Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Aurreko hauteskundeak | Eusko Legebiltzarra 2009 | Hautesleen arreta zerbitzua

Hautesleen arreta zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak, hautesleek Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetan parte hartzea bultzatzeko, informazio orokorreko zerbitzu bat ematen du web gune honetan. Zerbitzu horrek Euskadiko herritarrei Zuzenean arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera ematen die, 012 telefonoaren bidez, hauteskundeei buruz egiten dituzten kontsulta guztiak pertsonalki, zuzenean eta bizkor argitzeko.

Hain zuzen ere, Hautesleen Arreta Zerbitzuak hainbat gauzari buruzko informazioa emango du; adibidez, hurrengo autonomia hauteskundeetan non eman daitekeen botoa eta non ez, norberari dagokion hauteslekua eta mahaia zein den eta non dagoen, eta posta bidezko botoa emateko eskaera egiteko zer baldintza eta zer epe dauden. Horrez gain, hauteskunde prozesuan parte hartzen duten eragile guztien helbideak lor daitezke; hala nola, hautagai zerrenda, alderdi politiko, hauteskunde batzorde, udaletxe eta hauteslekuenak.

Halaber, hauteskunde prozesuko gertaera nagusiei buruzko informazioa ere lortzeko aukera dago: hautagai zerrenden aurkezpena eta aldarrikapena, ikuskatzaileen eta ahaldunen izendapena, bozketa prozedura, posta bidezko botoa, etab.

Hautesleen Arreta Zerbitzuak, Zuzenean zerbitzuaren telefonoaren (012) bidez, hauteskunde deialdiaren egunetik hauteskunde emaitza ofizialak ematen diren egunera bitartean funtzionatuko du, ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 14:30era. Horrez gain, hauteskunde prozesuko azken bi igandeetan (otsailaren 22tik martxoaren 1era), telefonozko arreta zerbitzuaren ordutegia 9:00etatik 17:00etara izango da. Telefono bidezko zerbitzu horrekin batera, zuzeneko arreta zerbitzua jarriko da herritarrek kontsulta egin dezaten. Eusko Jaurlaritzaren Bilboko eta Donostiako ordezkaritzen egoitza ofizialetan (hurrenez hurren, Kale Nagusia 85 - Behe Solairua eta Andia kalea 13 - Behe Solairua) ezarriko da, eta Gasteizen (Samaniego 2 eta Donostia-San Sebastián 1), jendaurreko orduetan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara).

Azkenik, kontsultak eta iradokizunak egiteko zerbitzu bat emango da, www.elecciones.eus web orriko kontsulta postontziaren bidez.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak