Hautesleak bere egoitzari dagokion Espainiako Kontsul Erregistroan ez-egoiliartzat izena ematea, betiere, apirilaren 14tik eta Europako Legebiltzarrerako 2009ko hauteskunde egunera (ekainaren 7a) bitartean atzerrian bada.
Kontsuletxeko Bulegoan edo Kanpo Harremanetarako Ministerioaren web orrian (www.maec.es Europako Parlamentuko hauteskundeen atalean) eskabide-inprimakia eskatu, atzerritik posta bidez bozkatu ahal izateko; horretarako aipatu eskabidea pertsonalki aurkeztu beharko da Kontsuletxeko Bulegoan bertan edota herrialde egoiliarreko Enbaxadaren Kontsul Atalean (apirilaren 14tik maiatzaren 9ra).
Errolda Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak hautesleari dokumentazioa atzerriko egoitzara bidaltzea (maiatzaren 12tik 18ra, eta hautagai zerrendak legez kanpo badaude, maiatzaren 21etik 26ra).
Atzerrian diren hautesleek posta bidezko botoa hauteskunde mahaira bidaltzea (maiatzaren 13tik ekainaren 3ra).
Posta zerbitzuak mahaiei posta bidezko botoak ematea (ekainaren 7a).
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.