Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskunde legedia

INDARREAN DAGOEN HAUTESKUNDE LEGEDIA

Eusko Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetan, indarreko lege testu hau aplikatuko da:

  • 5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariaren 134. zenbakian (uztailaren 6koa) argitaratua (ekainaren 19ko 15/1998 Legeak (Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariaren 128. zenbakia, uztailaren 9koa), urriaren 4ko 6/2000 Legeak (Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariaren 213. zenbakia, azaroaren 7koa) eta martxoaren 28 1/2003 Legeak (Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariaren 72. zenbakia, apirilaren 2koa) aldatua) eta 4/2005 Legea, otsailaren 18ko (EHAAren 42. zenbakia, martxoaren 2koa).

BEHERA KARGATU, PDF FORMATUAN, 5/1990 LEGEAREN (EKAINAREN 15EKOA) TESTU BATEGINA. EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEEI BURUZKO LEGEA DA, ETA AURKIBIDE SISTEMATIKOA DU. Acrobat Reader jaitsi

APLIKA DAITEZKEEN HAUTESKUNDE ARAUAK

HAUTESKUNDE ADMINISTRAZIOAREN JARRAIBIDEAK ETA AKORDIOAK, EUSKO LEGEBILTZARRERAKO 2009KO HAUTESKUNDEETAN APLIKA DAITEZKEENAK

  • Hauteskunde Batzorde Zentralaren jarraibideak:
    • Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeetako Batzordekide ez Judizialak izendatzea:
      Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2009ko otsailaren 12ko Akordioa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 21.1.b)artikuluan aipatzen diren Lurralde Historikoetako Hauteskunde Batzordeetako Batzordekide ez Judizialak izendatzeko, 2009ko martxoaren 1ean ospatuko diren hauteskundeekin lotuta. (2009ko otsailaren 25eko BAO, 48.zk.).
    • Hauteskunde-batzordeek eta mahaiek erabili beharreko akta-ereduak:
      Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2009ko urtarrilaren 15eko Akordioa. 2009ko martxoaren 1ean Gorte Nagusietarako hauteskundeak izango dira, eta aipatutako akordioaren bidez zehazten da hauteskundeetako Batzorde eta Mahaiek zein akta-eredu erabili behar dituzten. (2009ko otsailaren 9ko BOE, 34.zk.).
    • Atzerrian diren hautesleen posta bidezko botoa
      Urtarrilaren 20ko 1/2009 Instrukzioa, Hauteskunde-batzorde Zentralarena, kanpoan dauden bertako hautesleek posta bidezko botoa emateko aukera izan dezaten. (BOE, 19. zk., 2009ko urtarrilaren 22a).
    • Boto baliogabea :
      12/2007 Instrukzioa, urriaren 25ekoa, Hauteskunde Araubide Orokorraren Legearen 96. artikuluaren 2. idatz zatiaren interpretazioari buruzkoa. Idatz zati horrek bozketa txarteletan aldaketak azaltzen ditu, hautesleak emandako botoa baliogabetzen dutenak (BOEren 263. zenbakia, 2007ko azaroaren 22koa).
    • Hauteskunde Batzordearen akordioen kontrako helegiteen izapideak:
      11/2007 Instrukzioa, hauteskunde batzordeen akordioen kontrako helegiteak izapidetzeko prozedurari (LOREGen 21. artikuluan arautzen dena) buruzkoa (BOEren 239. zenbakia, urriaren 5ekoa).
    • Berariazko errolda ziurtagiriak:
      7/2007 Instrukzioa, apirilaren 12koa, LOREGen 85.1. artikuluan aurreikusitako errolda ziurtagiri espezifikoari buruzkoa (BOEren 94. zenbakia, 2007ko apirilaren 19koa).
    • Teknologia berrien erabilera, hauteskunde propaganda egiteko tresna gisa:
      4/2007 Instrukzioa, apirilaren 12koa, informazioaren eta komunikazio elektronikoaren teknologia berriak hauteskunde propaganda egiteko tresna gisa erabiltzeari buruzkoa (BOEren 94. zenbakia, 2007ko apirilaren 19koa).
    • Ikuskatzaileak izendatzeko prozedura:
      2/2007 Instrukzioa, 2007ko martxoaren 22koa, hautagai zerrenden ikuskatzaileak izendatzeko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 78. artikuluan aurreikusitako prozedurari buruzkoa (BOEren 76. zenbakia, 2007ko martxoaren 29koa).
    • Errolda Interneten bidez kontsultatzea:
      2004ko urtarrilaren 20ko Instrukzioa, hauteskunde erroldako datuak Internet bidez kontsultatzeari buruzkoa (BOEren 19. zenbakia, 2004ko urtarrilaren 22koa).
    • Erakundeen kanpainak:
      1999ko irailaren 13ko Instrukzioa, erakunde kanpainen helburuari eta mugei buruzkoa (BOEren 222. zenbakia, 1999ko irailaren 16koa, eta erroreen zuzenketa, 1999ko irailaren 29ko BOEren 233. zenbakian).
    • Hauteskunde aldian komunikabideek egindako ekintzen kontrako helegiteen prozedura:
      Instrukzioa, 1999ko irailaren 13koa, komunikabideek hauteskunde aldian egindako ekintzen kontrako helegiteen prozedurari buruzko LOREGen 66. artikulua garatzen duena (BOEren 222. zenbakia, 1999ko irailaren 16koa).
    • Hauteskunde Batzordearen Zenbaketa Orokorraren aurkako helegiteen izapideak:
      Instrukzioa, 1995eko maiatzaren 28koa, LOREGen 108.3. artikuluan araututako helegiteak izapidetzeari buruzkoa (BOEren 128. zenbakia, 1995eko maiatzaren 30ekoa).
    • Hauteskunde Batzordeak posta bidezko botoa eman nahi duten pertsonen ezintasuna edo gaixotasuna egiaztatzea::
      Instrukzioa, 1993ko apirilaren 26koa, Hauteskunde Araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoaren (ekainaren 18koa) 72.c) artikuluan aipatzen den osasun ziurtagiri ofizialari eta doakoari buruzkoa, 6/1992 Lege Organikoan (azaroaren 2koa) idatzita dagoen moduan (BOEren 101. zenbakia, 2007ko apirilaren 28koa).
    • Errolda hutsegiteen zuzenketak:
      Instrukzioa,1992ko irailaren 25ekoa, hauteskunde erroldan 1992ko urtarrilaren 1ean egindako berrikusketan aurkitutako errolda hutsegiteak zuzentzeari buruzkoa (BOEren 235. zenbakia, 1992ko irailaren 30ekoa).
    • Gaixorik edo ezinduta dauden pertsonen posta bidezko botoa:
      Instrukzioa, 1992ko otsailaren 10ekoa, gaixotasun edo urritasunen bat dela eta dokumentazioa (Hauteskunde Araubide Orokorraren 72. artikuluan araututakoa) zuzenean eskatzerik ez duten pertsonen posta bidezko botoaren gainekoa (BOEren 39. zenbakia, 1992ko otsailaren 14koa).

  • AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE BATZORDEA HONAKO GAI HAUEI BURUZKO EGINDAKO INSTRUKZIOAK, EBAZPENAK ETA AKORDIOAK:
    • Baliogabetutako txartelei dagozkien boto baliogabeen zenbateketa:
      Ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen ebazpen batena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak boto baliogabeen kontaketa egiteko moduari buruz aurkeztutako kontsultari dagokiona. (EHAA, 41. zenbakia, 2009ko otsailaren 27a).
    • Baliogabetutako hautagai-zerrenden aldeko botoen izaera:
      Ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen ebazpen batena, Partido Popularreko ordezkari orokorrak epai irmoz deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko botoen izaerari buruz aurkeztutako kontsultari dagokiona. (EHAA, 41. zenbakia, 2009ko otsailaren 27a).
    • Doako hauteslekuak banatzea:
      Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, titulartasun publikoko hedabideetan dohainik izango diren hauteskunde-emanaldien banaketari buruzkoa. (EHAA, 28. zenbakia, 2009ko otsailaren 10a).
    • Hautagaiei aplikatzeko moduko bateraezintasun-erregimena:
      Erakunde desberdinek partaidetutako sozietate publikoetako zuzendaritza-organoetako hautagaiei aplikatu ahal zaizkien bateraezintasun-erregimenaren inguruko egiaztapena. (EHAA, 14. zenbakia, 2009ko urtarrilaren 14a).
    • Euskal Parlamentuaren hauteskundeen Legearen 4.3 artikuluaren e) paragrafoan aukera ezintasuna:
      Aukera ezintasunaren arrazoiaren zentzu eta mugei buruzko ziurtagiria. Euskal Parlamentuaren Hauteskundeen indarreko Legearen 4.3. artikuluaren e) paragrafoan aurreikusitakoa (EHAA, 14. zenbakia, 2009ko urtarrilaren 14a).
    • Gizonen eta emakumeen berdintasuna hautagai zerrendan:
      Hautagai zerrendak osatzean gizonen eta emakumeen berdintasunari buruzko akordioa (EHAAren 54. zenbakia, 2005eko martxoaren 18koa).
    • Hautagaien hautaezintasun kausak:
      Koadrila bakoitzaren mendeko Uren Partzuergoko presidentea eta bokala hautaezintasun kausen barruan egoteari buruzkoa (EHAAren 54. zenbakia, 2005eko martxoaren 18koa)
    • Hauteskunde Legearen 4. artikuluan araututako hautaezintasun kausak:
      Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.b, 4.3.b eta 4.3.e artikuluetan aurreikusitako hautaezintasun kausei dagokienez Euskadiko Alderdi Sozialista / Euskadiko Ezkerraren ordezkari orokorrak egindako kontsulten gainekoa (EHAAren 49. zenbakia, 2005eko martxoaren 11koa).
    • Boto emaileen nortasuna egiaztatzeko moduak:
      Boto emailearen nortasuna agiri bidez egiaztatzeko moduei buruzko instrukzioa (EHAAren 68. zenbakia, 2001eko apirilaren 6koa).
    • Atzerrian diren hautesleen epea, Espainian posta bidezko botoa emateko:
      Atzerrian bizi direnen Hauteskunde Erroldan izena emana duten hautesle izanik, Espainian daudenek posta bidezko botoa eskatzeko epeei buruzko erabakia (EHAAren 202. zenbakia 1998ko urriaren 23koa).
    • Zenbaketa Orokorraren aurka helegiteak jartzeko epea:
      Boto zenbaketa orokorraren aurkako erreklamazioak jartzeko epeari buruzko erabakia (EHAAren 203. zenbakia 1994ko urriaren 25ekoa).
    • Hauteskunde Legearen 4.3.e. artikuluan araututako hautaezintasun kausak:
      Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3. artikuluko e) idatz zatian aurreikusitako hautaezintasunaren norainokoari buruzko erabakia EHAAren 178. zenbakia, 1994ko irailaren 19koa).
    • Hautesleen nortasuna egiztatzea, botoa emateko:
      Botoa emateko egunean hautesleen nortasuna egiaztatzeari buruzko egindako kontsultari buruzko akordioa ( EHAAren 199. zenbakia 1990eko urriaren 3koa).
    • Udaletako idazkarien hautaezintasuna:
      Udaletako idazkariak hauteskundeetako hautagai zerrendetan sartzeari buruzko erabakia (EHAAren 189. zenbakia, 1990eko irailaren 20koa).

INDARREKO HAUTESKUNDE ARAUDIEI BURUZKO ALDIZKARI OFIZIALETARAKO ESTEKAK ETA 2009KO AUTONOMIA HAUTESKUNDEETARAKO INTERESGARRIAK IZAN DAITEZKEN BESTE INFORMAZIO BATZUK

  • EHAA
  • BOE
    • Otsailaren 6ko 102/2009 Dekretua, abenduaren 26ko 1799/2003 Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, hauteskunde-zerrenden eta hauteskunde-erroldaren kopien eredua arautzen da. (2009ko otsailaren 7ko BOE, 33. zk.).
    • 2009ko urtarrilaren 26ko akordioa, Epaimahai Konstituzionalaren Presidentziakoa. Horren bidez egokitu dira, ohiz kanpoko kasuetarako, Epaimahaiaren Erregistro Nagusian hauteskundeetarako babesa eskatzeko errekurtsoak aurkezteko data eta ordutegiak. (2009ko urtarrilaren 30eko BOE, 26. zk.).
    • FOM/67/2009 Agindua, urtarrilaren 19koa. Horren bitartez ebatzi dira posta zerbitzuaren lankidetzari buruzko arauak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan (2009ko urtarrilaren 29ko BOE, 25. zk.).
    • 2009ko urtarrilaren 16ko Akordioa, Auzitegi Gorenaren Presidentziaren eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 61. artikuluaren Aretoarena. Horren bidez, Auzitegi Gorena eta LOPJren 61. artikuluaren Aretoaren Idazkaritza Erregistro Orokorrean sartu ahal dira, 2009ko otsailaren 4, 5, 6 eta 7an. (BOE, 2009ko urtarrilaren 26a, 22.zk.).
    • Epai Boterearen Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkuraren 2008ko abenduaren 23ko erabakia; honen bitartez Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Hauteskunde Batzen jatorri judizialeko Bokaleak izendatzen dira. (BOE, 6 zenbakia, urtarrilaren 7koa).
    • 2124/2008 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, udal erroldaren berrikuspenak ondorioztatutako biztanleria datuak, 2008ko urtarrilaren 1ekoak, ofizialtzat adierazten dituena (BOEren 312. zenbakia, abenduaren 27koa).
  • LURRALDE HISTORIKOAREN ALDIZKARI OFIZIALAK
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak