Ikusmen urritasuna duen pertsonak, boto erabilerraza emateko prozedura erabili nahi badu, Eusko Jaurlaritzaren 900 840 899 doako zenbakira deitu behar du, Barne Sailari horren berri emateko (urtarrilaren 6tik otsailaren 3ra).
Barne Sailak ikusmen urritasuna duten hautesleei haien eskaera jaso duela eta, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) aurkeztu ostean, dagokien mahaian Braillezko dokumentazioa jasotzeko gai daudela jakinaraztea (urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra).
Aldarrikatutako hautagai zerrendak eta haietan dauden hautagaiak (www.elecciones.net) kontsultatzea, web gunean formatu erabilerrazean eta Barne Sailak horretarako jarritako doako telefonoan (otsailaren 3tik aurrera).
Barne Sailak hauteskunde mahaietara Braillezko dokumentazioa bidaltzea, ikusmen urritasuna duten pertsonek botoa eman ahal izateko, eta horretarako, hauteslekuetan boto sekretua bermatzeko moduan agiriak manipulatzeko leku irisgarri bat prestatzea (martxoaren 1a).
Boto txartela aukeratuta eta gutun azalean sartuta dagokion mahaian botoa ematea (martxoaren 1a).
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.