Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskunde mahaikideen argibideak

III. ZENBAKETARAKO ARGIBIDEAK

Botoak zenbatzea

Mahaiako hauteskunde-emaitzak jendaurrean iragartzea

Mahaiko boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena betetzea eta euskal administrazioko ordezkariari eta eskatzen duten kontu-hartzaile eta ahaldunei ematea

Mahaiko bilkura-akta idaztea eta sinatzea

BOTOAK ZENBATZEA

Aurreko hauteskunde-lanak amaitu eta gero, mahaiburuak bozketa amaitu dela adieraziko du eta botoak zenbatzen hasiko da. Hori egin bitartean, nahi duen pertsona guztiak egon daitezke, betiere, Hauteskunde-aretoan sartzen badira.

Mahaiburuaren ustez, aretoko giroa aztoratu bada eta botoak ezin badira zenbatu, jendea bertatik ateratzeko agindu dezake. Hori gertatuz gero, hauek bakarrik geratuko dira:

  • Mahaikideak.
  • Hautagai-zerrenden lurralde ordezkariak.
  • Kontu-hartzaileak eta ahaldunak.
  • Notarioak.
  • Mahaiburuak eskatutako agintaritzaren agenteak.
  • Hauteskunde-Batzordeetako kideak.
  • Instrukzioko epaileak edo haien delegatuak.
  • Euskadiko Administrazioko ordezkariak.

Mahaiburuak banaka aterako ditu gutun-azalak hautestontzitik eta zenbatzen hasiko da. Ireki eta gero, ozen irakurriko du bozkatu den hautagai-zerrendaren izena eta boto-txartela erakutsiko die mahaikideei, kontu-hartzaileei eta han dauden ahaldunei. Gainera, boto baliogabeak eta boto zuriak bereiziko ditu.

Hauek izango dira boto baliogabeak:

  • Ofiziala ez den gutun-azala edo boto-txartela.
  • Gutun-azalik gabe emandako boto-txartelak edo hautagai-zerrenda ugariko boto-txartel bat baino gehiago dituen gutun-azala. Hautagai-zerrenda bereko boto-txartel bat baino gehiago dituen gutun-azala badago, HAUTAGAI-ZERRENDA HORREN BOTO BALIODUN BAKARRA zenbatuko da.
  • Izenak aldatuta edo ezabatuta edo ordena aldatuta duten boto-txartelak.
  • Irainak edo botoarekin zerikusirik ez duen edozein esamolde dituztenak.
  • Kanpo aldetik ezagutzeko zeinuak dituzten gutun-azalean emandako botoak.

Hauteskunde-Batzorde Zentralaren urriaren 25eko 12/2007 Instrukzioaren arabera, boto baliogabea izango da "(.) boto-txartelean emandakoa eta gutun-azala irekitzean edozein aldaketa mota duena, hautagaiaren izena, hautagai zerrendaren izena, siglak edo ikurra aldatu, gehitu, seinalatu edo ezabatzeagatik edo hautagai-zerrendaren ordena aldatzeagatik edota gurutzeak, arrastoak edo adierazpenak edo leloak agertzeagatik boto-txartelaren aurrealdean edo atzealdean edo boto-txartela hautsita edo urratuta izateagatik".

Ondorengoak izango dira boto zuriak:

  • Boto-txartelik ez duten gutun-azaletan emandakoak.
  • Hauteskunde-barrutian legez kenduta dagoen hautagai-zerrenda baten alde emandakoak.

Zenbaketa amaitzean:

  • Hautestontzitik ateratako gutun-azalak eta Mahaiko Zerrenda Zenbakidunean erregistratutako boto-emaileen kopurua bat datozela egiaztatuko da. Hala ez bada, gertaeraren berri Bilkura Aktan jasoko da eta gutun-azalen nahiz Mahaiko Zerrenda Zenbakidunean erregistratutako boto-emaileen kopurua adieraziko da.
  • Mahaiburuak galdetuko du boto-zenbaketaren inguruko kexarik dagoen. Kexak gehiengoz erabakiko dituzte mahaiburuak eta mahaikideek.

MAHAIKO HAUTESKUNDE-EMAITZAK JENDAURREAN IRAGARTZEA

Mahaiburuak boto-zenbaketaren inguruko datuak ozen emango ditu :

  • Mahaiko Hauteskunde-Erroldako hautesleen kopurua (Hauteskunde-Erroldaren Bulegoaren informazio-oharrean dauden datuak, Hauteskunde-Erroldako zerrendekin batera jasotzen dena).
  • Mahaiko Zerrenda Zenbakidunean erregistratutako boto-emaileen kopurua.
  • Boto baliogabeen kopurua.
  • Guztira, emandako boto baliodunen kopurua.
  • Boto zurien kopurua.
  • Hautagai-zerrenda bakoitzaren botoen kopurua.

Mahaiak ondorengoa egiaztatuko du:

Boto baliodunak = boto zuriak + hautagai-zerrendek lortutako botoak

Era berean:

Boto baliodunak = boto zuriak + hautagai-zerrendek lortutako botoak

MAHAIKO BOTO-ZENBAKETAREN BEHIN-BEHINEKO JAKINARAZPENA BETETZEA ETA EUSKAL ADMINISTRAZIOKO ORDEZKARIARI ETA ESKATZEN DUTEN KONTU-HARTZAILE ETA AHALDUNEI EMATEA

Behin zenbaketa amaituta, Mahaiburutzak Boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena bete eta eman beharko dio Euskal Administrazioak izendatutako pertsonari, aurrez ordezkaritza egiaztatuta, Eusko Jaurlaritzak behin-behineko emaitzen berri ematearren.

Horretaz gain, Mahaiburutzak, okerrik egin gabe, behin-behineko jakinarazpen hauek egin beharko ditu.
Behin zenbaketa amaituta, Mahaiburutzak Boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena bete eta eman beharko dio Euskal Administrazioak izendatutako pertsonari, aurrez ordezkaritza egiaztatuta, Eusko Jaurlaritzak behin-behineko emaitzen berri ematearren.

Horretaz gain, Mahaiburutzak, okerrik egin gabe, behin-behineko jakinarazpen hauek egin beharko ditu.

Boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena, kanpo aldean edo Mahaiaren sarreran jartzeko.

Boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpenak , eskatzen duten kontu-hartzaile, ahaldun eta hautagaientzat; hautagai-zerrenda bakoitzeko jakinarazpen bat bakarrik emango dela kontuan hartuz.

MAHAIKO BILKURA-AKTA IDAZTEA ETA SINATZEA

Mahaian emandako botoak zenbatu eta Boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena egin eta gero, Bilkura-akta idatzi behar da, hauek zehaztuko dituena:

  • Mahaiko Hauteskunde-Erroldako hautesleak.
  • Boto-emaileak = hautestontzitik ateratako gutun-azalak.
  • Boto baliogabeak.
  • Boto baliodunak = boto zuriak + hautagai zerrenda guztiek lortutako botoak.
  • Boto zuriak.
  • Hautagai-zerrenda bakoitzak lortutako botoak.
  • Mahaiko Zerrenda zenbakidunean jasotako boto-emaileak.
  • Aurkeztutako Erroldako ziurtagiri bereziak, Hauteskunde Erroldan alta direnak.
  • Aurkeztutako epai judizialak.
  • Mahaiko Erroldako zerrendetan egon gabe boto eman duten ikuskatzaileak, Mahaiko boto-emaileen zerrenda zenbakidunean egonda.

Halaber, aktan ondorengoak jasoko dira: gertaerak, protestak eta erreklamazioak, hain zuen, zerrenden ordezkariek, hautagai-zerrendetako kideek, bere ahaldunek eta kontu-hartzaileek eta hautesleek bozketaren eta zenbaketaren inguruan egingo dituztenak; baita ere, Mahaiak horien gainean hartutako erabakiak eta boto partikularrak, egonez gero.

Hautestontzitik ateratako gutun-azalen kopurua eta Mahaiko Zerrenda zenbakidunean erregistratutako boto-emaileen kopurua bat ez badatoz, Bilkura-aktako gertaeren atalean adieraziko da.

Era berean, Bilkura-aktarekin batera gordeko dira kontu-hartzaileak izendatzearen inguruko taloi-orriak edo izendapenaren kopia, eta, horren ezean, mahaiburuari emandako izendapen-agiriak.

Bilkura-akta bete eta gero, hautagai zerrendetako ordezkariek eta kideek zein haien ahaldunek eta kontu-hartzaileak aktaren kopia jasotzeko eskubidea izango dute.

Azkenik, boto-txartelak hautsi egingo dira edonola, baina ez ondorengoak:

  • Balioa ukatutako boto-txartelak (boto baliogabeak).
  • Erreklamazioa edo zalantza sortu dutenak.

Hautsi gabeko boto-txartelekin ondorengoa egingo da:

  • Mahaiburutzak eta mahaikidetzek boto-txartelak atzealdean sinatuko dituzte.
  • Bilkura-aktarekin batera gordeko dira (zenbaketa amaitzean, akta idazten denean).
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak