-printzipioa bermatzea ere.

Zein organok osatzen dute Hauteskunde Administrazioa?

Ondorengo hauteskunde-batzordeek: Nagusiak, Autonomia Erkidegokoak, Lurralde Historikokoak, Zonaldekoak, bai eta hauteskunde-mahaiek ere.

Zein batzorde dira iraunkorrak? eta iraunkorrak ez direnek, zenbat denbora irauten dute?

Hauteskunde Batzorde Nagusia eta Autonomia Erkidegokoa iraunkorrak dira, eta gainerakoen zeregina amaitu egiten da hauteskundeak egin eta 100 egunetara.

Nork ematen dizkiete baliabide materialak eta pertsonalak hauteskunde batzordeei?

Hauteskunde Batzorde Nagusiari Diputatuen Kongresuak; Autonomia Erkidegoko Batzordeari Eusko Jaurlaritzak, eta Lurralde Historikoko eta Zonaldeko Hauteskunde Batzordeei Eusko Jaurlaritzak.

Nola daude osatuta hauteskunde batzordeak?

Osaera mistoa dute: pertsonal judizialak eta hautagai-zerrendak aurkezten dituzten alderdi politikoetako ordezkariek osatzen dituzte.

Zein dira Hauteskunde Batzordeen eskumenik esanguratsuenak?

  • Hauteskunde Batzorde Nagusiak Autonomia Erkidegoko Batzordearen akordioen kontrako helegiteak ebazten ditu.
  • Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari dagokio irrati eta telebista publikoetan hauteskunde-propagandako doaneko tarteak banatzea, eta hautagai-zerrendentzako diru-laguntzak finkatzea.
  • Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeek aldarrikatzen dituzte hautagai-zerrendak eta hauteskunde-emaitzak.
  • Zonaldeko Hauteskunde Batzordeek jakinaren gainean jartzen dituzte hauteskunde-mahaietako partaideak, eta bertako ikuskatzaileak izendatzen dituzte.

Zein dira hauteskunde batzordeen helbideak eta telefonoak?

Ikusi batzordeen direktorioa web honetan.

Non argitaratzen dira Hauteskunde Batzorde Nagusiaren eta Autonomia Erkidegokoaren akordioak eta ebazpenak? Zein dira hauteskunde hauei aplikatzen zaizkien akordio nagusiak?

Batzorde Nagusiarenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO), eta Autonomia Erkidegokoarenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Akordio nagusiak web honetako hauteskunde-legeriaren eta instrukzioen epigrafean datoz.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak