Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Hautaezintasunak eta bateraezintasunak

HAUTAEZINTASUNA ETA BATERAEZINTASUNA: DEFINIZIOAK ETA HAIEI BURUZKO LEGE-XEDAPENAK

1.- HAUTAEZINTASUNA definizioa eta hari buruzko lege-xedapenak:

  • Hautaezintasuna: Debekatuta daukate hauteskundeetan aurkeztea, beren kargu edo funtzioengatik, hautesleengan eragina izan dezaketen pertsonek edo hautagaia izateko legezko ezgaitasun-egoeran egon daitezkeenek. Hautaezintasuna hautagaitzak aurkezten direnetik botoa emateko egunera arte gerta daiteke. Hautaezin ez izateko, nahikoa da hautaezintasuna sortzen duen arrazoia amaitzea (kargua utzi edo dimisioa eman). 2015eko hauteskundeei dagokienez, hori egiteko epea martxoaren 31tik apirilaren 20ra arte da, biak barne.
  • Bat-bateko hautaezintasuna: Aurrekoaren definizio bera du. Hautagaitzak aldarrikatu eta bozketa egunera bitarteko aldian gertatzen da; hau da, 2015eko apirilaren 27tik maiatzaren 24ra arte.

    Nolanahi ere, hauteskunde hauetan eskumena duten eskualdeko hauteskunde-batzordeek adierazi behar dute hautagaiaren hautaezintasuna.

2015eko Udal Hauteskundeetarako Lege-Erregimena:

HAOLO:
  • 6.1, 2 eta 3 artikulua; hauteskunde-mota guztietan aplikatu beharreko hautaezintasun-arrazoiak.
  • 177.2 artikulua; udal-hauteskundeetarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak.

2015eko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetarako Lege-Erregimena:

1/1987 Legea, batzar nagusietarako hauteskundeei buruzkoa:
  • 5.1 a) artikulua; HAOLOren 6. artikuluan jasotako hautaezintasun-arrazoiak.
  • 5.1 b) artikulua, hauteskunde horietarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak; hau da, foru-aldundiek izendapen aske bidez izendatutako kargu publikoak, eta foru-aldundien sozietate publikoen eta erakunde autonomiadunen administrazio-batzordeetako zuzendaritza-karguak eta kideak.
  • 5.1 c) artikulua; Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legean xedatutako hautaezintasun-arrazoiak (4.3 a eta b artikuluak).

2.- BATERAEZINTASUNA: definizioa eta hari buruzko lege-xedapenak.

  • Bateraezintasuna: Hautetsia izanik, hautetsi-karguan eta legez bateraezin diren beste kargu, funtzio edo jarduera publiko nahiz pribatuetan aldi berean jarduteko debekua. Hauteskundeen ondoren, hautetsiak hautatu egin beharko du hautetsi-karguaren eta kargu publiko edo pribatuaren artean (HAOLO, 178.3 art.).
  • Bat-bateko bateraezintasuna: Hauteskundeen ostean gertatzen da, epai irmoaren bidez legez kanpokotzat jo diren alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako hautetsiekin, baldin eta hautetsiak, bere borondatez, espresuki eta zalantzarik gabe, legez kanpo uztea eragin duten arrazoiei uko egin ezean (HAOLO, 6.4 artikulua).

    Nolanahi ere, lurralde historikoetako batzar nagusiei dagokie batzar nagusietarako hautetsien bateraezintasuna adieraztea, eta udalbatzari, berriz, zinegotzi-kargurako bateraezintasuna adieraztea. Bateraezintasunik hautematen bada, hautetsiak 10 eguneko epea izango du, bateraezintasun-jakinarazpena jaso ondoren, zinegotzia edo batzarkidea izateari uko egiteko edo bateraezintasuna eragin duen egoeran egoteari uzteko. (HBZren Erabakia, 2008-05-29koa).

2015eko Udal Hauteskundeetarako Lege-Erregimena:

  • HAOLO: 6.4 eta 178.2 e) eta 3 artikuluak, hauteskundeetan bat-bateko bateraezintasuna aplikatzeari buruzkoa.
  • HAOLO: 178.1, 2, 3, 4 eta 5 artikuluak; udal-hauteskundeetarako bateraezintasun-arrazoi espezifikoak.
  • 1/2014 Legea, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea arautzen duena, 2. eta 16.2 artikuluak.
  • 39/2015 Dekretua, martxoaren 31ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kargu Publikoen katalogoa onartzen duena (EHAA, 64. zk., apirilaren 8koa).

2015eko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetarako Lege-Erregimena:

  • 1/1987 Legea, martxoaren 27koa, batzar nagusietarako hauteskundeei buruzkoa: 5.2 artikulua, hauteskunde horietarako arrazoi espezifikoak.
  • HAOLO: 6.4 eta 209. artikuluak, foru-hauteskundeetako bat-bateko bateraezintasunari buruzkoak
  • Araba:
  • Bizkaia:
  • Gipuzkoa:


Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak