Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Nork eman dezake botoa?

2015eko maiatzaren 24an (igandea) bi hauteskunde desberdin izango dira Euskadin. Batetik, udal hauteskundeak, eta bestetik, Euskadiko lurralde historikoen batzar nagusietarako hauteskundeak.

Herritarrek udaletako gobernurako zinegotziak hautatu ahal izango dituzte, bai eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiak edo lurralde-parlamentuak osatzen dituzten berrogeita hamaika batzarkideak ere. Hauek dira batzar nagusien eginkizun nagusiak: foru-aldundiaren edo lurralde-gobernuaren burua hautatzea eta aurrekontu-kontuak onartzea.

Nork eman dezake botoa 2015eko Euskadiko Udal Hauteskundeetan?

  • Euskadiko edozein udalerritan bizi diren herritarrek, adinekoak badira eta Espainian bizi diren hautesle-erroldan inskribatuta badaude (HAOLO, 2. artikulua).
  • Europar Batasuneko 27 estatuetako(1) herritar atzerritarrek, adinekoak badira, udal-hauteskundeetan botoa emateko nahia adierazten badute eta Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan inskribatuta badaude. (HAOLO, 176.1 a) eta b) artikuluak). Hautesle-erroldan inskribatuta ez daudenek 2015eko udal-hauteskundeetan botoa emateko nahia adierazi ahal izango dute, eta beren udalean erroldatu, 2014ko urriaren 27tik abenduaren 30era arte. 2011ko udal-hauteskundeetarako erroldan inskribatu zirenak 2015eko hauteskundeetan parte hartzeko ez dira berriro erroldan inskribatu behar.
  • Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetako herritarrek (Norvegia, Islandia, Bolivia, Ekuador, Txile, Peru, Kolonbia, Paraguai, Trinidad eta Tobago, Korea, Zeelanda Berria eta Cabo Verde), baldintza hauek betetzen badituzte: adinekoak izatea, Euskadiko udalerri batean erroldatuta egotea, eta legezko bizileku-txartela edo -ziurtagiria izatea, etenik gabe, Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan inskribatzeko eskaera egin baino lehenagoko 3 urtetik (Norvegiarako) 5 urtera (gainerako herrialdeetarako) bitarteko aldian. Inskribatzeko eskaera 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 15era bitartean egin beharko dute. (HAOLO, 176.1 artikulua). 2011ko udal-hauteskundeetarako erroldan inskribatu zirenek, baldin eta 2015eko hauteskundeetan parte hartu nahi badute, berriro ere erroldan inskribatu beharko dira, inskripzioek 2015eko udal-hauteskundeetarako bakarrik balio izango dutelako (uztailaren 20ko EHA/2264/2010 Aginduaren 5. art.)

(1)EBko herrialde hauetako herritarrek dute 2015eko Udal Hauteskundeetan botoa emateko eta hautatuak izateko eskubidea: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Eslovakiar Errepublika, Errumania, Suedia.

Nork eman dezake botoa 2015eko Euskadiko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan?

OHARRA:  2015eko Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan,  ezin izango dute botoa eman espainiar nazionalitatea izanik, atzerrian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatutako pertsonek (HAOLO, 2.3 artikulua).

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak