Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeen gida praktikoa

ZUZENEKO BOTOA

Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetarako bozketa goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko zortzietan bukatuko da, etengabeko ordutegian.

Hautesleek hauteskunde erroldaren arabera dagokien mahaian soilik izango dute zuzenean bozkatzeko aukera.

Zuzenean bozkatzeko, hautesleak mahaiko kabinan sartu ahal izango dira, nahi izanez gero. Kabinaren barruan, aukeratutako hautagai zerrendaren boto txartela hartu eta bozketa kartazal batean sartuko dute. Ondoren, mahaira hurbilduko da botoa ematera.

Hautesleak banan-banan hurbilduko dira mahaira. Mahaiburutzari izena eta abizena esan beharko dute, eta titularraren argazkia duen agiria (NANa, pasaportea edo gidabaimena) eta bozketa kartazala eman. Behin mahaikideek hauteslearen nortasuna eta mahaiko hauteskunde erroldan dagoela egiaztatuta, mahaiburutzak NANa itzuliko dio eta bozketa kartazala sartuko du kutxan.

Behin bozketa kartazala kutxan sartuta, mahaikideek eta nahi duten ikuskatzaileek zerrenda zenbakitu banatan idatziko dituzte boto emaileen izena eta abizenak, botoa emateko ordenan, eta mahaiko hauteskunde erroldako zerrendan zer zenbaki duen adieraziz.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak