Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Posta bidezko botoa

Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (ERTA) posta bidezko botoa (oporrak, ikasketak, negozioak eta abar direla-eta)

Nork eman dezake botoa posta bidez udal-hauteskundeetan?

  • Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta dauden Espainiako adindunek, hauteskundeetarako deialditik bozketa-egunera arte (hau da, martxoaren 31tik maiatzaren 24ra arte) atzerrian aldi baterako egotekoak badira.
  • Espainian bizi den adindun izanik, Europar Batasuneko hiritartasuna dutenek; hau da, Europar Batasuneko 27 estatu kideetako bateko nazionalitatea izan eta Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta daudenek. Halakoetan, postaz bozkatu ahal izateko, identitatea egiaztatu behar da, interesdunaren sinadura eta argazkia ageri diren bizileku-txartelaren bidez, martxoaren 31tik maiatzaren 24ra bitartean atzerrian aldi baterako egotekoak badira.
  • Espainian bizilekua izanik, EBtik kanpoko herrialdeetako (Norvegia, Islandia, Bolivia, Ekuador, Txile, Peru, Kolonbia, Paraguai, Trinidad eta Tobago, Korea, Zeelanda Berria eta Cabo Verde) herritarrak diren adin nagusiko atzerritarrek, Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan inskribatuta badaude. Halakoetan, postaz bozkatu ahal izateko, identitatea egiaztatu behar da, interesdunaren sinadura eta argazkia ageri diren bizileku-txartelaren bidez, martxoaren 31tik maiatzaren 24ra bitartean atzerrian aldi baterako egotekoak badira.

Nork eman dezake botoa posta bidez batzar nagusietarako hauteskundeetan?

  • Euskadiko edozein udalerritan bizi diren herritarrek, euskal herritartasun politikoa izan eta Espainian bizi diren hautesle-erroldan inskribatuta daudenak, baldin eta atzerrian aldi baterako badaude martxoaren 31tik maiatzaren 24ra.

Zer izapide egin behar dira posta bidez boto hori emateko?

Zer epe daude posta bidez botoa emateko?

  • Ez-egoiliar" gisa inskribatzea aldi baterako helbidetik gertuen duen Espainiako Kontsulatu Matrikula Erregistroan (martxoaren 31tik apirilaren 25era).
  • Posta bidezko botoa eskatzea ez-egoiliar gisa erregistratuta dagoen kontsuletxean (martxoaren 31tik apirilaren 25era).
  • Botoa emateko dokumentazioa jasotzea atzerriko helbidean (apirilaren 28tik maiatzaren 4ra. Hau da zuzena den epea, Udal Hauteskundeak eta Batzar Nagusietakoak egun berean -maiatzaren 24- egiten direlako).
  • Botoa Espainiako hauteskunde-mahaira bidaltzea, posta bidez (apirilaren 28tik maiatzaren 21ra). 2015-05-07ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da.

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak