Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Hauteskunde Orokorrak 2015 | Hauteskunde-Legedia eta -Araudia
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Hauteskunde-Legedia eta -Araudia

2015eko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan, ondorengo legezko testu hau eta arau hauek izango dira aplikagarri:

Hauteskunde-legedi aplikagarria:

  • Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa, 1985eko ekainaren 19koa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) 1985eko ekainaren 20an argitaratua, eta ondorengo BOE hauetan argitaratutako aldaketak egin zaizkiona: 1986ko urtarrilaren 20koan, 1987ko apirilaren 3koan, 1991ko martxoaren 14koan, 1991ko martxoaren 16koan, 1992ko azaroaren 3koan, 1994ko martxoaren 31koan, 1995eko martxoaren 24koan, 1995eko azaroaren 24koan, 1997ko maiatzaren 31koan, 1998ko ekainaren 16koan, 1999ko apirilaren 22koan, 2002ko ekainaren 28koan, 2003ko martxoaren 11koan, 2003ko azaroaren 29koan, 3/2007 Lege Organikoari buruzko 2007ko martxoaren 23koan, 2007ko urriaren 9koan, 2010eko azaroaren 5ekoan, 2011ko urtarrilaren 29koan, HAOLOko 160 artikulua aldatzeko 2011ko ekainaren 16koan, eta azken erreforma, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bidezkoa (alderdi politikoen eta abarren ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeko legea; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).
  • Zehazki, hauteskunde horietan aplikatu ahal izango diren artikuluak Estatuko Lege Organikoaren I. eta III. tituluetan jasota daudenak dira.

Gai nagusietan aplika daitezkeen arau-aipamenak:

  • Hauteskunde-aurrerapenak:
  • Hautesle-elkartea eta beharrezko sinadura kopurua, 2015eko hauteskunde orokorretan (aurkezten den barrutiko hautesleen % 1). Ikusi 1985eko ekainaren 19ko Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoko 44.1 c), 46.8 eta 169.3 artikuluak (BOE, 147. zenbakia, 1985-06-20).
  • Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 2014ko abenduaren 5eko 1007/2014 Errege Dekretua, 2014ko urtarrilaren 1ari dagozkion udal-erroldaren azterketatik ateratako biztanle-kopuruak ofizialtzat deklaratu dituena (BOE, 308. zenbakia, 2014-12-22).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2014ko urriaren 27ko Ebazpena, hautesle-erroldan inskribatutako datuei buruzko erreklamazioena (BOE, 269. zenbakia, 2014-11-06).
    • 2011ko martxoaren 25eko EHA/642/2011 Agindua, hautesle-errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak jasotzen dituena (BOE, 73. zenbakia, 2011-03-26).
    • 2009ko otsailaren 6ko 102/2009 Dekretua, abenduaren 26ko 1799/2003 Dekretua aldatu duena. Horren bidez, hauteskundeetarako zerrenden eta hautesle-erroldaren kopien edukia arautu da. (BOE, 33. zenbakia, 2009-03-07).
  • Hauteskunde hauetara aurkeztu nahi duten hautagaitzak, aurreko 2011ko hauteskunde orokorretan ordezkaritzarik lortu ez zutenak: Hautagaitza aurkezten duten tokiko hautesleen sinaduren % 0,1 izan behar dute, 2015eko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Ikusi HAOLO, 169.3 artikulua, eta STC 163/2011, azaroaren 2koa (BOE, 283. zenbakia, 2011-11-24), behar diren sinadurak ez izatea zuzentzeko modukoa izateari buruzkoa.
  • Hauteskunde-deialdia, barruti bakoitzean hautatu beharreko diputatuen kopurua finkatzea eta Gorte Nagusien desegitea: Urriaren 26ko 977/2015 Errege Dekretua, Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren desegitekoa eta hauteskunde-deialdikoa (BOE, zk. 257, urriaren 27koa).
  • Hautesleen eta mahaiko kideen lan-eskubideak: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuaren agindua, azaroaren 3koa, horren bidez, arau batzuk ematen dira, langileek 2015ean egitekoak diren hauteskunde orokorretan parte hartu ahal izan dezaten (EHAA, 216 zk., azaroaren 12koa).
  • Alderdi politiko bat sortzea: Horretarako, 6/2002 Lege Organikoko I. eta II. kapituluetan (BOE, 154. zenbakia, 2002-06-28) adierazitakoa aintzat hartu behar da. Agindu hori aldatu zuen alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzko 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoko bigarren artikuluak.
  • Hauteskundeetako arau-hausteak, hautagaitzek HAOLOko 175.2 artikuluko hauteskunde-gastuaren muga gainditzeagatik. Ikusi HAOLOko 153.3 artikulua, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoak aldatua (alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzkoa; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).
  • 2015eko hauteskunde orokorretan erabili beharreko boto-paperen ereduak: Ikusi HAOLOko 172.2 eta 3 artikuluak, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako boto-paperen ezaugarri nagusiei dagokienez. Ikusi INT/529/2014 Agindua, 2014ko martxoaren 28koa; horren bidez, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko 1999ko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatu dira (BOE, 82. zenbakia, 2014-04-04). Agindu horretako 3.3 eranskinean (P.1 eta P.2 atalak) zehaztuta daude boto-paper horien ezaugarriak.
  • 2015ean deitzen diren hauteskundeetan posta-zerbitzu unibertsalak dituen betebeharrak:
    • PRE/2213/2015 Agindua, 2015eko urriaren 23koa, Ministro Kontseiluaren 2015eko urriaren 23ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bitartez PRE/776/2015 Agindua aldatzen da (BOE, 255 zenbakia, 2015-10-24).
    • PRE/776/2015 Agindua, apirilaren 29koa, Ministro Kontseiluaren 2015eko apirilaren 24ko Erabakia argitaratzen duena, zeinean 2015ean deitzen diren hauteskundeetako posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen baitzaizkio (BOE, 104. zenbakia, 2015-05-01).
  • Urritasuna duten pertsonen parte-hartzea hauteskunde-prozesuetan:
    • Martxoaren 25eko 422/2011 Errege Dekretua, urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duena (BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  • Urritasuna duten pertsonak: Oinarrizko baldintzak, hauteskunde-prozesuetan parte har dezaten. Gorrek edota entzuteko ezintasunen bat dutenek ere hauteskunde-mahaietako kide izateko eskubidea dute, eta zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat jarri behar zaie. (422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa; BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  • Erakunde-publizitatea: 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Erakunde Publizitate eta Komunikazioarena (BOE, 312. zenbakia, 2005-12-30) eta Euskal Autonomia Erkidegoko 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zenbakia, 2010-12-31).
  • Hauteskundeetako diru-laguntzak, lortutako botoko eta aulkiko, bai eta hauteskunde-propaganda postontzietan banatzekoak eta 2015eko hauteskunde orokorretako hauteskunde-gastuaren muga finkatzekoak ere: Ikusi HAP 2275/2015 Agindua, urriaren 30koa, 2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorretako hauteskunde-jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzen kopuruak finkatzen dira.  (BOE, 261 zk., urriaren 31koa).
  • Aldi baterako  (hauteskunde-garaian) atzerrian izan eta bozketa-egunean Euskal Autonomia Erkidegoan izango ez diren espainiar herritarrentzako bozketari dagokionez: Abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretua, herritar horientzako bozketa-prozedura espezifikoa arautzen duena (BOE, 299. zenbakia, 2007-12-14).
  • Pertsona itsuen botoa: 2015eko hauteskunde orokorretan, itsuek bi aukera izango dute, hauteskunde-mahaian botoa emateko:
    • Haien konfiantzako pertsona batek boto-paperak aukeratuta eta bozketako gutun-azaletan sartuta, ondoren itsuari hautetsontziraino laguntzeko eta gutun-azalak han uzteko, HAOLOko 87.1 artikuluari jarraikiz.
    • Mahaian ezarritako boto pertsonal eta irisgarrirako prozedura baten bidez, Braille sistema dakitenentzat. Prozedura hori HAOLOko 87.2 artikuluan araututa dago, eta 2007ko abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretuan garatua (BOE, 294. zenbakia, 2007-12-08).
  • Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarren botoa (VCERA): Boto mota hori HAOLOren 75. artikuluan arautzen da, eta bi arau hauek garatzen dute: otsailaren 27ko INT/358/2015 Aginduak, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzkoa den apirilaren 16ko  605/1999 Errege Dekretuaren 6. eranskina aldatzen duena eta AEHE botoa eskatzeko inprimaki berriak ezartzen dituena (BOE, 54. zk., martxoaren 4koa); eta Hautesle Erroldaren Bulegoak 2015eko martxoaren 9an emandako Ebazpenak, atzerrian bizi diren hautesle egoiliar absenteek botoa eskatzeko prozedura ezartzen duenak (BOE, 63. Zk., martxoaren 14koa).

2015eko Hauteskunde Orokorretarako Indarrean Den Legediari Buruzko Aldizkari Ofizialetarako Nahiz Beste Informazio Interesgarri Batzuetarako Estekak:

  • BOE
    • HAP 2275/2015 Agindua, urriaren 30koa, 2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorretako hauteskunde-jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzen kopuruak finkatzen dira (BOE, 261 zk., urriaren 31koa).
    • Urriaren 26ko 977/2015 Errege Dekretua, Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren desegitekoa eta hauteskunde-deialdikoa (BOE, zk. 257, urriaren 27koa).
    • PRE/2213/2015 Agindua, 2015eko urriaren 23koa, Ministro Kontseiluaren 2015eko urriaren 23ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bitartez PRE/776/2015 Agindua aldatzen da (BOE, 255 zenbakia, 2015-10-24).
    • PRE/776/2015 Agindua, 2015eko apirilaren 29koa; horren bitartez argitaratu da 2015eko apirilaren 24ko Ministro Kontseiluaren Erabakia, 2015ean deitzen diren hauteskundeetan posta-zerbitzu unibertsala egiten duenak zerbitzu publikotzat dituen betebeharrak ezartzen dituena (BOE, 104. zenbakia, 2015-05-01)
    • 3/2015 Lege Organikoa, 2015eko martxoaren 30ekoa, alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa; horren bitartez aldatu dira Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko 8/2007 Lege Organikoa, Alderdi Politikoen 6/2002 Lege Organikoa eta Kontuen Epaitegiaren 2/1982 Lege Organikoa (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoak 2015eko martxoaren 9an emandako ebazpena; horren bitartez, atzerrian bizi diren hautesle egoiliar absenteek botoa eskatzeko prozedura ezarri da (BOE, 63. zenbakia, 2015-03-14).
    • 2014ko abenduaren 5eko 1007/2014 Errege Dekretua, 2014ko urtarrilaren 1ari dagozkion udal-erroldaren azterketatik ateratako biztanle-kopuruak ofizialtzat deklaratu dituena (BOE, 308. zenbakia, 2014-12-22).
    • INT/358/2015 Agindua, otsailaren 27koa, honako errege-dekretu honen 6. eranskina aldatzen duena: 605/1999 Errege Dekretua, apirilaren 16koa, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzkoa (BOE, 54. zk., martxoaren 4koa).
    • INT/529/2014 Agindua, 2014ko martxoaren 28koa; horren bidez, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko 1999ko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatu dira (BOE, 82. zenbakia, 2014-04-04).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2014ko urriaren 27ko Ebazpena, hautesle-erroldan inskribatutako datuei buruzko erreklamazioena (BOE, 269. zenbakia, 2014-11-06).
  • EHAA
    • 2015eko azaroaren 3ko agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; horren bidez, arau batzuk ematen dira, langileek 2015ean egitekoak diren hauteskunde orokorretan parte hartu ahal izan dezaten (EHAA, 216 zk., azaroaren 12koa).
    • 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena (BOE, 193. zenbakia, 2014-08-09).
    • 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zenbakia, 2010-12-31).

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak