Ikusmen-urritasuna duen pertsonak, boto irisgarriari dagokion prozeduraz baliatu nahi izanez gero, Barne Ministerioko doako telefono zenbakira (900 150 000) deitu beharko du hori adierazteko (apirilaren 14tik maiatzaren 11ra).
Barne Ministerioak ikusmen urritasuna duten hautesleei haien eskaera jaso duela eta, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) aurkeztu ostean, dagokien mahaian Braillezko dokumentazioa jasotzeko gai daudela jakinaraztea (apirilaren 15etik maiatzaren 11ra).
Aldarrikatutako hautagai zerrendak eta haietan dauden hautagaiak (www.mir.es kontsultatzea, web gunean formatu erabilerrazean eta Barne Ministerioak horretarako jarritako doako telefonoan (900 150 000) (maiatzaren 12tik aurrera).
Barne Ministerioak hauteskunde mahaietara Braillezko dokumentazioa bidaltzea, ikusmen urritasuna duten pertsonek botoa eman ahal izateko, eta horretarako, hauteslekuetan boto sekretua bermatzeko moduan agiriak manipulatzeko leku irisgarri bat prestatzea (ekainaren 7a).
Boto txartela aukeratuta eta gutun azalean sartuta dagokion mahaian botoa ematea (ekainaren 7a).
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.