2009ko ekainaren 7an, igandean, Europar Parlamenturako hauteskundeak izango dira Espainiar Estatuan.
Europako Erkidegoan indarrean dagoen tratatuaren arabera, hurrengo legegintzaldian (2009-2014) Europako Parlamentuak 736 kide izango ditu, Europar Batasuneko 27 Estatuetako ordezkari gisa. Horietatik 50 Espainian aukeratuko dira. Hala ere, ekainaren 7ko hauteskunde horiek orduko Lisboako Tratatua onartuko balitz, Espainiaren ordezkariak 54 izango lirateke, eta diputatuen kopuru osoa, berriz, 751. Europako Parlamentuaren 2009-2014 Legegintzaldia amaitu aurretik Europako komunitateko ordenamenduak Espainiari egotzitako diputatu kopurua igoko balu, jarleku berriak Hauteskunde Batzorde Zentralak emango lituzke. 5/1985 (LOREG) Lege Organikoaren 216. artikuluan ezarritako arauen aplikazioaren ondorioz egokitu ahal zaizkien hautagaitzak izango lirateke, 2009ko ekainaren 7ko hauteskunde-prozesuaren emaitzen araberakoak, hauteskunde berriak egin behar izan gabe.
2009ko Europako Hauteskundeetan, Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetako 497 milioi biztanlek izango dute botorako eskubidea; horiek aukeratuko dute Parlamentu berria, Batasuneko herritar guztiei zerbitzua emateko helburua duena.