Hauteskunde-dokumentazioa 4 gutun-azaletan banatzea epaitegira eramateko
Hauteskunde-dokumentazioa epaitegira eramatea
HAUTESKUNDE-DOKUMENTAZIOA 4 GUTUN-AZALETAN BANATZEA EPAITEGIRA ERAMATEKO
Zenbaketa lanak amaitu eta gero, Mahaiko kideek hauteskundeen inguruko dokumentazioa lau gutun-azaletan banatuko dute, eta bakoitzean inprimaki hauek sartuko dira:
- gutun-azala (marroi kolorekoa)
- Mahaia Eratzeko Akta-ren originala.
- Bilkura-akta-ren originala.
- Mahaiko Hauteskunde-Erroldaren zerrenda ziurtatuak.
- Boto-emaileen Zerrenda Zenbakiduna.
- Balioa ukatutako edo erreklamazioren bat izandako boto-txartelak.
- Hautesleek aurkeztutako erroldako ziurtagiri bereziak eta epai judizialak.
- Mahaiburuak jasotako taloi-orriak edo izendapenaren kopiak, kontu-hartzaileak izendatzearen ingurukoak, eta horiek ezean, Mahaiari emandako izendapen-agiriak.
- gutun-azala (marroi kolorekoa)
- Mahaia Eratzeko Aktaren hitzez hitzeko kopia.
- Bilkura Aktaren hitzez hitzeko kopia, Mahaiak egiaztatua eta baimendua.
- gutun-azalean (marroi kolorekoa) sartuko da 2. gutun-azaleko dokumentazio bera.
- gutun-azalean (marroi kolorekoa) sartuko da 2. gutun-azaleko dokumentazio bera.
HAUTESKUNDE-DOKUMENTAZIOA EPAITEGIRA ERAMATEA
Mahaiburutzak, mahaikidetzek eta kontu-hartzaileek 4 gutun-azalak sinatuko dituzte ixteko zatia gurutzatuz. Jarraian, Mahaia eta nahi duten kontu-hartzaileak, dokumentazioa hartuta, Mahaiari dagokion mugapeneko Lehen Auzialdiko Epaitegira edo Bake Epaitegira joango dira lau gutun-azalak eramatera.
Epaileak lau gutun-azalak sinatuko ditu gutun-azala irekiko den zatia gurutzatuz.
Ondoren, epaileak aurkeztutako dokumentazioaren agiria egingo dio Mahaiburutzari; agiri horretan adieraziko da zein egun eta ordutan entregatu ziren 4 gutun-azal zenbakidunak.