Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Hautaezintasunak eta bateraezintasunak

Hautatua izateko ezintasuna eta bateraezintasuna: definizioak eta haiei buruzko lege-xedapenak

1.- HAUTATUA IZATEKO EZINTASUNA: definizioa eta hari buruzko lege-xedapenak:

  • Hautatua izateko ezintasuna:Debekatuta daukate hauteskundeetan aurkeztea, beren kargu edo funtzioengatik, hautesleengan eragina izan dezaketen pertsonek edo hautagai izateko legezko ezgaitasun-egoeran egon daitezkeenek. Hautatua izateko ezintasuna hautagaitzak aurkezten direnetik botoa emateko eguna arte gerta daiteke  (HBZren Erabakia, 1996-01-29koa). Hautaezin ez izateko, nahikoa da hautatua izateko ezintasuna sortzen duen arrazoia amaitzea (kargua utzi edo dimisioa eman). 2015eko hauteskundeei dagokienez, hori egiteko epea 2015eko urriaren 27a eta azaroaren 16a bitartekoa da, biak barne.
  • Hautatua izateko ezintasuna, gerora etorritakoa: Aurrekoaren definizio bera du. Hautagaitzak aldarrikatu eta bozketa egunera bitarteko aldian gertatzen da; hau da, 2015eko azaroaren 24tik.

    Nolanahi ere, hauteskunde hauetan eskumena duten probintziako hauteskunde-batzordeek adierazi behar dute hautagaiaren hautaezintasuna.

2015eko hauteskunde orokorretako lege-araubidea:

  • HAOLO:
    • 6.1, 2 eta 3 artikuluak: hauteskunde-mota guztietan aplikatu beharreko hautaezintasun-arrazoiak.
    • 154 artikulua: Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak.

2.- BATERAEZINTASUNA: definizioa eta hari buruzko lege-xedapenak:

  • Bateraezintasuna: Kargu hautetsi bat beste kargu, funtzio edo jarduera publiko nahiz pribatu batzuekin batera izateko debekua da. Hauteskundeen ondoren, hautetsiak aukeratu egin beharko du hautetsi-karguaren eta kargu publiko edo pribatuaren artean.

    Betiere, kargu hautetsiaren bateraezintasuna Diputatuen Kongresuaren edo Senatuaren osoko bilkurak adierazi beharko du, diputatu- edo senatari-kargurako hurrenez hurren (HAOLO, 160.3 artikulua).

2015eko hauteskunde orokorretako lege-araubidea:

  • HAOLO:
    • 6.4 artikulua, mota guztien hauteskundeetan bateraezintasuna aplikatzeari buruzkoa eta hauteskundeetan bat-bateko bateraezintasuna aplikatzeari buruzkoa.
    • 155.2tik  160ra artikuluak: hauteskunde orokorretarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak.
  • 1/2014 Legea, 2014ko ekainaren 26koa, 1/2014 Legea, 2014ko ekainaren 26koa, zeinak kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen baititu: 2. eta 16. artikuluak (EHAA, 145. zenbakia, abuztuaren 1ekoa).
  • 39/2015 Dekretua, 2015eko martxoaren 31koa, zeinen bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikodunen katalogo eguneratua (EHAA, 64. zenbakia, apirilaren 8koa).

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak