Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskunde-legeria

ESTATUAREN LEGERIA

2009ko ekainaren 7ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, honako indarreko legeria aplikatuko da Espainiar Estatuan:

Hauteskundeen Erregimen Orokorreko 1985eko ekainaren 19ko Estatuko Lege Organikoa, 1985eko ekainaren 20ko BOE, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako aldaketa hauekin: 1986ko urtarrilaren 20koa, 1987ko apirilaren 3koa, 1991ko martxoaren 14koa, 1991ko martxoaren 16koa, 1992ko azaroaren 3koa, 1994ko martxoaren 30ekoa, 1995eko martxoaren 24koa, 1997ko maiatzaren 31koa, 1998ko ekainaren 16koa, 1999ko apirilaren 22koa, 2002ko ekainaren 28koa, 2003ko martxoaren 11koa, 2003ko azaroaren 29koa, 2007ko martxoaren 22koa eta 2007ko urriaren 8koa.

Zehatzago esanda, Europako Parlamenturako 2009ko ekaineko Hauteskundeetarako, 1985eko Estatuko Lege Organikoko I. eta VI. tituluetan jasotako lege-manuak aplikatuko dira.

EUROPAKO LEGERIA

APLIKA DAITEZKEEN BESTE ESTATUKO HAUTESKUNDE ARAUAK

  • Hauteskunde erroldari dagokionez, hauek aipatu behar dira:
    • Otsailaren 2ko 157/1996 Errege Dekretua, Hauteskunde Erroldaren hileroko eguneratzea xedatzen duena eta bertan inskribatzeko beharrezko datuak arautzen dituena (ikusi 1.3. artikulua) (44. BOE, 1996ko otsailaren 20koa) eta urtarrilaren 29ko 147/1999 Errege Dekretua, arestian aipatu Errege Dekretua aldatzen duena (ikusi 2.3. artikulua eta Xedapen Gehigarri Bakarra) (26.BOE, 1999ko urtarrilaren 30ekoa).
    • 2004ko otsailaren 12ko erabakia, Hauteskunde Erroldako Bulegoarena, hauteskunde erroldaren kudeaketaren zenbait alderdiri buruzkoa (ikusi bostgarren instrukzioa) (dibulgaziozko informazioa, BOEren 45. zenbakian, otsailaren 21ekoan) eta Hauteskunde Erroldako Bulegoaren 2008ko abuztuaren 27ko Ebazpena, inskripzio datuei buruzko erreklamazio eta kontsultei eta hauteskunde erroldaren kudeaketaren beste alderdi batzuei buruzkoa (BOEren 209. zenbakia, abuztuaren 29koa).
  • Pertsona itsuen zuzeneko botoari dagokionez, hau adierazi behar da:
  • Aldi baterako (hauteskundeetan zehar) atzerrian diren eta bozketa egunean Euskadin ez diren espainiar herritarren bozketa prozedurari dagokionez, 1621/2007 Errege Dekretua aipatu behar da, abenduaren 7koa, herritar horiek bozkatzeko prozedura espezifikoa arautzen duena (BOEren 299. zenbakia, abenduaren 14koa).

2009KO EUROPAR PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEETAN APLIKATZEKO MODUKO HAUTESKUNDE BATZORDE NAGUSIAREN JARRAIBIDE-AUKERAKETA

  • Correos-en uzteko epea zabaltzea:
    Europako Parlamentuko 2009ko hauteskundeetarako hauteskunde-propaganda uzteko epea zabaltzeko eskaera, (Hauteskunde Batzorde Zentralaren web gunearekin lotura)
  • Televisión S.A.ren Antena 3ren mendeko komunikabideetan egingo diren eztabaida eta elkarrizketen egitaraua:
    2009ko maiatzaren 22ko ebazpena, Hauteskunde Batzorde Zentralaren Presidentziarena. Horren bidez, publiko egin da Antena-3 Televisión S.A.ren jakinarazpena, 2009ko ekainaren 7ko Europako Parlamenturako hauteskundeak direla eta, hedabide horretan eztabaida egiteari buruzkoa. (2009ko maiatzaren 25eko BOE, 126. zk.).
  • RTVE korporazioaren mendeko komunikabideetan egingo diren eztabaida eta elkarrizketen egitaraua:
    2009ko maiatzaren 18ko ebazpena, Hauteskunde Batzorde Zentralaren Presidentziarena. 2009ko ekainaren 7an Europako Parlamenturako hauteskundeak direla eta, Korporazio horren mendeko komunikabideetan egingo diren eztabaida eta elkarrizketen egitarauaren berri eman zaio Hauteskunde Batzorde Zentralari. (2009ko maiatzaren 19ko BOE, 121. zk.).
  • Komunikabideetan hauteskundeetarako doako propaganda txertatzeko espazioak:
    Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2009ko maiatzaren 14ko Akordioa. 2009ko ekainaren 7an Europako Parlamenturako hauteskundeak direla eta, komunikabide publikoetan hauteskundeetako propaganda jartzeko doako espazioak banatuko dira. Banaketa hori Hauteskunde Batzorde Zentralak onetsi du, Irrati eta Telebista Batzordeak egindako proposamena aztertuta, Hauteskunde-araubide orokorraren Lege Organikoaren 65. artikuluak ezarritakoaren arabera. (2009ko maiatzaren 15eko BOE, 118. zk.).
  • Hauteskunde-iragarkietarako doako tarteak banatzea:
    7ko maiatzaren 3/2009ko agindua, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, 2009ko ekainaren 7ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoaren 65.5 artikuluan aurreikusitako eskumenak Probintziako Hauteskunde Batzordeen esku uztekoa. (2009ko maiatzaren 13ko BOE, 116. zk.).
  • Akta ereduak:
    2009ko maiatzaren 6ko ebazpena, Hauteskunde Batzorde Zentralaren Presidentziarena. Honi buruzkoa da: Europako Legebiltzarrerako 2009ko ekainaren 7ko hauteskundeetan Batzordeek eta Hauteskunde-mahaiek erabili beharreko Akta ereduak onartzeari buruzko Akordioa argitaratzea. (2009ko maiatzaren 8ko BOE, 112. zk.).
  • Posta bidezko botoaren eskubidea egikaritzeko bermea, hautesleak kanpoan daudenean:
    Apirilaren 2ko 2/2009 Instrukzioa, Hauteskunde-batzorde Zentralarena, kanpoan dauden bertako hautesleek posta bidezko botoa emateko bermeari buruzkoa. (2009ko apirilaren 17ko BOE, 94. zk.).
  • Boto baliogabea :
    12/2007 Instrukzioa, urriaren 25ekoa, Hauteskunde Araubide Orokorraren Legearen 96. artikuluaren 2. idatz zatiaren interpretazioari buruzkoa. Idatz zati horrek bozketa txarteletan aldaketak azaltzen ditu, hautesleak emandako botoa baliogabetzen dutenak (BOEren 263. zenbakia, 2007ko azaroaren 22koa).
  • Hauteskunde Batzordearen akordioen kontrako helegiteen izapideak:
    11/2007 Instrukzioa, hauteskunde batzordeen akordioen kontrako helegiteak izapidetzeko prozedurari (LOREGen 21. artikuluan arautzen dena) buruzkoa (BOEren 239. zenbakia, urriaren 5ekoa).
  • Gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko baldintzak ez betetzea:
    Apirilaren 16ko 8/2007 Instrukzioa, hautagaiak aurkezteko unean gizon eta emakumeen arteko berdintasun-baldintzak ez betetzeagatiko akatsak zuzentzeko tramitea interpretatzeari buruzkoa (95. BOE, 2007ko apirilaren 20koa).
  • Berariazko errolda ziurtagiriak:
    7/2007 Instrukzioa, apirilaren 12koa, LOREGen 85.1. artikuluan aurreikusitako errolda ziurtagiri espezifikoari buruzkoa (BOEren 94. zenbakia, 2007ko apirilaren 19koa).
  • Teknologia berrien erabilera, hauteskunde propaganda egiteko tresna gisa:
    4/2007 Instrukzioa, apirilaren 12koa, informazioaren eta komunikazio elektronikoaren teknologia berriak hauteskunde propaganda egiteko tresna gisa erabiltzeari buruzkoa (BOEren 94. zenbakia, 2007ko apirilaren 19koa).
  • Ikuskatzaileak izendatzeko prozedura:
    2/2007 Instrukzioa, 2007ko martxoaren 22koa, hautagai zerrenden ikuskatzaileak izendatzeko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 78. artikuluan aurreikusitako prozedurari buruzkoa (BOEren 76. zenbakia, 2007ko martxoaren 29koa).
  • Errolda Interneten bidez kontsultatzea:
    2004ko urtarrilaren 20ko Instrukzioa, hauteskunde erroldako datuak Internet bidez kontsultatzeari buruzkoa (BOEren 19. zenbakia, 2004ko urtarrilaren 22koa).
  • Erakundeen kanpainak:
    1999ko irailaren 13ko Instrukzioa, erakunde kanpainen helburuari eta mugei buruzkoa (BOEren 222. zenbakia, 1999ko irailaren 16koa , eta erroreen zuzenketa, 1999ko irailaren 29ko BOEren 233. zenbakian).
  • Hauteskunde aldian komunikabideek egindako ekintzen kontrako helegiteen prozedura:
    Instrukzioa, 1999ko irailaren 13koa, komunikabideek hauteskunde aldian egindako ekintzen kontrako helegiteen prozedurari buruzko LOREGen 66. artikulua garatzen duena (BOEren 222. zenbakia, 1999ko irailaren 16koa).
  • Hauteskunde Batzordearen Zenbaketa Orokorraren aurkako helegiteen izapideak:
    Instrukzioa, 1995eko maiatzaren 28koa, LOREGen 108.3. artikuluan araututako helegiteak izapidetzeari buruzkoa (BOEren 128. zenbakia, 1995eko maiatzaren 30ekoa).
  • Hauteskunde Batzordeak posta bidezko botoa eman nahi duten pertsonen ezintasuna edo gaixotasuna egiaztatzea::
    Instrukzioa, 1993ko apirilaren 26koa, Hauteskunde Araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoaren (ekainaren 18koa) 72.c) artikuluan aipatzen den osasun ziurtagiri ofizialari eta doakoari buruzkoa, 6/1992 Lege Organikoan (azaroaren 2koa) idatzita dagoen moduan (BOEren 101. zenbakia, 2007ko apirilaren 28koa).
  • Errolda hutsegiteen zuzenketak:
    Instrukzioa,1992ko irailaren 25ekoa, hauteskunde erroldan 1992ko urtarrilaren 1ean egindako berrikusketan aurkitutako errolda hutsegiteak zuzentzeari buruzkoa (BOEren 235. zenbakia, 1992ko irailaren 30ekoa).
  • Gaixorik edo ezinduta dauden pertsonen posta bidezko botoa:
    Instrukzioa, 1992ko otsailaren 10ekoa, gaixotasun edo urritasunen bat dela eta dokumentazioa (Hauteskunde Araubide Orokorraren 72. artikuluan araututakoa) zuzenean eskatzerik ez duten pertsonen posta bidezko botoaren gainekoa (BOEren 39. zenbakia, 1992ko otsailaren 14koa).

INDARREKO HAUTESKUNDE ARAUDIEN INGURUAN ALDIZKARI OFIZIALETARAKO LOTURA ETA 2009KO HAUTESKUNDEETARAKO BESTELAKO INFORMAZIOAK

    • Araba
    • Bizkaia
    • Gipuzkoa
      • Zerrenda: Hauteskundeetako kanpainako ekitaldiak egiteko dohaineko areto ofizialen eta leku publikoen zerrenda. Bergarako barrutian dauden udalerrietako (2009ko maiatzaren 7ko GAO, 83. zk).
      • Zerrenda: Hauteskundeetako kanpainako ekitaldiak egiteko dohaineko areto ofizialen eta leku publikoen zerrenda. Azpeitialdeko barrutian dauden udalerrietako (2009ko maiatzaren 6ko GAO, 82. zk).
      • Zerrenda: hauteskundeetako kanpainako ekitaldiak egiteko dohaineko areto ofizialen eta leku publikoen zerrenda. Donostiako barrutian dauden udalerrietako (2009ko maiatzaren 4ko GAO, 80. zk).
      • Zerrenda: hauteskundeetako kanpainako ekitaldiak egiteko dohaineko areto ofizialen eta leku publikoen zerrenda. Tolosaldeko barrutian dauden udalerrietako (2009ko apirilaren 30eko GAO, 79. zk).
      • Hauteskunde atalak, mahaiak eta lokalak argitaratzea, Europako Parlamenturako Hauteskundeak ospatzeko. (2009ko apirilaren 20ko GAO, 71. zk).
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak