Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskunde mahaikideen argibideak

II. BOZKETARAKO ARGIBIDEAK

Hauteslekua irekitzea eta bozketa hastea

Bozketaren mekanika

Mahaiko bozketa amaitzea

Posta bidezko botoa: irekitzea eta mahaiko hautestontzian sartzea

Mahaikideen, kontu-hartzaileen eta azkenik mahaiburuaren botoak

HAUTESLEKUA IREKITZEA ETA BOZKETA HASTEA

9:00etatik 20:00etara bitartean egingo da bozketa, etenik gabe. Bozketa hasteko, mahaiburuak honela esango du: Bozketa hasiko da - "Empieza la votación".

BOZKETAREN MEKANIKA

Bozketarako, ondoren azaltzen diren pausoak jarraitu behar dira:

  1. Hautesleak kabina erabiltzea boto-txartela hautatzeko.
  2. Hautesleak, hala nahi badu, hauteskunde-kabinan sartuko da boto-txartela aukeratzeko, eta gutun-azalean sartuko du, jarraian Hauteskunde-Mahaira eramateko.

  3. Hauteslea identifikatzea eta Mahaiko Hauteskunde-Erroldan dagoen egiaztatzea.
  4. Hautesleek bozkatzeko eskubidea izango dute baldintza hauek betez gero:

    • Mahaiko Hauteskunde-Erroldako zerrendetan agertu behar dute.
    • NANa, pasaportea edo gidatzeko baimena aurkeztu behar dute, eta beti jatorrizkoak izango dira, nahiz eta epea iraungita izan. Mahaiak beste agiri batekin identifikatzen uzten badio, hauteskunde delitupean eror daiteke eta, kasu horretan, zigorra eta isuna jaso dezake; edo, kasuaren arabera, administrazioko arau-haustea.
    • Ez da onartuko NANaren, pasaportearen edo gidatzeko baimenaren kopiarik, ez eta NANa berritzearen ordezkagiririk ere, titularraren argazkirik ez izateagatik.

    Dena den, Mahaiko Erroldan agertzen ez den hautesleak botoa eman ahal izango du ondorengoak aurkezten baditu:

    • Erroldan alta eman izanaren gaineko erroldako ziurtagiria. Mahaiko Hauteskunde-Erroldako zerrendetan agertzen ez bada, ziurtagiri horrek ordezka dezake, hautesleak Hauteskunde-erroldan agertzeko duen eskubidea frogatzen baitu.
    • Dagokion epai judiziala, hautesleak Mahaiko Erroldan agertzeko duen eskubidea ziurtatzen duen.

    Kasu horietan, alta eman izanaren errolda-ziurtagiria nahiz epai judiziala eskatuko ditu Mahaiak, gainerako hauteskunde-agiriekin batera jartzeko.

    Ezingo dute botorik eman hautesle hauek:

    • Posta bidezko botoa eskatu eta Mahaian bertaratzen badira botoa ematera.
    • Botoa emateko ez dagokien Mahaira joaten badira, Hauteskunde-erroldaren arabera.
    • Beste baten izenean botoa ematera badoaz.
      • Boto-emailearen nortasuna argi ez badago, mahaiburuak eta mahaikideek erabakiko dute botoa eman dezakeen ala ez, ziurtatzeko agiriak eta boto-emailearen lekukotza ikusita.
      • Erroldaren zerrendan agertzen diren hauteslearen izen-abizenak eta NAN agirian agertutakoak desberdinak badira, euskarazko ortografia gaztelerazkoarekin bat ez etortzeagatik, Mahaiak ziurtatu behar du boto-emailearen nortasuna.
      • Beste Sailetako Erroldan agertzen diren Hauteskunde-Mahaiko kontu-hartzaileek botoa eman dezakete funtzioak bete behar dituzten Mahaian, betiere, egiaztatutako Mahaiari dagokion barrutiko hautesleak badira.
      • Kontu-hartzaileek edo ahaldunek erreklamazioren bat egiten badute hautesleek botoa ematea galarazita duten kasuan, Mahaiak gehiengoz erabakiko du, eta hartutako erabakia Bilkura-aktan jasoko da.

  5. Mahaiburuak hauteslearen botoaren gutun-azala Mahaiko hautestontzian sartzea.
  6. Bozketa modu honetan egingo da:

    1. Botoa isilpekoa denez, hauteslea, nahi izanez gero, hauteskunde kabinara joango da. Hautesleak irakurtzen ez badaki edo ezintasun fisikoren bat izanez gero, konfiantzazko norbaitekin joan daiteke botoa emateko eskubidea gauzatzera.

    Brailleren Bidezko botoa

    Hautesleak ikusmen urritasunen bat badu, Braille sistema ezagutzen badu eta aldez aurretik botoa Braille sistemaren bidez ematea eskatu badu, botoa ematera joaten denean, mahaiburuak bozkatzeko beharrezko agiriak emango dizkio, Braille sisteman egongo direnak.

    Mahaiburuak edo mahaikideek horrelakoetan gaitutako lekua erakutsi eta bertara joateko laguntza emango diote.

    2. Hautesleak boto-txartela hautatuko du, gutun-azalean sartu, Mahaira hurbilduko da eta mahaiburuari aurkeztuko dio nortasuna egiaztatzeko agiria.

    3. Mahaikidetzek eta kontu-hartzaileek, hala nahi badute, Hauteskunde-Erroldako zerrendak egiaztatuko dituzte, eta, behar izanez gero, aurkeztutako errolda ziurtagiriak edo epai judizialak.

    4. Behin hauteslearen nortasuna eta botoa emateko eskubidea egiaztatuta, hautesleak edo haren konfiantzazko pertsonak mahaiburuari emango dio botoaren gutun-azala. Mahaiburuak ozen esango du "botoa eman du" eta gutun-azala hautestontzian sartuko du.

  7. Boto-emailea Mahaiko zerrenda zenbakidunean idaztea.
  8. Botoaren gutun-azala hautestontzian sartzeko unean, mahaikidetzek boto-emaileen izen-abizenak idatziko dituzte Boto-emaileen zerrenda zenbakidunean , bozkatzeko ordenaren arabera. Era berean, Hauteskunde-Erroldako zerrendetan duten zenbakia adieraziko dute edo, bestela, "ZIURTAGIRIA" edo "EPAIA", botoa emateko eskubidea errolda ziurtagiri berezia edo epai judiziala aurkeztuz ziurtatzen bada.

    Gainera, hautesleak ikus dezake bere izen-abizenak ondo idatzita geratu diren Boto-emaileen zerrenda zenbakidunean.

    Bozketan zehar

    • Hauteskunde-Mahaiko mahaiburuak bozketa eten dezake hautagai-zerrenda bateko boto-txartelak falta direla konturatzen bada. Eteteko arrazoiak behin zuzenduta, bozketari berriro ekingo zaio ( Ikus Eskualdeko Udal eta Hauteskunde-Batzordeetako telefono zerrenda ezker alboko menuko "Jakin beharreko Hauteskundeetako telefono batzuk" estekan).

    Bozketa ordubete baino gehiago eten bada, bozkatzeko denbora zenbat luzatu behar den mahaiburutzak erabakiko du.

    • Bozketa bertan behera utziko da edo hasi gabe geratuko da ezinbesteko kasuan. Mahaiburutzak arrazoizko idatzia egingo du, eta horren kopia Lurralde Historikoaren Hauteskunde-Batzordeari emango dio, alegatutako arrazoiak egiazta ditzan.

    Bozketa bertan behera uzten bada, emandako botoak hautsiko dira.

MAHAIKO BOZKETA AMAITZEA

Mahaiburuak, 20:00etan, bozketa amaituko dela esango du eta ez du beste inor hauteslekura sartzen utziko.

Era berean, han dauden hautesleei oraindik botoa eman gabe dauden galdetuko die eta jarraian emango diren botoak onartuko ditu.

VOTO POR CORREO: APERTURA E INTRODUCCIÓN EN LA URNA DE LA MESA

Bozketa 20:00etan amaitu eta gero, mahaiburutzak posta bidezko gutun-azalak aztertuko ditu eta mahaiburuari zuzendutako gutun-azalak posta bulegoko zigilua duen ziurtatuko du, horrek egiaztatzen baitu posta ziurtatu bidez bidalia izan dela. Gutun-azalak zigilurik ez badu, hautsi egingo da ireki gabe, horren aurka egin den kasuetan izan ezik; hau da, ados ez egoteagatik botoa haustearen aurka norbait azaldu denean.

Horrez gain, Mahaiak ere jaso ditzake atzerrian aldi baterako bizi diren pertsonen posta bidezko botoak. Kasu horretan, egiaztatu behar da Mahaira zuzendutako gutun-azala Legebiltzarrerako hauteskundeak egin baino hiru egun lehenago bidali dutela gutxienez.

Onartutako posta bidezko gutun-azalei dagokienez:

    • Mahaiari zuzendutako gutun-azala irekiko da, eta hauteslea Erroldan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen ziurtagiria aterako da.
    • Posta bidezko boto-emailea Hauteskunde-Erroldako zerrendan dagoen eta posta bidezko botoa emateko eskaera egin duen egiaztatuko da.
    • Mahaiburuak hautestontzian sartuko du boto-txartela duen gutun-azala, ireki gabe.
    • Posta bidezko botoa eman duten hautesleak Boto-emaileen zerrenda zenbakidunean sartuko dira.

    Hauteskunde-Mahaiak ez du posta bidezko botoa onartuko kasu hauetan:

    • Botoa posta bidez eman nahi duen boto-emailea Mahaiko Hauteskunde-Erroldan ez badago.
    • Mahaiari zuzendutako gutun-azalean hauteslea Mahaiko-Erroldan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen inprimakia, dagokion Hauteskunde-Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritzak ematen duena, ez badago.
    • Posta bidezko botoa emateko eskaera jasota ez badago Mahaiko Erroldaren zerrendan.

    Kasu horietan, botoa ez da hautestontzian sartuko eta ez da hartuko baliozko edo baliogabeko bototzat ezta boto zuritzat, hautsi egingo baita, aurka egiten zaionean izan ezik.

Zalantzak direla eta, aurka egindako gutun-azalei dagokienez:

Aurka egitea botoz boto egingo da. Hauteskunde-Mahaiak erabakiko du gehiengoz aurka egite hori onartu ala ez.

  • Onartzen ez badu:

Mahaiburuak hautestontzian sartuko du botoaren gutun-azala, ireki gabe.
Era berean, Mahaiari zuzendutako gutun-azala eta Hauteskunde-Erroldako Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak boto-emaileari egindako ziurtagiria gordeko dira hauteskunde-agiriekin batera jasotzeko. Halaber, Bilkura-aktan jasoko dira, Mahaiaren akordioa eta botoari aurka egiteko arrazoia.

  • Onartzen badu:

Boto-txartela duen gutun-azala ez da hautestontzian sartuko eta Mahaiari zuzendutako gutun-azalarekin eta hauteslea Mahaiko Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiriarekin batera gordeko da, Lurralde Historikoaren Hauteskunde-Batzordeak kontra egitea aztertu eta ebatzi dezan.

Mahaiak kontra egindako botoa onartzen badu ez da boto baliagarritzat, baliogabetzat ezta zuritzat hartuko, boto-emailea ezin baitaiteke zenbatu, eta hauteskundeetako dokumentazioarekin batera gordeko da.

MAHAIKIDEEN, KONTU-HARTZAILEEN ETA AZKENIK MAHAIBURUAREN BOTOAK

1. Posta bidezko botoa egin ondoren, Mahaiko kideek eta jardungo barrutian hautesle diren kontu-hartzaileek bozkatuko dute.

Kontu-hartzaileak Mahaiko Sailaren Erroldako zerrendetan ez badaude, Boto-emaileen zerrenda zenbakidunean adieraziko da zein hauteskunde-sailetakoak diren.

2. Azkenik, mahaiburuak emango du botoa, eta haren gutun-azala Hauteskunde Mahaiko kide batek sartuko du hautestontzian.

  • Bozketa amaitutakoan, Mahaiko Boto-emaileen zerrenda zenbakiduna sinatuko dute mahaikideek eta kontu-hartzaileek.
  • Boto-emaile guztiek eska dezake Bozketaren ziurtagiria).
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak