Inkestak
www.euskadi.net
2007ko azaroa
Egilea: Eusko Jaurlaritzako Soziometroa
EUSKADI ELH(*): Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak |
| Estimazioa ELH(*) 2009 | ELH(*) 2005eko apirilaren 17a |
% | Eserlekuak | % | Eserlekuak |
EAJ-PNV/EA | - | - | 38,67 | 29 |
EAJ-PNV | 18 | - | - | - |
PSE-EE/PSOE | 14 | - | 22,68 | 18 |
PP | 7 | - | 17,40 | 15 |
EHAK (Ezker Abertzale) | 6 | - | 12,44 | 9 |
EA | 4 | - | - | - |
IU-EB | 4 | - | 5,37 | 3 |
ARALAR | 4 | - | 2,33 | 1 |
UA | - | - | 0,34 | 0 |
Besteak | 3 | - | - | - |
- Araban beste lurraldeetan baino pertsona gehiagok esan dute abstenitu egingo direla. Alderdi politikorik aipatuena PSE-EE da, eta ondoren, PP eta EAJ.
- Bizkaian, inkestatuen laurdenak esaten du ez dakiela zer egingo duen edo ez du erantzuten. Alderdirik aipatuena EAJ da; izan ere, besteak baino askoz gehiago aipatzen dute inkesta egin dutenek.
- Gipuzkoan, EAJ, PSE-EE eta EHAK dira alderdirik aipatuenak.
- Zenbat eta zaharragoak izan elkarrizketatuak, orduan eta gehiago aipatzen dute EAJ eta PP, eta gutxiago EHAK, EB eta Aralar. Aitzitik, zenbat eta gazteagoak izan elkarrizketatuak, orduan eta gehiagok esaten dute abstenitu egingo direla.
- Alderdi bakoitzaren jarraitzaile gehienek esaten dute alderdi horri emango diotela botoa. Jarraitzaile gehienen boto asmoa jasotzen duen alderdia PP da.
FITXA TEKNIKOA:
- Informazioa 2008ko irailaren 25etik urriaren 10era bitartean bildu zen -bi egun horiek barne- banako elkarrizketen bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lurralde Historiko bakoitzeko biztanleriaren lagin adierazgarri bati egin zitzaion galdera sorta egituratua eta itxia egin zitzaion elkarrizketa, nori bere etxean.
- Lagina egiteko, 18 urtetik gorako biztanleak aukeratu ziren; hain zuzen: 619 pertsona Araban, 1.297 pertsona Bizkaian eta 976 Gipuzkoan. Hots, 2.882 pertsonari egin zitzaien elkarrizketa. Prozedura geruzatuaren eta etapa anitzekoaren bidez aukeratu ziren pertsona horiek. Ausazko ibilbideak erabili ziren -214 laginketa puntutan oinarrituta (1) -, eta banakoak sexuaren, adinaren eta lan egoeraren kuoten arabera aukeratu ziren. Ondoren, emaitzak haztatu ziren hiru lurralde historikoetan, biztanleriaren eta Eusko Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetan eman zuten botoaren arabera.
- Ikerketa diseinatzeaz , emaitzak aztertzeaz eta txostena idazteaz Prospezkio Soziologikoko Kabinetea soilik arduratu da. Informazioa biltzeaz, berriz, Ikertalde enpresa (Lurra eraikina, Txingurri pasealekua 28-30, 2, 20017 Donostia) arduratu zen.
- 2.882 banakoko laginketa horri dagokion laginketa errorea (erabat ausazkoak diren laginketen kasu teorikoan) ±%1,86koa da EAE osorako. Konfiantza maila %95,5ekoa da, eta p=q=0,5.
- Inkesten %67,6 telefonoz kontrolatu dira, eta %8,2, etxean bertan kontrolatu dira. Halaber, jasotako galde sorta bakoitzaren kontrol informatiko egoki guztiak egin dira: logikoak, koherentziazkoak eta heinekoak.
- Datuak fidagarriak eta baliagarriak direla bermatuta dago; izan ere, erabili den lagina behar bezain adierazgarria izan da, bai Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, bai Lurralde Historiko bakoitzari dagokionez. Horrez gain, inkestaren azken emaitzen eta argitaratutako beste kanpo erreferentzia objektibo batzuen arteko aldeak ebaluatu dira, betiere, egiazta daitekeen daturik badago. Hain zuzen, Eusko Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetako benetako boto banaketa ofiziala erabili da erreferentzia objektibotzat, baita adinari, sexuari, heziketa mailari, lan egoerari eta euskalduntze mailari buruzko datuak ere.
(1) Inkestak egiten hasteko leku fisiko zehatza ausaz lortu zen. Hain zuzen, hauteskunde atal (azter daitekeen unitate geografikorik txikiena) bakoitzeko kale "tarte" guztietatik aukeratu ziren, Eustatek egindako kale izendegietatik.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco