Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Inkestak

www.euskadi.net

2007ko apirila

Egilea: Eusko Jaurlaritzako Soziometroa


EUSKADI
ELH(*): Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak
Estimazioa
ELH(*) 2009
ELH(*)
2005eko apirilaren 17a
% Eserlekuak % Eserlekuak
EAJ-PNV/EA - 29 38,67 29
EAJ-PNV 22 - - -
PSE-EE/PSOE 15 18 22,68 18
PP 9 15 17,40 15
EHAK (Ezker Abertzale) 8 9 12,44 9
IU-EB 4 - 5,37 3
EA 4 3 - -
ARALAR 4 1 2,33 1
UA - 0 0,34 0
Besteak 3 - - -
  • Bizkaian, batez bestekoaren antzeko boto jarrerak daude. Hona hemen aldea: EAJ bozkatzeko asmo handiagoa da beste lurraldeetan baino. Araban besteetan baino pertsona gehiagok dute PSE-EE eta, batez ere, PP bozkatzeko asmoa, eta Gipuzkoan EHAK bozkatzearen aldeko pertsona gehiago daude.
  • Zenbat eta zaharragoak izan elkarrizketatuak, orduan eta gehiagok emango liekete botoa EAJri, PSE-EEri eta PPri. Aitzitik, gutxiagok emango liekete botoa EHAKi eta Aralarri. Bestalde, zenbat eta gazteagoak izan elkarrizketatuak, orduan eta pertsona gehiagok dute abstenitzeko asmoa.
  • Alderdi bakoitzaren jarraitzaileen artean, gehienek bozkatuko lukete alderdi horri. Alderdi baten jarraitzaileak ez direnek, alderdi guztiak gogoko dituztenek edo erantzuten ez dutenek, oro har, abstenitzeko asmoa dute, edo ez dute erantzuten.

FITXA TEKNIKOA:

  • Informazioa 2007ko urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra bitartean bildu zen -bi egun horiek barne- banako elkarrizketen bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lurralde Historiko bakoitzeko biztanleriaren lagin adierazgarri bati egin zitzaion galdera sorta egituratua eta itxia egin zitzaion elkarrizketa, nori bere etxean.
  • Lagina egiteko, 18 urtetik gorako biztanleak aukeratu ziren; hain zuzen: 629 pertsona Araban, 1.280 pertsona Bizkaian eta 982 Gipuzkoan. Hots, 2.891 pertsonari egin zitzaien elkarrizketa. Prozedura geruzatuaren eta etapa anitzekoaren bidez aukeratu ziren pertsona horiek. Ausazko ibilbideak erabili ziren -214 laginketa puntutan oinarrituta (1) -, eta banakoak sexuaren, adinaren eta lan egoeraren kuoten arabera aukeratu ziren. Ondoren, emaitzak haztatu ziren hiru lurralde historikoetan, biztanleriaren eta Eusko Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetan eman zuten botoaren arabera.
  • Ikerketa diseinatzeaz , emaitzak aztertzeaz eta txostena idazteaz Prospezkio Soziologikoko Kabinetea soilik arduratu da. Informazioa biltzeaz, berriz, Ikertalde enpresa (Lurra eraikina, Txingurri pasealekua 28-30, 2, 20017 Donostia) arduratu zen.
  • 2.891 banakoko laginketa horri dagokion laginketa errorea (erabat ausazkoak diren laginketen kasu teorikoan) ±%1,87koa da EAE osorako. Konfiantza maila %95,5ekoa da, eta p=q=0,5.
  • Inkesten %48,5 telefonoz kontrolatu dira, eta %10,7, etxean bertan kontrolatu dira. Halaber, jasotako galde sorta bakoitzaren kontrol informatiko egoki guztiak egin dira: logikoak, koherentziazkoak eta heinekoak.
  • Datuak fidagarriak eta baliagarriak direla bermatuta dago; izan ere, erabili den lagina behar bezain adierazgarria izan da, bai Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, bai Lurralde Historiko bakoitzari dagokionez. Horrez gain, inkestaren azken emaitzen eta argitaratutako beste kanpo erreferentzia objektibo batzuen arteko aldeak ebaluatu dira, betiere, egiazta daitekeen daturik badago. Hain zuzen, Eusko Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetako benetako boto banaketa ofiziala erabili da erreferentzia objektibotzat, baita adinari, sexuari, heziketa mailari, lan egoerari eta euskalduntze mailari buruzko datuak ere.

(1) Inkestak egiten hasteko leku fisiko zehatza ausaz lortu zen. Hain zuzen, hauteskunde atal (azter daitekeen unitate geografikorik txikiena) bakoitzeko kale "tarte" guztietatik aukeratu ziren, Eustatek egindako kale izendegietatik.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak