Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Egutegiak

Egutegi orokorra: (egutegi honetako datatik datako epeak beti biak barnekoak dira)

Hauteskunde-deialdia

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Deialdiko dekretua egitea 2015eko urriaren 26a HAOLO, 42.1 eta 2
Hauteskundeen deialdia BOEan argitaratzea 2015eko urriaren 27a HAOLO, 42.1 eta 2

Hauteskunde-administrazioa: hauteskunde-batzordeak

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
PHB eta EHBen hasierako eraketa: bokal judizialak. 2015eko urriaren 30a HAOLO, 14.1
Bokal judizialak ordeztea. 2015eko urriaren 31tik azaroaren 3ra HAOLO, 14.2.
PHB eta EHBen osaera LHAOetan argitaratzea. 2015eko azaroaren 4a HAOLO, 14.3
Hautagaitzen ordezkariek bokal ez-judizialak izendatzeko elkarrekin egindako proposamena. 2015eko azaroaren 23tik abenduaren 3ra HAOLO, 10.1.b) eta 11.1.b)
Hautagaitzen ordezkariak adostasunera iritsi ezean, bokal ez-judizialak izendatzea PHBari edo EHBari dagokio. 2015eko abenduaren 4a HAOLO, 10.1.b) eta 11.1.b)

Barrutiak sailkatzea: hauteskunde-atalak eta -mahaiak

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
HEBPOk LHAOetan argitaratzea hauteskunde-atalen, hauteslekuen eta hauteskunde-mahaien kopurua eta muga. 2015eko azaroaren 2a HAOLO, 24.2.
Hautesleek mugapen horien aurkako erreklamazioak aurkeztea PHBen aurrean. 2015eko azaroaren 3tik 8ra HAOLO, 24.3.
PHBek mugapenei buruzko erreklamazioak ebaztea. 2015eko azaroaren 9tik 13ra HAOLO, 24.3.
Hauteskunde-atalen, -mahaien eta hauteslekuen behin betiko zerrenda argitaratzea udaletxeetan eta INEren webgunean. 2015eko abenduaren 10etik 19ra HAOLO, 24.4.

Erroldaren erakustaldia, hauteskunde-aldiko zuzenketak eta errolda-txartelak

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Indarrean diren hautesle-zerrenden erakustaldia, udaletxeetan eta kontsuletxeetan. 2015eko azaroaren 2tik 9ra HAOLO, 39.2.
HEBPOn aurkeztea:
1.- Hautesleek erreklamazioak egitea, hautesle-zerrendan sartu edo ez sartzeagatik.
2.- Hautagaitzek erreklamazioak egitea, udaleko hautesle-erroldako hautesle-kopurua arrazoirik gabe asko handitu delako.
2015eko azaroaren 2tik 9ra HAOLO, 39.3. eta 4.
HEBPOk erreklamazioak edo inpugnazioak ebaztea. 2015eko azaroaren 10etik 12ra HAOLO, 39.6.
HEBPOk agintzea zuzenketak jendaurrean jartzeko, eta aldaketa horiek erreklamaziogileei, udalei eta kontsuletxeei jakinaraztea. 2015eko azaroaren 13a HAOLO, 39.6.
HEBPOren ebazpenen aurkako errekurtsoa administrazioarekiko auzien epailearen aurrean. 2015eko azaroaren 14tik 18ra HAOLO, 40.1.
Epaileak errekurtsoa ebaztea. 2015eko azaroaren 19tik 23ra HAOLO, 40.2.
Epailearen epaia jakinaraztea hautesleei, udalari, kontsuletxeari eta HEBPOri. 2015eko azaroaren 23a HAOLO, 40.2.
HEBPOk hautesleei errolda-txartela bidaltzea. 2015eko azaroaren 23tik aurrera HAOLO, 39.7
HEBPOk hautagaitzen ordezkariei eta EHBei hautesle-errolda entregatzea. 2015eko azaroaren 24tik aurrera HAOLO, 41.5

Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Udalek zozketa egitea, hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko. 2015eko azaroaren 21etik 25era HAOLO, 26.2 eta 4
EHBk mahaikideen izendapena jakinaraztea izendatutako partikularrei, bai eta eginbeharren eskuliburua ematea ere. 2015eko azaroaren 26tik 28ra HAOLO, 27.2.
Izendatutako partikularrek EHBren aurrean alegatzea mahaikide izatea eragozten dieten arrazoi edo desenkusak. 2015eko azaroaren 29tik abenduaren 5era HAOLO, 27.3.
EHBk ebaztea, eta hala badagokio, ordezkapena jakinaraztea lehen ordezkoari. 2015eko abenduaren 6tik 10era HAOLO, 27.3.
Mahaikideek EHBri jakinaraztea ezin direla kargua betetzera joan. 2015eko abenduaren 16 arte HAOLO, 27.4.

Hautagaitzetako ordezkariak hauteskunde-administrazioaren aurrean

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Alderdiek, federazioek eta koalizioek HBZren aurrean ordezkari nagusiak izendatzea. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 4ra HAOLO, 168.1
Ordezkari nagusiak HBZren aurrean hautagaitzen ordezkariak izendatzea. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 6ra HAOLO, 168.2
HBZk PHBei jakinaraztea beren barrutietako hautagaitzen ordezkarien izenak. 2015eko azaroaren 7tik 8ra HAOLO, 168.3
PHBen aurrean hautagaitzen ordezkariak aurkeztea, izendapena onartzeko. 2015eko azaroaren 9tik 10era HAOLO, 168.4

Hautagaitzak aurkeztea eta aldarrikatzea

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Hautaezinak PHB eskudunaren aurrean aurkeztea/dimisioa ematea. 2015eko urriaren 30etik azaroaren 16ra HAOLO, 7.1
Hautesle-elkarteen eta aurkeztu nahi duten baina 2011ko hauteskundeetan ordezkaritzarik lortu ez zuten hautagaitzen sinadurak jasotzea. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 16ra HAOLO, 169.3
Hauteskunde-koalizioaren eraketa jakinaraztea, dagokion PHBaren aurrean. 2015eko urriaren 28tik azaroaren 6ra HAOLO, 44.2 eta 169.1
Hautagaitzak dagokion PHBaren aurrean aurkeztea. 2015eko azaroaren 11tik 16ra HAOLO, 45 eta 169.1
Aurkeztutako hautagaitzak BOEn argitaratzea. 2015eko azaroaren 18a HAOLO, 47.1 eta 169.4
Dagokion PHBak hautagaitzei jakinaraztea aurkitutako edo salatutako irregulartasunak. 2015eko azaroaren 20a HAOLO, 47.2
Ordezkariek hautagaitzetan aurkitutako edo salatutako irregulartasunak konpontzeko epea. 2015eko azaroaren 21etik 22ra HAOLO, 47.2
Dagokion PHBak hautagaitzak aldarrikatzea. 2015eko azaroaren 23a HAOLO, 47.3
Aldarrikatutako hautagaitzak BOEn argitaratzea. 2015eko azaroaren 24a HAOLO, 47.5 eta 169.4
Aldarrikatutako hautagaitzei PHBak boto-paperen ereduak entregatzea. 2015eko azaroaren 24tik 25era HAOLO, 70.4
Baztertutako hautagaitzek edo hautagaiek administrazioarekiko auzien epaitegian  hauteskunde-auziagatiko errekurtsoa aurkeztea. 2015eko azaroaren 25etik 126a HAOLO, 49.1 eta 2
Aurkeztutako errekurtsoari buruzko ebazpen judiziala. 2015eko azaroaren 27tik 28ra HAOLO, 49.3
Konstituzio Auzitegiaren aurrean babes-eskaera. 2015eko azaroaren 29tik 30era HAOLO, 49.4
Konstituzio Auzitegiak babes-eskaera ebaztea. 2015eko abenduaren 1etik 3ra HAOLO, 49.4

Hauteskunde-aldian botere publikoei ezarritako debekuak

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Aginte publikoei debekatzea publizitateko edo komunikazioko erakunde-kanpainak egitea, salbu eta interes publikoa babesteko eta zerbitzu publikoak egoki egiteko ezinbestekoak diren jarduketak. 2015eko urriaren 27tik abenduaren 20ra HAOLO, 50
Aginte publikoei debekatzea lortutako emaitzak edo betetako helburuak ekitaldietan aipatzea, bai eta hautagaitzen adierazpenak edo irudiak erabiltzea ere. 2015eko urriaren 27tik abenduaren 20ra HAOLO, 50.2
Aginte publikoei debekatzea obra eta zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldiak egitea; hala ere, funtzionatzen has daitezke. 2015eko urriaren 27tik abenduaren 20ra HAOLO, 50.3

Hautagaitzen hauteskunde-aurrekanpaina

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Aurrekanpaina: Hauteskunde-zerrendei debekatzea hauteskunde-propagandako ekintzak egitea karteletan, merkataritza-euskarrietan edo hedabideetan. 2015eko urriaren 27tik abenduaren  3ra HAOLO, 53

Hauteskunde-kanpaina

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Hauteskunde-kanpainaren iraupena 2015eko abenduaren 4tik 18ra HAOLO, 51.2
Hauteskunde-inkesten emaitzak zabaltzeko debekua 2015eko abenduaren 15etik 19ra Euskal Autonomia Erkidegoko publizitate instituzionalari buruzko abenduaren 23ko HAOLO, 69.7

Hauteskunde-kanpainako propaganda eta ekitaldiak

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Hautagaitzek hauteskunde-propagandarako posta-bidalketak Corresoen uzteko epea.

2015eko azaroaren 25etik abenduaren 9ra (HBZren erabakia, 2015-10-29koa)

HAOLO, 59
PRE 776/2015 Agindua, 2015eko hauteskundeetan posta-zerbitzuak dituen betebeharrei buruzkoa.
Udalek EHBei jakinaraztea kartelak doan jartzeko zer leku erabil daitezkeen. 2015eko urriaren 28tik abenduaren 3ra HAOLO, 56.1
EHBek hautagaitzei jakinaraztea zer leku dituzten kartelak jartzeko. 2015eko azaroaren 25a HAOLO, 56.3
Udalek EHBri, eta EHBk PHBri jakinaraztea zer lokal ofizial eta leku publiko dituzten hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko. 2015eko urriaren 28tik azaroaren 6ra HAOLO, 57.1
LHAOetan argitaratzea zer lokal eta toki publiko dauden hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko. 2015eko urriaren 28tik azaroaren 11ra HAOLO, 57.2
Hautagaitzen ordezkariek EHBri egitea lokal eta leku publikoak erabiltzeko eskaera. 2015eko azaroaren 12tik 26ra HAOLO, 57.2
EHBk lokal eta leku publikoak hautagaitzei esleitzea, eta hautagaitzen ordezkariei jakinaraztea. 2015eko azaroaren 27a HAOLO, 57.3

Egoitza espainian dutenek botoa posta bidez emateko

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Botoa posta bidez emateko eskaera egin behar da 2015eko urriaren 27tik abenduaren 11ra (2015-12-09ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) HAOLO, 72.a)
Erroldan inskribatuta daudelako ziurtagiria eta botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaliko die HEBPOk hautesleei. 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 14ra (2015-12-09ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) HAOLO, 73.1 eta 2
Hautesleek (botoa postaz emango dutenak) dokumentazioa bidaliko diote mahaiari. 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 18ko 14 ordu arte (2015-12-15eko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) HAOLO, 73.3

Gaixo dauden edo desgaitasunak dituzten espainiako egoiliarrek botoa posta bidez emateko

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Gaixorik dagoen edo desgaitasuna duen pertsonak botoa posta bidez emateko eskaera egitea, notario bidez baimendutako pertsona baten bitartez. 2015eko urriaren 27tik abenduaren 11ra (2015-12-09ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) HAOLO, 72.c)
PHBak egiaztatuko du ea botoa posta bidez emateko eskaeretan lehen adierazitako baldintzak betetzen diren. 2015eko urriaren 27tik abenduaren 10era HAOLO, 72.c)
PHBak, lehen adierazitakoak egiaztatu ondoren, dagokion HEBPOra itzuliko dira eskaerak . 2015eko abenduaren 14a arte 605/1999 ED, 8.3 artikulua
HEBPOk erroldan inskribatuta izatearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igorriko ditu hautesleak adierazitako helbidera. 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 14ra (2015-12-09ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) HAOLO, 73.1 eta 2
Botoa posta bidez mahaira bidaltzea. 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 18ko 14 ordu arte (2015-12-15eko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) HAOLO, 73.3

Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatzeko (oporrengatik, ikasketengatik, negozioengatik kanpoan badira eta, betiere, baldin eta Espainiako egoiliarren hautesle-erroldan ageri badira)

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Kontsuletxeko matrikula-erregistroan "ez-egoiliar" gisa inskribatuta egon behar dute. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 21era HAOLO, 74 eta
1621/2007 ED
Botoa posta bidez emateko eskaera egin. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 21era HAOLO, 74 eta
1621/2007 ED
HEBPOk botoa posta bidez emateko dokumentazioa bidaliko die atzerrian aldi baterako dauden egoiliarrei. 2015eko azaroaren 24tik 30era (1) HAOLO, 74 eta
1621/2007 ED
Atzerrian aldi baterako dauden egoiliarrek botoa posta bidez bidaliko dute mahaira. 2015eko azaroaren 24tik abenduaren 16ra HAOLO, 74 eta
1621/2007 ED

Itsasoan diren langileek botoa posta bidez emateko

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Botoa posta bidez emateko eskaera egin behar du, erradiotelegrafia bidez. 2015eko urriaren 27tik abenduaren 10era 605/1999 ED, 9.2, 3 eta 4 artikuluak
HEBPOak dokumentazioa bidaliko dio, itsasoan den pertsonak adierazitako portura, armadoreari, kontsignatarioari edo itsasontzira. 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 13ra 605/1999 ED, 9.5
Itsasoan den pertsonak posta bidez bidaliko du botoa mahaira, estatuko edozein portutatik. 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 16ra 605/1999 ED, 9.6

Iraunkorki atzerrian bizi direnek botoa emateko

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
HEBPOak AEHZn inskribatutako hauteslearen helbidera igorriko die botoa eskatzeko inprimakia. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 21era HAOLO, 75.1
Hautesleek HEBPOari igorriko diote botoa eskatzeko inprimakia. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 21era HAOLO, 75.1
HEBPOak hauteslearen helbidera igorriko die botoa emateko dokumentazioa. 2015eko azaroaren 24tik 30era (2) HAOLO, 75.2 eta 3
Boto hori entregatzeko erak:
  1. Hauteslea zer kontsuletxetan inskribatuta dagoen, kontsuletxe horretako bulegora posta ziurtatua bidalita.
  2. Zer kontsuletxetan inskribatuta dagoen, kontsuletxe horretako bulegoko hautetsontzian botoa sartuta berak.
2015eko azaroaren 25etik abenduaren 15era
2015eko abenduaren 16tik 18ra
HAOLO, 75.4
HAOLO, 75.5 eta 6
Kontsuletxeko bulegoek Kanpo Arazoetako Ministeriora bidaliko dituzte hautesleek hautetsontzian sartutako gutun-azalak (betiere abenduaren 18ra arte jasotakoak), baita kontsuletxeko funtzionarioak emandako akta ere. 2015eko abenduaren 19a HAOLO, 75.8
Kanpo Arazoetako Ministerioaren Bulegoak PHBetara bidaltzea hautesleek kontsuletxeetako hautetsontzietan sartutako gutun-azalak eta kontsuletxeetan jasotako posta bidezko botoak. 2015eko abenduaren 20tik 22era HAOLO, 75.10 eta 11

Iraunkorki atzerrian bizi diren baina hauteskunde-prozesuaren aldian aldi baterako espainian diren egoiliarren posta bidezko botoa

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Espainiako edozein posta-bulegotan posta bidezko botoa eskatzea. 2015eko urriaren 27tik abenduaren 10era HAOLO, 72.a)
HEBPOk erroldan inskribatuta izatearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igortzea hautesleak adierazitako helbidera. 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 13ra HAOLO, 73.1 eta 2
Hautesleek dagokien PHBari bidaltzea posta bidezko botoa, hauteskunde dokumentazioarekin. 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 16ra HAOLO, 73.3

Artekariak eta ahaldunak izendatzea

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Hautagaitzaren ordezkariak artekaria izendatzea. 2015eko azaroaren 24tik abenduaren 17ra HAOLO, 78.1
EHBak taloitegiko 3. eta 4. orriak bidaltzea udaletxeetara, bozketaren egunean hauteskunde-mahaietan banatzeko. 2015eko abenduaren 18tik 19ra HAOLO, 78.2
Hauteskunde-mahaietako ahaldunak izendatzea. 2015eko azaroaren 24tik abenduaren 20ra HAOLO, 76

Hauteskunde-administratzaileak, diru-laguntzen aurrerapena eta diru-laguntzen eguneratzea

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Alderdi politiko, federazio eta koalizioen ordezkari nagusiek administratzaile orokorra izendatzea HBZren aurrean. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 6ra HAOLO, 174.1
Alderdien ordezkari nagusiek hautagaitzetako administratzaileak izendatzea PHBaren aurrean. 2015eko azaroaren 11tik 16ra HAOLO, 174.2
Administratzaile orokorrak eta hautagaitzakoak HBZri eta PHBari jakinaraztea irekitako kontu korrontearen zenbakia. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 19ra HAOLO, 124.1 eta 2
Hauteskunde-gastuen diru-laguntzaren % 30 aurreratzeko eskaera. 2015eko azaroaren 17tik 19ra HAOLO, 127bis. 1 eta 2
Eskatutako aurrerapena ordaintzea. 2015eko azaroaren 25etik abenduaren 3ra HAOLO, 127bis.4
Lortutako boto eta aulkien arabera hauteskundeetako diru-laguntzen zenbatekoak eguneratzea, bai eta hauteskunde-propaganda postontzietan banatzeko ere. Eta hautagaitzen hauteskunde-gastuaren muga finkatzea. 2015eko urriaren 28tik azaroaren 1era HAOLO, 175.4

Bozketa, boto-zenbaketa eta hautetsiak aldarrikatzea

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Bozketa 2015eko abenduaren 20a HAOLO, 84.1
EHBak boto-zenbaketa orokorra egitea. 2015eko abenduaren23tik 26ra HAOLO 103.1 / 107.2
Hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunek PHBan erreklamazioak eta kexak aurkeztea. 2015eko abenduaren 27a HAOLO, 108.2
PHBk ebazpena eman eta hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunei jakinaraztea. 2015eko abenduaren 28a HAOLO, 108.3
Hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunek PHBren ebazpenaren aurkako errekurtsoa jartzea. 2015eko abenduaren 29a HAOLO, 108.3
PHBk espedientea eta txostena bidaltzea HBZri. 2015eko abenduaren 30a HAOLO, 108.3
PHBk ebazpena bidali duela jakinaraztea hautagaitzetako ordezkariei, eta HBZren aurrean agertzeko deitzea. 2015eko abenduaren 31a HAOLO, 108.3
HBZk audientzia ematea hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunei. 2016ko urtarrilaren 1etik 2ra HAOLO, 108.3
HBZk aurkeztutako errekurtsoen ebazpena ematea eta PHBri jakinaraztea, hautetsien aldarrikapena egin dezan. 2016ko urtarrilaren 3a HAOLO, 108.3
PHBak hautetsiak aldarrikatzea. 2016ko urtarrilaren 4a HAOLO, 108.4
HBZk BOEan Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen emaitzak argitaratzea, barrutiaren arabera. 2016ko urtarrilaren 26tik aurrera HAOLO, 108.6

Ikusmen-desgaitasuna dutenentzako boto irisgarria

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Ikusmen-desgaitasuna duenak Barne Ministerioari telefonoz jakinaraztea, boto irisgarriaren prozedura erabiltzeko. 2015eko urriaren 27tik azaroaren 24ra HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
Barne Ministerioak ikusmen-desgaitasuna duenari baiestea jaso duela jakinarazpena, eta gaitasuna ematen zaiola, NANa aurkeztuta, bozketa-egunean dagokion mahaian Braillez idatzitako dokumentazioa jasotzeko. 2015eko urriaren 28tik azaroaren 25era HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
Horretarako jarrita dauden Barne Ministerioaren webgunean —formatu irisgarrian— eta Barne Ministerioaren doako telefonoan, aldarrikatutako hautagaitzak eta haietako kideak kontsultatzeko aukera. 2015eko azaroaren 24tik abenduaren 20ra HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
Barne Ministerioak, udalen bitartez, hauteskunde-mahaietara bidaltzea ikusmen-desgaitasunak dituztenek botoa eman ahal izateko beharrezko Braille dokumentazioa. Hauteslekuetan gune irisgarri bat prestatuko da, dokumentazioa botoaren isilpekotasuna bermatzeko moduan erabiltzeko. Azken eguna 2015eko abenduaren 19a HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
Boto-txartela aukeratuta eta gutun-azalean sartuta, hautesle den mahaian emango du botoa. 2015eko abenduaren 20a HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED

Hauteskundeekiko auzi-prozesua

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Hautetsiak izendatzeko ekitaldia dela-eta, PHB eskudunaren aurrean auzi-errekurtsoa jartzea. 2016ko urtarrilaren 5etik 7ra HAOLO, 112.1 eta 2
Justizia Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzietako salaren epaia. Azken eguna 2016ko urtarrilaren 25a HAOLO, 113.1
Interesdunei epaiaren berri ematea. 2016ko urtarrilaren 26ko ez beranduago HAOLO, 114.1

Diputatuen kongresua eta senatua eratzea

Gertaerak Egutegia Lege - Oinarria
Hautetsiekin Diputatuen Kongresua eta Senatua eratzeko data. 2016ko urtarrilaren 13a HAOLO, 112.1 eta 2

(1) y (2) Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea 2015eko abenduaren 1era arte luzatu daiteke

Laburdurak:

BOE = Estatuko Aldizkari Ofiziala
LHAO = Lurralde historikoko aldizkari ofiziala
CER = Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
CERA = Atzerriko Egoiliar Absenteen Hauteskunde Errolda
HEBPO = Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza
HBZ = Hauteskunde Batzorde Zentrala
PHB = Probintziako Hauteskunde Batzordea
EHB = Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
PRE  Agindua = Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren agindua.
HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
ED = Errege Dekretua
KA = Konstituzio Auzitegia

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak