Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeen gida praktikoa

I. HAUTESLEEN ESKUBIDEAK

  1. Botoa ematea eskubidea da, eta askatasunez egitekoa. Ez dago inor alderdi jakin baterako botoa ematera behartzerik edo baldintzatzerik. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan boto eskubidea gauzatzeko, beharrezkoa da euskal herritarren baldintza politikoa betetzea, 18 urte izatea eta Euskadiko hauteskunde erroldan azaltzea.

  2. Botoa sekretua eta pertsonala da, eta debekatuta dago botoa beste pertsona baten esku uztea.

  3. Euskadiko edozein udalerritan bizi den pertsona orok, adinez nagusia bada, hauteskunde erroldan agertzeko eskubidea du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa eman ahal izateko. Horretarako, urtarrilaren 12tik 19ra bitartean, errolda jendaurrean jarriko da udaletxe bakoitzean, biztanleek erroldan ote dauden begiratzeko eta, ez badaude, udaletxean bertan erroldan beren izena inskribatzeko.

  4. Mahaiko erroldan agertzen ez arren erroldan izena eman dutela frogatzen duten pertsonek botoa emateko eskubidea dute. Horretarako, epaia edo erroldan alta eman dutela adierazten duen ziurtagiri espezifiko aurkeztu behar diote mahaiburutzari.

  5. Zuzenean bozkatu nahi duten hautesleek dagokien mahaiko hauteskunde kabina erabiltzeko eskubidea dute, beren botoa aukeratzeko isolatzeko aukera izate aldera.

  6. Irakurtzen ez dakiten hautesleek edo urritasun fisikoren bat dela-eta boto txartela aukeratu eta mahaiburutzan eman ezin dutenek konfiantzazko pertsona baten laguntza jaso ahal izango dute, zuzenean edo Braille sistemaren bidez bozkatzeko.

  7. Zuzenean bozkatu duten hautesleek beren izena eta abizenak mahaiburutzaren boto emaileen zerrenda zenbakituan ondo idatzi ote diren egiaztatzeko eskubidea dute.

  8. Hautesle batek aurreikusten badu bozketa egunean (martxoaren 1a) botoa ematea dagokion herrian ez dela izango, edo gaixorik egongo dela, edo zuzenean bozkatzeko urritasun fisikoren bat izango duela, posta bidezko botoa emateko eskubidea izango du.

  9. Atzerrian diren euskal hautesleek atzerrian posta bidez bozkatzeko eskubidea dute, betiere, atzerrian diren hautesleen hauteskunde erroldan badaude.

  10. Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetako bozketa ordutegian lan egin behar duten hautesleek ordaindutako baimena izateko eskubidea dute. Baimen hori lau ordukoa izango da, gehienez ere. Horretarako, hautesleek botoa eman duela egiaztatzen duen ziurtagiria eska diezaiokete mahaiburutzari.

  11. Hautesle guztiek mahai bakoitzeko boto zenbaketa publikoan bertaratzeko eskubidea dute. Zenbaketa hori martxoaren 1eko 20:00etan egingo da.

II. HAUTESLEEN BETE-BEHARRAK

  1. Hautesleek behin bakarrik bozka dezakete. Norberak dagokion hauteskunde mahaian emango du botoa.

  2. Mahai batean zuzenean bozkatzeko, hautesleek beren burua identifikatu beharko dute mahaiburutzaren aurrean. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute: Titularraren argazkia duen NANa, pasaportea edo gidabaimena (fotokopiek ez dute balio, ezta NANaren berritze ordezkagiria ere).

  3. Posta bidez bozkatzeko eskatu duten hautesleek ezin izango dute, inondik inora, dagokien hauteskunde mahaian botorik emango.

  4. Ez dago hauteskunde mahaia dagoen lokalean armarik edo armatzat erabil daitekeen tresnarik sartzerik.

  5. Bozketa egunean, ez dago hauteskunde mahaien lokaletara sartzea edo botoa ematea eragotz dezaketen talderik eratzerik hauteslekuetan.

  6. Bozketa egunean, ez dago hautagai zerrendaren aldeko propagandarik egin, ez hauteslekuetan, ezta hauteskunde mahaiak dauden lokaletan eta haietatik gertu ere.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak