Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Webgune interesgarriak

Euskal herriko erakundeak

Estatuko erakundeak

  • BOE: Aldizkari honetan hainbat gai interesgarriei buruzko informazioa agertzen da: LOREG garatzen duen arautegia, Hauteskunde-batzorde Zentralaren erabakiak, Udal Hauteskundeetako emaitza ofizialak…
  • INE. Hautesle Erroldaren Bulegoaren atalean, datu hauek kontsultatu daitezke: pertsona bat hautesle-erroldan dagoen ala ez, hautesle-erroldako datuak —Espainian bizi direnenak zein aldi baterako atzerrian bizi direnenak—, botoa emateko hauteskunde-mahaiaren eta hauteslekuaren helbidea, posta bidezko botoa emateko izapideen egoera, eta udalerrietako zuzenbidezko biztanleriaren zifrak.
  • Barne Ministerioa. Hauteskunde-informazioaren atalean, hauteskunde-legedia dago, eta 2015eko Udal Hauteskundeei buruzko informazio orokorra eta emaitzak kontsultatu ahal izango dira. Era berean, bertan deskargatu daiteke aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleek posta bidez botoa eman ahal izateko eskabide-orria.  Halaber, Espainian 1977tik izan diren estatu mailako hauteskundeetako emaitzen datu-basea kontsultatu daiteke.
  • Hauteskunde-batzorde Zentrala. Hauteskunde-administrazioko erakunde gorena da, eta haren jarraibideak nahitaez bete beharrekoak dira (2015eko Udal Hauteskundeetako atala).
  • Konstituzio Auzitegia, hauteskundeetako babes-errekurtsoei eta hautagai-zerrenden aldarrikapenari buruzko errekurtsoei buruzko informazioa izateko.
  • EHKE. Estatuko Herri Kontuen Epaitegia tokiko hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi politikoen kontuak ikuskatzeaz arduratzen da.
  • Atzerri Arazoetarako eta Lankidetza Ministerioa: Herritarrei zerbitzuak atalean, "atzerritik bada" aukeran, "Hauteskundeetan parte hartu" hautatu behar da. Atal horretan, atzerrian aldi baterako bizi direnek posta bidez botoa emateko eskaera egiteko inprimakia dago (pdf formatuan), bai eta horri buruzko informazioa ere.
  • Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioa, Enbaxadak eta Kontsuletxeak:  Munduan dauden Espainiako Enbaxadetako Kontsulatu-Atalen eta Kontsuletxeetako Bulegoen helbidetegia jasotzen da. Informazio hori ezinbestekoa da jakiteko aldi baterako atzerrian dauden pertsona egoiliarrek botoa posta bidez emateko eskaera non egin behar duten.
  • CIS-Ikerketa Soziologikoen Zentroa, ikerketa soziologikoen barometroa da, eta 2015eko udal eta batzar nagusietarako hauteskundeei buruzko hauteskunde-inkestak kontsultatzeko aukera dago bertan.

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak