Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Inkestak

DEIA

2008ko azaroaren 29a

Egilea: Eusko Jaurlaritzako Soziometroa


EUSKADI
ELH(*): Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak
Estimazioa
ELH(*) 2009
ELH(*)
2005eko apirilaren 17a
% Eserlekuak % Eserlekuak
EAJ-PNV/EA - - 38,67 29
EAJ-PNV 16 - - -
PSE-EE/PSOE 16 - 22,68 18
PP 7 - 17,40 15
EHAK (Ezker Abertzale) 6 - 12,44 9
IU-EB 3 - 5,37 3
EA 2 - - -
ARALAR 2 - 2,33 1
UA - - 0,34 0
Besteak 4 - - -
  • Une honetan autonomia hauteskundeak egingo balira, herritarren %16k EAJ bozkatuko luke, eta beste %16k, PSE-EE. Ondoren, PPk botoen %7 lortuko luke, Ezker Abertzaleak %6, Ezker Batuak %3, eta EAk eta Aralarrek %2 bakoitzak. Herritarren %21ek adierazi du ez duela bozkatuko, eta %23k ez du esan zer alderdiri emango dion botoa.
  • Adin nagusikoen artean, herritar gehiagok adierazi dute EAJ bozkatuko dutela, eta gutxiagok, EB eta Aralar bozkatuko dutela. PSE-EEk 45 urtetik gorako herritarren artean lortuko luke emaitzarik onena, PPk eta EAk 65 urtetik gorakoen artean, eta Ezker Abertzaleak, berriz, gazteenen artean. Bestalde, zenbat eta handiagoa izan herritarren adina, orduan eta txikiagoa da abstentzioa.
  • Kontuan izan behar da boto aurreikuspena baino ez dela, eta inkestaren bidez zuzenean jasotako iritziak aurkezten dira, baita "ED/EE" aukera ere.

FITXA TEKNIKOA:

  • Informazioa 2008ko irailaren 25etik urriaren 11ra bitartean bildu zen -bi egun horiek barne- banakako elkarrizketen bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lurralde Historiko bakoitzeko biztanleriaren lagin adierazgarri bati egin zitzaion galdera sorta egituratua eta itxia egin zitzaion elkarrizketa, nori bere etxean.
  • Lagina egiteko, 18 urtetik gorako biztanleak aukeratu ziren; hain zuzen: 619 pertsona Araban, 1.279 pertsona Bizkaian, eta 969 pertsona Gipuzkoan. Hau da, 2.867 pertsonari egin zitzaien inkesta. Prozedura geruzatuaren eta etapa anitzekoaren bidez aukeratu ziren pertsona horiek. Ausazko ibilbideak erabili ziren -214 laginketa puntutan oinarrituta (1) -, eta banakoak sexuaren, adinaren eta lan egoeraren kuoten arabera aukeratu ziren. Ondoren, emaitzak haztatu ziren hiru lurralde historikoetan, biztanleriaren eta Eusko Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetan eman zuten botoaren arabera.
  • Ikerketa diseinatzeaz, emaitzak aztertzeaz eta txostena idazteaz Prospezkio Soziologikoko Kabinetea soilik arduratu da. Informazioa biltzeaz, berriz, Ikertalde enpresa (Lurra eraikina, Txingurri pasealekua 28-30, 2, 20017 Donostia) arduratu zen.
  • 2.867 banakoko laginketa horri dagokion laginketa errorea (erabat ausazkoak diren laginketen kasu teorikoan) ±%1,87koa da EAE osorako. Konfiantza maila %95,5ekoa da, eta p=q=0,5.
  • Inkesten %48,5 telefonoz kontrolatu dira, eta %10,7, etxean bertan kontrolatu dira. Halaber, jasotako galde sorta bakoitzaren kontrol informatiko egoki guztiak egin dira: logikoak, koherentziazkoak eta heinekoa.

(1) Inkestak egiten hasteko leku fisiko zehatza ausaz lortu zen. Hain zuzen, hauteskunde atal (azter daitekeen unitate geografikorik txikiena) bakoitzeko kale "tarte" guztietatik aukeratu ziren, Eustatek egindako kale izendegietatik.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak