Hautesleak bere egoitzari dagokion Espainiako Kontsul Erregistroan ez-egoiliartzat izena ematea, betiere, urtarrilaren 6tik eta Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskunde egunera (martxoaren 1a) bitartean atzerrian bada.
Errolda Bulegoko Probintzia Ordezkaritzari atzerritik botoa emateko dokumentazioa eskatzea eta nork bere eskaera ematea ez-egoiliartzat dagokion Enbaxadako Kontsul Bulegoan edo Kontsul Sailean (urtarrilaren 6tik 31era).
Errolda Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak hautesleari dokumentazioa atzerriko egoitzara bidaltzea (otsailaren 3tik 9ra, eta hautagai zerrendak legez kanpo badaude, otsailaren 13tik 16ra).
Atzerrian diren hautesleek posta bidezko botoa hauteskunde mahaira bidaltzea (otsailaren 4tik 26era, 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz).
Posta zerbitzuak mahaiei posta bidezko botoak ematea (martxoaren 1a).
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.