Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa (HAOLO), 1985eko ekainaren 19koa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) 1985eko ekainaren 20an argitaratua, data hauetako BOEn argitaratutako aldaketak kontuan hartuta: 1986ko urtarrilaren 20a, 1987ko apirilaren 3a, 1991ko martxoaren 14a, 1991ko martxoaren 16a, 1992ko azaroaren 3a, 1994ko martxoaren 31, 1995eko martxoaren 24a, 1995eko azaroaren 24a, 1997ko maiatzaren 31, 1998ko ekainaren 16a, 1999ko apirilaren 22a, 2002ko ekainaren 28a, 2003ko martxoaren 11, 2003ko azaroaren 29a, 2007ko martxoaren 23a, 2007ko urriaren 9a, 2010eko azaroaren 5a, 2011ko urtarrilaren 29a eta 2011ko uztailaren 16a (HAOLO, testu bategina). Zehazki, tokiko hauteskunde horietan aplikatu ahal izango diren artikuluak Estatuko Lege Organikoaren I. eta III. tituluetan jasota daudenak dira.
Batzar Nagusietarako hauteskundeak:
EAEko 1/1987 Legea, martxoaren 27koa, (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 72 zk., 1987ko apirilaren 10a), otsailaren 18ko 4/2005 Legearen, (martxoaren 2ko EHAA, 42 zk.) azken xedapenetako bosgarrenak aldatzen duena, batzar nagusietarako hautagaitzen parekotasunari dagokionean.
Diputatuen Kontseiluaren 44/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 4koa. Honen bidez, onartu egiten da hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza eta aurrerakinen araubidea, 2015eko maiatzaren 24an Biltzar Nagusietarako egindako hautekundeen emaitzen arabera (ALHAO. 95.zk., abuztuaren 14koa).
Diputatuen Kontseiluaren 18/2015 Foru dekretua, martxoaren 31koa, hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntzen aurrerakinak ematen dizkiena Arabako Biltzar Nagusietarako azken hauteskundeetan ordezkariak lortu zituzten eta Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan lehiatzen diren alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle elkarteei (ALHAO. 42. zk., apirilaren 8koa).
Bizkaia:
Lehendakaritzako foru diputatuaren 4787/2015 Foru Agindua, ekainaren 19koa, Bizkaiko Batzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoek eta koalizioek eskatutako hauteskundeen osteko aurrerakinei buruzkoa. (BAO, 118. zk., ekainaren 23koa).
Gipuzkoa:
Foru Agindua, 2015eko maiatzaren 24ko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi politikoek eta koalizioek diru laguntzen aurrerapena eskatzeari buruzkoa (GAO, 172.zk., irailaren 9koa).
Foru Agindua, Batzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko, federazio edo koalizioei, diru-laguntzen aurrerakinak emateko prozedura arautzeko. (GAO, 73. zk., apirilaren 21koa).
Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
1007/2014 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, 2014ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (abenduaren 22ko BOE, 308 zk.).
ECC/1758/2014 Agindua, irailaren 23koa (2014ko urriaren 1eko BOE, 238 zk.), uztailaren 20ko EHA/2264/2010 Agindua aldatzen duena. Horren bidez, arauak eta jarraibide teknikoak ematen dira, udal-hauteskundeetarako akordioak dituzten herrialdeetako nazionalak izanik, Espainian bizi diren hautesleen errolda osatzeko (2010eko abuztuaren 27ko BOE, 208 zk.).
Hautesle Erroldaren Bulegoko 2010eko irailaren 7ko ebazpena; horren bidez, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetako herritarrek udal-hauteskundeetarako hautesle-erroldan izena emateko prozedura ezartzen da, eta eskabide-eredua onartzen da (2010-09-13ko BOE, 222 zk.). Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2013ko apirilaren 12ko Erabakiaren bidez aldatu egin zen (2013ko maiatzaren 27ko BOE, 126 zk.).
Hautesle Erroldaren Bulegoko 2014ko urriaren 27ko ebazpena; hautesle-erroldako inskripzio-datuen inguruko erreklamazioei buruzkoa (2014ko azaroaren 6ko BOE, 269 zk.).
Hautesle Erroldaren Bulegoko 2014ko urriaren 27ko ebazpena; horren bidez zehazten dira Espainiarekin Akordioak sinatu dituzten herrialdeetako atzerritar egoiliarrek udal hauteskundeetarako hautesle-erroldan izena emateko prozedura eta eskabide ereduaren onarpena (2014ko azaroaren 6ko BOE, 269 zk.). Ebazpen horren akatsen zuzenketa (2014ko azaroaren 8ko BOE, 271 zk.).
Martxoaren 25eko EHA/642/2011 Agindua, hautesle-errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak jasotzen dituena (martxoaren 26ko BOE, 73 zk.).
Martxoaren 25eko 423/2011 Errege Dekretua, hautesle-errolda hilero eguneratu eta bertan izena emateko beharrezko datuak arautzeari buruzko otsailaren 2ko 157/1996 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 26ko BOE, 73 zk.).
Uztailaren 20ko EHA/2264/2010 Agindua, Espainiarekin akordioak sinatuta dituzten herrialdeetako herritarren hautesle-errolda eratzeko arau eta jarraibide teknikoak jasotzen dituena. (2010-08-27ko BOE, 208 zk.).
Otsailaren 6ko 102/2009 Errege Dekretua, abenduaren 26ko 1799/2003 Errege Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, hauteskundeetarako zerrenden eta hautesle-erroldaren kopien edukia arautzen da. (2009ko otsailaren 7ko BOE, 33 zk.).
Hautesle-taldea eratzeari dagokionez, 2015eko Udal Hauteskundeetan, honako hauek aplikatzen dira: ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzkoa, 44.1 c), 46.8 eta 187.3 artikuluak (ekainaren 20ko BOE, 147 zk.). 2015eko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetarako hautesle-talde bat eratzeko behar den sinadura-kopuruari dagokionez, honako hau aplikatu behar da: martxoaren 27ko 1/1987 Legea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira Lurraldeetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzkoa, 6. artikulua (apirilaren 10eko EHAA, 72 zk.).
Hauteskunde-Kontaduritza: 2015eko martxoaren 31ko Ebazpena, Kontuen Auzitegiko Presidentearena, 2015eko martxoaren 26ko Osoko Bilkuraren Akordioa argitaratzen duena, 2015eko maiatzaren 24ko toki- eta foru-hauteskundeetako kontabilitateak fiskalizatzeari buruzko Instrukzioa onartzekoa (BOE, 84 zk., apirilaren 8koa).
Hauteskunde-deialdia:
Udal hauteskundeak:
233/2015 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, Ceuta eta Melillako Biltzarretarako hauteskundeetarako eta toki- hauteskundeetarako dei egiten duena 2015eko maiatzaren 24rako (BOE, 77 zk., 2015/03/31koa).
Batzar Nagusietarako hauteskundeak:
Araba/Álava: Diputatu Nagusiaren martxoaren 30eko 49/2015 Foru Dekretua, Arabako Biltzar Nagusietarako hauteskundeen deialdiari buruzkoa (2015-03-31ko ALHAO, 39 zk.).
Gipuzkoa: 1/2015 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskunde deia eginez (2015-03-31ko GAO, 60 zk.).
Botoa emateko eskubidea: Udal-hauteskundeen alorrean Espainiarekin sinatutako elkarrekikotasun-akordioak direla-eta, hauek dira EBtik kanpoko herrialdeetako Espainiako egoiliarrak diren atzerritarrei 2015eko udal-hauteskundeetan botoa emateko eskubidea (ez dute hautatuak izateko eskubiderik) ematen dieten Nazioarteko Akordioak:
Ohar-trukea, Espainiaren eta Trinidad eta Tobagoren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Port-of-Spainen sinatua, 2009-02-17an (2011-12-02ko BOE, 290 zk.).
Ohar-trukea, Espainiaren eta Koreako Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Seulen sinatua, 2010eko azaroaren 16an eta 2011ko urtarrilaren 26an (2011-07-06ko BOE, 160 zk.).
Ohar-trukea, Espainiaren eta Cabo Verdeko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Praian sinatua, 2009ko apirilaren 08an. (2011-01-13ko BOE, 11 zk.).
Ohar-trukea, Espainiaren eta Bolivia Nazio anitzeko Estatuaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Madrilen sinatua, 2009ko irailaren 15ean. (2010-12-17ko BOE, 306 zk.).
Ohar-trukea, Espainiaren eta Islandiako Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Madrilen eta Parisen sinatua, 2009ko martxoaren 31n. (2010-12-16ko BOE, 305 zk).
Ohar-trukea, Espainiaren eta Paraguaiko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Madrilen eta Asuncionen sinatua, 2009ko maiatzaren 13an. (2010-06-21eko BOE, 150 zk.).
Ohar-trukea, 2009ko otsailaren 6koa, Espainiaren eta Peruko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. (2010-05-19ko BOE, 122 zk.).
Ohar-trukea, 2009ko maiatzaren 12koa, Espainiaren eta Txileko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. (2010-02-9ko BOE, 35 zk.).
Ohar-trukea, Espainiaren eta Kolonbiako Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Madrilen sinatua, 2009ko otsailaren 05ean. (2010-01-21eko BOE, 18 zk.).
Ohar-trukea, Espainiaren eta Zeelanda Berriaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Wellingtonen sinatua, 2009ko ekainaren 23an. (2010-01-06ko BOE, 5 zk.).
Ohar-trukea, Espainiaren eta Ekuadorreko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialdeetako batean bizi diren beste herrialdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute herrialde horretako udal-hauteskundeetan. Quiton sinatua, 2009ko otsailaren 25ean. (2010-01-05eko BOE, 4 zk.).
Gutun-trukea, Espainiaren eta Norvergiaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, Espainian bizi diren norvegiarrei Espainiako udal-hauteskundeetan botoa emateko eskubidea aitortzen zaie, eta Norvegian bizi diren espainiarrei, berriz, Norvegiako udal-hauteskundeetan botoa ematekoa. Madrilen sinatua, 1990eko otsailaren 06an (1991-06-27ko BOE, 153 zk.).
Hautesleen eta Mahaikideen lan-eskubideak, 2015eko apirilaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren Aginduan erregulatzen direnak, (EHAA, 70. zk., apirilaren 16koa).
Alderdi politiko bat sortzea. Honako hau hartu behar da kontuan: Alderdi politikoei buruzko ekainaren 27ko 6/2002 Lege Organikoaren I. eta II. kapituluetan xedatutakoa (ekainaren 28ko BOE, 154. zk.).
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan erabili beharreko hauteskunde-txartel, -gutun eta -inprimakiaketa komunak diren inprimakiak eta gutun-azalak honetan agertzen dira:
Udal hauteskundeak
INT/529/2014 Agindua, martxoaren 28koa; horren bidez, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatzen dira (apirilaren 4ko BOE, 82 zk.). Agindu horren 11.2 eranskinean zehaztuta daude komunak diren inprimaki eta gutun-azalak.
Batzar Nagusietarako hauteskundeak
Araba/Álava: Diputatuen Kontseiluaren 14/2015 Foru dekretua, martxoaren 24koa, Arabako Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskunde prozesuko bitarteko materialak zehazten dituena (2015-03-31ko ALHAO, 39 zk.). Eta ALHAO, 55, zk., maiatzaren 8ko akatsen zuzenketa.
Bizkaia: Ahaldun Nagusiaren 38/2015 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Batzar Nagusietarako 2015eko maiatzaren 24an izango diren hateskundeetan erabiliko diren elementu materialak arautzen dira. (2015-03-31ko BAO, 61 zk.).
Gipuzkoa: Erabakia, 2015eko apirilaren 15koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Batzar Nagusietarako 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan hauteskunde mahaiek eta hauteskunde batzordeek erabili behar dituzten akta ereduak onartzen dituena. (2015-05-06ko GAO, 83 zk.).
2015ean deitzen diren hauteskundeetako posta-zerbitzu unibertsalaren betebeharrak: PRE/776/2015 Agindua, apirilaren 29koa, Ministro Kontseiluaren 2015eko apirilaren 24ko Erabakia argitaratzen duena, zeinean 2015ean deitzen diren hauteskundeetako posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen baitzaizkio (BOE, 104. zk., maiatzaren 1ekoa).
Urritasuna duten pertsonen parte-hartzea hauteskunde-prozesuetan:
Martxoaren 25eko 422/2011 Errege Dekretua, urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duena martxoaren 30eko BOE, 76. zk.).
Urritasuna duten pertsonak: Oinarrizko baldintzak, hauteskunde-prozesuetan parte har dezaten. Gorrek edota entzuteko ezintasunen bat dutenek ere hauteskunde-mahaietako kide izateko eskubidea dute, eta zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat jarri behar zaie. (422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa; martxoaren 30eko BOE, 76 zk.).
Erakunde-publizitatea:29/2005 Legea, abenduaren 29koa, erakunde-publizitate eta -komunikazioari buruzkoa (abenduaren 30eko BOE, 312 zk.) eta EAEko 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko erakundeen publizitate eta komunikazioari buruzkoa (abenduaren 31ko EHAA, 251 zk.)
Hauteskundeetako diru-laguntzak, lortutako boto eta aulki bakoitzeko, eta maiatzaren 24ko hauteskundeetarako mailingerako:
2015eko Udal hauteskundeak: HAP/572/2015 Agindua, apirilaren 1ekoa, 2015eko maiatzaren 24ko toki-hauteskundeetarako hauteskunde-jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzen kopuruak finkatzen dituena. (BOE, 80 zk., apirilaren 3koa).
Diputatuen Kontseiluaren 44/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 4koa. Honen bidez, onartu egiten da hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza eta aurrerakinen araubidea, 2015eko maiatzaren 24an Biltzar Nagusietarako egindako hautekundeen emaitzen arabera (ALHAO. 95.zk., abuztuaren 14koa).
Diputatuen Kontseiluaren 18/2015 Foru dekretua, martxoaren 31koa, hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntzen aurrerakinak ematen dizkiena Arabako Biltzar Nagusietarako azken hauteskundeetan ordezkariak lortu zituzten eta Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan lehiatzen diren alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle elkarteei (ALHAO. 42. zk., apirilaren 8koa).
Bizkaia:
Lehendakaritzako foru diputatuaren 4787/2015 Foru Agindua, ekainaren 19koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Batzar Nagusietarako 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoek eta koalizioek eskatutako hauteskundeen osteko aurrerakinei buruzkoa (BAO, 118. zk., ekainaren 23koa).
52/2015 Foru Dekretua, apirilaren14koa. Honen bidez arautzen da martxoaren 27ko1/1987 Legearen 11. artikulua aplikatuta, maiatzaren 24an egingo diren Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoei eta hautesleen federazio, koalizio edo elkarteei dagozkien hauteskundeetak diru-laguntzak ematea (BAO, 72. zk., apirilaren 17koa).
Gipuzkoa: Foru Agindua, 2015eko maiatzaren 24ko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartu zuten alderi politikoek eta koalizioek diru laguntzen aurrerapena eskatzeari buruzkoa (GAO, 172.zk., irailaren 9koa).
Hauteskunde-propagandarako doako tarteen erabilera udal-titulartasuneko irratietan eta tokiko telebistako emisoretan:
14/1995 Lege Organikoa, abenduaren 22koa, lurreko uhinen bidezko tokiko telebisten emisoretako hauteskunde-publizitateari buruzkoa (abenduaren 27ko BOE, 309 zk.).
10/1991 Lege Organikoa, apirilaren 8koa, soinuzko irrati-difusioko tokiko emisoren bidezko hauteskunde-publizitateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE, 85 zk.).
11/1991 Legea, apirilaren 8koa, soinuzko irrati-difusioko tokiko emisoren antolaketa eta kontrolari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE, 85 zk.).
Aldi baterako (hauteskunde-garaian) atzerrian izan eta bozketa-egunean Espainian egongo ez diren espainiar herritarrentzako bozketari dagokionez: Abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretua, herritar horientzako bozketa-prozedura espezifikoa arautzen duena (abenduaren 14ko BOE, 299. zk.).
Pertsona itsuen botoa: 2015eko Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan, boto hori konfiantzazko pertsona baten bidez eman ahal izango da. Pertsona horrek bozketarako txartela hautatu eta gutunean sartuko du, eta itsuari lagunduko dio, hark hautestontzian utz dezan (HAOLO, 87.1 artikulua). Hauteskunde hauetan, pertsona itsuek ezingo dute hauteslekuan bertan botorik eman Braille sistemaren bidez (HAOLO, 87.2 artikulua) .
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeei buruzko legedia aplikagarriarekin lotutako aldizkari ofizialetarako zein beste informazio interesgarri batzuetarako estekak:
Udal-hauteskundeak:
BOE
PRE/776/2015 Agindua, apirilaren 29koa, Ministro Kontseiluaren 2015eko apirilaren 24ko Erabakia argitaratzen duena, zeinean 2015ean deitzen diren hauteskundeetako posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen baitzaizkio (BOE, 104. zk., maiatzaren 1ekoa).
2015eko martxoaren 31ko Ebazpena, Kontuen Auzitegiko Presidentearena, 2015eko martxoaren 26ko Osoko Bilkuraren Akordioa argitaratzen duena, 2015eko maiatzaren 24ko toki- eta foru-hauteskundeetako kontabilitateak fiskalizatzeari buruzko Instrukzioa onartzekoa (BOE, 84 zk., apirilaren 8koa).
HAP/572/2015 Agindua, apirilaren 1ekoa, 2015eko maiatzaren 24ko toki-hauteskundeetarako hauteskunde-jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzen kopuruak finkatzen dituena. (BOE, 80 zk., apirilaren 3koa).
233/2015 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, Ceuta eta Melillako Biltzarretarako hauteskundeetarako eta toki- hauteskundeetarako dei egiten duena 2015eko maiatzaren 24rako (BOE, 77 zk., 2015/03/31koa).
1007/2014 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, 2014ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (abenduaren 22ko BOE, 308 zk.).
ECC 1758/2014 Agindua, irailaren 23koa, EHA/2264/2010 Agindua, uztailaren 20koa, aldatzen duena. Horren bidez, udal-hauteskundeetarako akordioak dituzten herrialdeetako nazionalak izanik, Espainian bizi diren hautesleen errolda osatzeko arauak eta jarraibide teknikoak ematen dira (urriaren 1eko BOE, 238 zk.).
INT/529/2014 Agindua, martxoaren 28koa; horren bidez, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatzen dira (apirilaren 4ko BOE, 82 zk.).
Hautesle Erroldaren Bulegoko 2014ko urriaren 27ko ebazpena; hautesle-erroldako inskripzio-datuen inguruko erreklamazioei buruzkoa (2014ko azaroaren 6ko BOE, 269 zk.).
Hautesle Erroldaren Bulegoko 2014ko urriaren 27ko ebazpena; horren bidez zehazten dira Espainiarekin Akordioak sinatu dituzten herrialdeetako atzerritar egoiliarrek udal hauteskundeetarako hautesle-erroldan izena emateko prozedura eta eskabide ereduaren onarpena (2014ko azaroaren 6ko BOE, 269 zk.). Ebazpen horren akatsen zuzenketa (2014ko azaroaren 8ko BOE, 271 zk.).
EHAA
Agindua, 2015eko apirilaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, 2015eko maiatzaren 24an egingo diren tokiko eta Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan langileek, beren ordainsariak jasota, parte hartu ahal izateko arauak ematen dituena (EHAA, 70. zk., apirilaren 16koa).
Gobernuaren Ordezkariordetza Araban: 2015ko Udal hauteskundeak, zenbat zinegotzi dagozkion udalerri bakoitzari (ALHAO. 26. zk., martxoaren 2koa).
BAO
EIN: Sekzio, Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko zerrendaren argitalpena 2015eko maiatzaren 24ko Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeen egiteari begira (BAO. 63. zk., apirilaren 6koa).
Gobernuaren Ordezkariordetza Bizkaian: 2015ko Udal hauteskundeak, zenbat zinegotzi dagozkion udalerri eta udalerri baino lurralde-eremu txikiagoko erakunde bakoitzari (BAO. 41. zk., martxoaren 2koa).
GAO
EIN: Sekzio, Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko zerrendaren argitalpena 2015eko maiatzaren 24ko Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeen egiteari begira (GAO. 62. zk., apirilaren 6koa). Zumaiako hauteslekuaren aldaketa (GAO. 87. zk., maiatzaren 12koa)
Gobernuaren Ordezkariordetza Gipuzkoan: 2015ko Udal hauteskundeak, zenbat zinegotzi dagozkion udalerri eta udalerri baino lurralde-eremu txikiagoko erakunde bakoitzari (GAO. 44. zk., martxoaren 6koa).
Batzar Nagusietarako hauteskundeak:
EHAA
6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (2010-12-31ko EHAA, 251 zk.).
ALHAO
Diputatuen Kontseiluaren 63/2015 Foru dekretua, abenduaren 30ekoa, onartzen duena Arabako Batzar Nagusietarako 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera alderdi politikoei eta hauteskunde federazioari dagokien dirulaguntzetatik ordaintzeke dagoen zatia ordaintzea (ALHAO. 5.zk., urtarrilaren 15ekoa).
Diputatuen Kontseiluaren 44/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 4koa. Honen bidez, onartu egiten da hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza eta aurrerakinen araubidea, 2015eko maiatzaren 24an Biltzar Nagusietarako egindako hautekundeen emaitzen arabera (ALHAO. 95.zk., abuztuaren 14koa)
Diputatuen Kontseiluaren 17/2015 Foru dekretua, martxoaren 31koa, Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan hauteskunde batzordeetako kideei, beren delegatuei eta laguntzaileei ordaindu beharreko haborokinak onartzen dituena (ALHAO. 42. zk., apirilaren 8koa).
Diputatuen Kontseiluaren 18/2015 Foru dekretua, martxoaren 31koa, hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntzen aurrerakinak ematen dizkiena Arabako Biltzar Nagusietarako azken hauteskundeetan ordezkariak lortu zituzten eta Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan lehiatzen diren alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle elkarteei (ALHAO. 42. zk., apirilaren 8koa).
Diputatu Nagusiaren martxoaren 30eko 49/2015 Foru Dekretua, Arabako Biltzar Nagusietarako hauteskundeen deialdiari buruzkoa (2015-03-31ko ALHAO, 39 zk.).
Diputatuen Kontseiluaren 14/2015 Foru dekretua, martxoaren 24koa, Arabako Biltzar Nagusietarako2015eko hauteskunde prozesuko bitarteko materialak zehazten dituena (2015-03-31ko ALHAO, 39 zk.). Eta ALHAO, 55, zk., maiatzaren 8ko akatsen zuzenketa.
BAO
Lehendakaritzako foru diputatuaren 4787/2015 Foru Agindua, ekainaren 19koa, Bizkaiko Batzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoek eta koalizioek eskatutako hauteskundeen osteko aurrerakinei buruzkoa. (BAO, 118. zk., ekainaren 23koa).
53/2015 Foru Dekretua, apirilaren14koa, zeinaren bidez arautzen baita zer dirusari ordainduko zaien hauteskunde-batzordeetako kideei,haien laguntzaileei, udaletako idazkariei eta haien zerbitzura dauden langileei, Batzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeen prozesuan parte hartzearren (BAO, 72. zk., apirilaren 17koa).
52/2015 Foru Dekretua, apirilaren14koa. Honen bidez arautzen da martxoaren 27ko1/1987 Legearen 11. artikulua aplikatuta, maiatzaren 24an egingo diren Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoei eta hautesleen federazio, koalizio edo elkarteei dagozkien hauteskundeetak diru-laguntzak ematea (BAO, 72. zk., apirilaren 17koa).
Ahaldun Nagusiaren 38/2015 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Batzar Nagusietarako 2015eko maiatzaren 24an izango diren hateskundeetan erabiliko diren elementu materialak arautzen dira. (2015-03-31ko BAO, 61 zk.).
GAO
Foru Agindua, 2015eko maiatzare 24ko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi politikoek eta koalizioek diru laguntzen aurrerapena eskatzeari buruzkoa. (GAO, 172.zk., irailaren 9koa).
Erabakia, 2015eko apirilaren 15koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Batzar Nagusietarako 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan hauteskunde mahaiek eta hauteskunde batzordeek erabili behar dituzten akta ereduak onartzen dituena. (2015-05-06ko GAO, 83 zk.).
Foru Agindua, Batzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko, federazio edo koalizioei, diru-laguntzen aurrerakinak emateko prozedura arautzeko. (GAO, 73. zk., apirilaren 21koa).
Foru Agindua, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Hauteskunde Batzordeetako kide eta langileentzako ordainsariei buruzkoa (GAO, 71. zk. apirilaren 17koa).
Foru Agindua, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartuko duten udaletako idazkari eta langileentzako sariei buruzkoa (GAO, 71. zk., apirilaren 17koa).
Foru Agindua, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan hauteskunde mahaietan Foru Aldundiak izango dituen ordezkarientzako sarieiburuzkoa (GAO, 71. zk., apirilaren 17koa).
1/2015 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskunde deia eginez (2015-03-31ko GAO, 60 zk.).
Diputatuen Kongresuan, indarrean den hauteskunde-legeak finkatua du hauteskunde-langa bat; hura gainditzen duten hautagaitzen artean banatzen dira aulkiak. Egungo langa, barruti bakoitzean emandako baliozko botoen % 3 da (baliozko botoak = hautagaitzei emandako botoak + boto zuriak). Hala ere, Senaturako hauteskundeetan araudiak ez du hauteskunde-langarik ezarri, Senatuan hautagaiak aukeratzen baitira (probintziako hiru hautagai, gehienez), eta ez hautagaitzen zerrenda itxiak eta blokeatuak, Diputatuen Kongresuan bezala.
Diputatuen Kongresuan parlamentuko talde bat eratzeko, beharrezkoa da 15 diputatu izatea, edo bestela 5 izatea eta hautagaitza aurkeztu den barrutietan botoen % 15 lortu izana.
Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan jarlekuak banatzeko hauteskunde-sistema ezberdina da. Diputatuak hautagaitza bakoitzak lortutako botoen proportzioan banatzen dira, D’Hondt sistema proportzionala erabiliz. Eta senatarientzat, gehiengoaren sistema erabiltzen da, hau da, boto gehien lortzen dutenak hautatzen dira, harik eta barruti bakoitzeko senatarien kopurua osatu arte.
Kongresurako diputatu-kopuruaren esleitzeak, 2015eko hauteskundeetan, ez du aldaketarik izan Araban 1977ko lehen hauteskundeez geroztik. Hala ere, Bizkaian 10 diputatu esleitu ziren lehen lau hauteskunde orokorretan, 1977, 1979, 1982 eta 1986; 9 diputatu hautatu ziren 1989, 1993, 1996, 2000 eta 2004ko bost hauteskunde orokorretan; eta 8 diputatu, 2008, 2011 eta 2015eko hiru hauteskunde orokorretan.
Gipuzkoan, zazpi diputatu esleitu ziren lehen bost hauteskunde orokorretan, 1977, 1979, 1982, 1986 eta 1989; eta sei diputatu, 1993, 1996, 2000, 2004, 2008, 2011 eta 2015eko azken zazpi hauteskunde orokorretan.
Irlandan bada Senatu bat, lurraldeak ordezkatzeko eginkizuna ez duena eta sufragio unibertsalez hautatzen ez dena, baizik eta sektore ekonomikoen eta akademikoen artean. Gobernuak abolitzea proposatu zuen, erreferendum bidez, 2013. urtean, baina hautesleen % 51,7k arbuiatu zuten neurri hori.
2015eko hauteskunde orokorretan, indarrean den hautesle-erroldan inskribatuta dauden, espainiar nazionalitatea duten eta adin nagusikoak diren pertsonak izango dira botoa eman ahalko dutenak eta hautatuak izan ahalko direnak. Horrenbestez, ezin dute botoa eman eta ezin dira hautatuak izan atzerritar adin nagusikoak, egoitza Espainian dutenak, Europar Batasuneko 27 estatuetakoren batekoak direnak edo Espainiarekin udal-hauteskundeetan bozkatzeko elkarrekikotasun-hitzarmen nazioartekoak dituzten Europar Batasunaz kanpoko herrialdeetakoak direnak.
Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren multzoari Gorte Nagusiak deritze. Tradizio handiko izena da hori Espainian, penintsulako erresumetako Erdi Aroko biltzarrek gorteak izena baitzuten. Eta izen horixe mantendu zen XIX. mendeko konstituzio gehienetan, eta hainbat autonomia-erkidegotako parlamentuetan hartu dute. Hala egin dute, adibidez, Aragoik, Gaztela eta Leonek, Gaztela-Mantxak eta Valentziak.
2015eko udaletako eta biltzar nagusietako hauteskundeetan ez bezala (orduko hartan, hauteskundeetara aurkeztu nahi zuten hautesle-taldeei sinadurak biltzea besterik ez baitzitzaien galdatu), 2015eko hauteskunde orokorretan, aurkezten diren barrutiko hautesleen % 1en sinadurak behar dituzte. Orobat, barruti bakoitzeko hautesleen sinaduren % 0,1 biltzea galdatzen zaie 2011ko hauteskunde orokorretan aurkeztu ez ziren hautagaitzei edota, aurkeztuta, aulkirik lortu ez zutenei.
2015eko hauteskunde orokorretan indarrean izango den hautesle-errolda, hauteskunde-deialdiaren aurreko bigarren hilaren lehen egunean itxitakoa izango da, hau da, 2015eko 8ren 1ean itxitakoa. Hala ere, 1986tik 2008ra bitartean egindako zazpi hauteskunde orokorretan, indarrean zen errolda deialdiaren aurreko lehen hilabeteko lehen egunean itxitakoa zen.
1931ko Bigarren Errepublikaren Konstituzioak ganbera bakarrak eratutako botere legegilea ezarri zuen. Hori berrikuntza handia izan zen Espainiako konstituzionalismoan, indarrean izan diren konstituzio gehienetan bigarren ganbera bat ere izatea zehaztuta baitzegoen; bigarren ganberari, oro har, Senatua deitu izan zaio.
2015eko hauteskunde orokorretan, hauteskunde-legediari jarraituz hauteskunde-propaganda postontzietan banatzearen diru-laguntza jasotzeko eskubidea duen hautagaitzak % 20ko murrizketa izango du diru-laguntza horretan, hautesleei hauteskunde-propaganda zuzenean bidaltzeagatik. Horrek esan nahi du 2011ko hauteskunde orokorretan hautesleko 0,22 euro ordaindu zirela, eta 2015ekoetan hautesleko 0,18 euro ordainduko direla.
Diputatuen Kongresurako 2011ko hauteskundeetan, 10 hautagaitza aurkeztu ziren Araban eta Gipuzkoan, eta 11 Bizkaian. Hala ere, 2008koetan askoz gehiago izan ziren aurkeztutako hautagaitzak: 20 Araban, 19 Gipuzkoan eta 21 Bizkaian.
2015eko Senaturako hauteskundeetan, 208 senatari hautatuko dira, hots, probintziako 4 senatari, uharteetako barrutietan 16, eta 4 Ceutan eta Melillan; ez da aldaketarik izan 1986az geroztik. Hala ere, lehen aipatu senatari hautetsien kopuru horri, 17 autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek izendatutako autonomia-senatariak batu behar zaizkio. Autonomia-erkidegoko legebiltzarraren legegintzaldi bakoitza hastean, senatari bat hautatzen dute autonomia-erkidegoko, eta beste bat milioi biztanleko. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 senatari hautatuko dira 2015eko hauteskunde orokorretan, gehi 3 autonomia-senatari, hots, guztira Senatuko 15 kide.
Hauteskunde orokorretan, ikusmen-desgaitasuna izanik Braille sistema erabiltzen dutenek, beren hauteskunde-mahaian eurek bozkatu ahal izango dute, modu irisgarrian, sistema hori baliatuz. Udaletako eta Batzar / Biltzar Nagusietako aurreko maiatzaren 24ko hauteskundeetan, ordea, itsuek ezin izan zuten Braille sistema erabili, eta bi aukera besterik ez zuten izan: edo postaz bozkatu, edo hauteskunde-mahaira etorrita, beren konfiantzako pertsona baten laguntzarekin.
1977ko ekainaren 15ean izan ziren diktadura amaitu ondoren Gorte Nagusietarako lehen hauteskundeak. Orduko hartan, 350 diputatu eta 207 senatari hautatu ziren. Gainera, beste 41 senatari izendatu zituen zuzenean Erregek.
Diputatuen Kongresurako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitzek gizonen eta emakumeen osaera orekatua izan beharko dute. Hartara, hautagaitzaren zerrenda osoa hartuta, sexuetako bakoitzak gutxienez hautagaien % 40 izango ditu. Senaturako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitzek, zerrendatan taldekatzen direnek, emakumeen eta gizonen arteko proportzioa zenbaki-orekatik albait hurbilena izateko moduko osaera izan beharko dute. Hala ere, 2005az geroztik egin diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hautagaitzen osaerako parekidetasuna are asmo handiagokoa da, emakumeak gutxienez % 50 izango baitira, sei izeneko tarte bakoitzean proportzio horri eutsita.
2011ko eta 2015eko hauteskunde orokorretan, atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren botoa erregutua da, hots, modalitate horretan bozkatu ahal izateko, hautesleak atzerritik botoa ematea eskatu behar du. 1986tik 2008ra bitartean egin ziren zazpi hauteskunde orokorretan, ordea, boto-mota hori ez zen erregutua, eta hautesleek atzerriko beren bizilekuan jasotzen zuten bozkatzeko dokumentazio guztia, aurrez eskatu gabe, atzerrian absente zeuden egoiliarren erroldan inskribatuta egoteagatik beragatik.
Frantziako legegintza-hauteskundeetan Asanblea Nazionalerako 577 diputatu aukeratzen dira izen bakarreko barrutietan. Iparraldek bi barruti ditu eta beste bat Bearnekin partekatuta.
Diktaduraren ondorengo lehenengo hiru hauteskunde orokorretan (1977, 1979 eta 1982), indarrean zen hauteskunde-araudiari jarraituz, ezin zuten postaz botoa eman atzerrian bizi ziren hautesleek eta ontziratutako langileek, eta gainera ikusmen-desgaitasuna zutenek ezin zuten Braille sistema erabiliz botoa eman.
Frankismoaren ondorengo lehen hauteskunde orokorretan, 1977an, Espainian bizi zirenek posta bidez bozkatzeko egin beharreko izapideak gaurkoen oso bestelakoak ziren. Izan ere, posta bidezko botoa eskualdeko hauteskunde-batzordeei eskatzen zitzaien, eta haiek zuten eskumena erroldako inskripzioaren ziurtagiria emateko, eskatzailea erroldan ageri zela egiaztatu eta gero. Eskualdeko hauteskunde-batzordeen ardura zen, orobat, eskatzailearen bizilekura bidaltzea postaz bozkatzeko dokumentazio guztia.
EAEn, Diputatuen Kongresurako Hauteskundeetarako parte hartze handiena 1982an izan zen, %79,37k eman baitzuen botoa. Parte hartzen txikiena, ordea, 2000 urtean izan zen, parte hartzea %63,84koa izan baitzen.
Cookie-ak
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.