Udal batek egindakok kontsulta, Udalek hauteskunde-mahaietako kideen izendapenak jakinarazteko daukaten betebeharrari buruz (HBZren erabakia, 1996-02-14koa).
Kontsulta, ea hauteskundeetako boto-paperak, kartelak eta materiala biltegian gordetzea eta banatzea udalen eskumena den (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
Kanpaina instituzionalak hauteskunde-aldian:
Irizpide orokorra:
HAOLOren 50. artikuluaren interpretazioa, aginte publikoek hauteskunde-aldian egiten dituzten kanpaina instituzionalen eta inaugurazio-ekitaldien mugei buruz. Ikusi HBZren 2/2011 Instrukzioa, martxoaren 24koa, HBZren Erabakiak argituta, 2011-04-07koa.
Hauteskunde Batzordeek ez daukate kanpainak, inaugurazioak edo beste ekintza instituzional batzuk aldez aurretik baimentzeko eskumenik (HBZren erabakia, 2011-04-07koa, 3. atala).
Obrak zein zerbitzu publikoak inauguratzeko ekitaldiak (HAOLOren 50.3 art.) edo izaera instituzionala daukatenak:
Obrak inauguratzeko debekua: HBZren 2/2011 Instrukzioa, hirugarren.1 atala (BOE, 2011-03-28koa).
Natura-parke bateko interpretazio zentroa martxan jartzeko ekitaldi publiko bat debekatzea (HBZren erabakia, 2011-06-16koa).
Baimenduta dauden inaugurazioak: HBZren 2/2011 Instrukzioa, hirugarren.2 atala (BOE, 2011-03-28koa).
Obra edo leku publikoak edo pribatuak bisitatzea:
Errioxako Probintziako Hauteskunde-batzordearen Erabakiaren aurkako errekurtsoa arrazoi hauengatik: “Adarraga” kirol zentroko instalazio berrietan ateak zabaltzeko eguna eta Logroñon trena lurperatzeko egiten dabiltzan obretara Herri-lanen sailburuaren bisita (HBZren erabakia, 2011-10-11koa).
Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko presidenteak eraikitzen ari zen lantegi batera egindako bisitari buruzkoa (HBZren erabakia, 2014-05-22koa).
Hitzarmenak sinatzeko, diru-laguntzak emateko eta kondekorazio publikoak emateko ekitaldi publikoak:
Baliabide publikoak eta Estatuko erakundeak erabiliz, hainbat herrialdetan atzerrian bizi diren Espainiako pertsonalitateei dominak emateko programatuta zeuden ekitaldiak bertan behera uztea (HBZren erabakia 2011-10-27koa).
Gutunak edo mezuak bidaltzea, edo iragarkiak jartzea leku publiko edo komunikabideetan:
La Rioja egunkarian “El Gobierno de La Rioja invierte en seguridad vial. Ensanche y mejora LR-255 (Alberite-Albelda-Nalda)” eslogana zeraman iragarki bat argitaratzeagatik PSOEk jarritako salaketa dela eta, abenduaren 3an Errioxako PHBk hartutako erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
Sustapen Ministerioak autobidearen inaugurazioari buruz komunikabide batean jarritako iragarki baten aurkako salaketa (HBZren erabakia, 2011-11-16koa).
Herritarrei gutunak edo mezuak zuzenean bidaltzea eta leku publikoetan edo hedabideetan iragarkiak jartzea onartuta dago, baldin eta horiek interes orokorreko informazioa ematera mugatzen badira, lorpenei buruzko aipamenik egin gabe eta hauteskunde-kutsurik gabe (HBZren erabakia, 2011-04-07koa).
Etxebizitza sozialak alokatzeko eskaera aurkezteko epea ireki dela prentsan iragartzea onargarria da (HBZren erabakia, 2015-04-30ekoa).
Erakunde publiko baten webgunean, interneten bidez zabaldutako informazioak edo sare sozialetan zabaldutakoa (twitter, facebook, etab.)
PSOEren salaketa Barne Ministerioaren aurka, bozketa-egunean Ministerio horren twitterreko kontu ofizialean bi irudiz osatutako beste irudi bat zabaltzeagatik. Horretan, Adolfo Suárez boto ematen agertzen zen, eta irudi horren ondoan beste bat koloretan, Mariano Rajoyrena eta testu honekin “bi irudi hauen artean Espainian historia demokratikoko 38 urte iragan dira” (HBZren erabakia, 2016-01-04koa).
PSOEk Lehendakaritza Ministerioaren aurka aurkeztutako salaketa, Gobernuak kudeatzen zituen webgune, hedabide instituzional eta sare sozialen bitartez, kudeaketa-lana eta lorpenak iragartzeko egindako jarduerengatik (HBZren erabakia, 2015-12-17koa).
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aurkako salaketa, bere web-orrian, komunikabide instituzionaletan eta berak kudeatzen dituen sare sozialetan, bere lorpenak eta egindako kudeaketa goresten dituelako (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren “una reforma para el empleo” kanpainaren aurkako salaketa. Kanpaina Ministerio horren web-orrian eta youtuben zabaldu zen. (HBZren erabakia, 2012-03-22koa) Akordio hau Auzitegi Gorenaren 2014ko azaroaren 19ko epaiak berretsi zuen.
Agintari publikoek egindako ekitaldiak, kargu hartzeko, prentsaurrekoak egiteko eta informazioa emateko:
Melillako Hauteskunde-Batzordearen erabaki aurkaratutakoa berrestea. Melillako Gobernuko ordekari berriak kargu hartu zueneko ekitaldian Gobernuko ordezkari ohiak eta Lurralde Politikako Estatuko idazkariak izandako parte hartzeari buruzko erabakia (HBZren erabakiaren 2. Atala, 2011-04-28koa).
Argitalpenak eta liburuxkak argitaratzea eta zabaltzea:
Madrileko Probintziako Hauteskunde-batzordearen erabakiaren aurkako errekurtsoa, Madrileko Autonomia Erkidegoak “Diario del Sol" Buletina zabaltzeagatik (HBZren erabakia, 2011-05-22koa).
Hauteskunde hauetara hautagaitzak aurkezteko behar diren sinadurak, aurreko 2011ko hauteskunde orokorretan ordezkaritzarik lortu gabe:
Hurrengo Hauteskunde Orokorretarako Alderdi batek sinadurak aurkezteko beharrari buruzko kontsulta, baldin eta alderdi hori 2011ko Hauteskunde Orokorretan Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuen hauteskunde-koalizio baten parte izan bazen (HBZren erabakia, 2015-11-11koa).
Sinadura falta akats konpongarria da, Konstituzio Auzitegiaren 163/2011 Epaiari jarraituz (2011ko azaroaren 2ko epaia; ikus 11. eta 12. oinarri juridikoak) (BOE, 283. zenbakia, 2011-11-24).
Gune publikoetan (hala nola kaleak, plazak eta abar) hautagaitzen abaleko sinadurak biltzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-29koa).
Hautagaitzen izena, ikurra edo enblema eta siglak:
Erreklamazioa, hauteskunde-koalizio bati eragozteko bere izenean “los Verdes” zatia ager dadin (HBZren Erabakia, 2015-11-25ekoa).
Erreklamazioa beste hauteskunde-koalizio bati eragozteko “UP” edo “Up” siglak erabil ditzan (HBZren Erabakia, 2015-11-15ekoa).
Kontsulta, ea alderdi politikoaren izenari adjektibo kalifikatzaile bat gehi dakiokeen, hauteskundeetarako (HBZren erabakia 2000-01-20koa).
Kontsulta, Alderdi Politikoen Erregistroan badirela hiru alderdi politiko, sinboloetan hainbat antzekotasun dituztenak, eta ezberdintasun gutxi, kolore-ñabarduretan oinarrituak (HBZren erabakia, 1991-09-11koa).
Kontsulta, ea alderdi politiko batek hauteskunde-barruti jakin batean barruti horretan aurkezten ez den beste alderdi baten siglak eta ikurra erabil ditzakeen (HBZren erabakia, 1999-05-24koa).
Kontsulta, ea hautagai-zerrenda batek ordeztu dezakeen aurkeztu duen ikurra beste berri batekin (HBZren erabakia, 1987-05-11koa).
Hautagaitzetako ordezkariak izendatzea: Hautagaitzaren ordezkaria epez kanpo izendatuz gero, konpondu al daiteke egoera hori? (HBZren Erabakia, 2015-04-22koa).
HBZren Erregistroan hautagaitzak aurkezteko ordenari buruzko erreklamazioak. Batzorde horrek ez du ontzat eman hautagaitza posta elektronikoz aurkeztea (HBZren Erabakia, 2014-04-21ekoa).
Hautagaitzak aldarrikatzea:
Hautetsitzat aldarrikatu al daiteke hautagai bat, baldin eta hauteskunde-egunean hautaezintasun-egoeran badago baina egoera hori ez bada aurretik hauteman. (HBZren Erabakia, 2011-06-06koa).
Hautagaitz bat osorik aurkeztu ez bada, irregulartasun hori zuzentzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).
Hautagaitz bat sinbolorik eta siglarik gabe aurkezten bada, sigla edo sinbolo horiek Alderdi Politikoen Erregistroan ez daudelako, hautagaitz horren aldarrikapenaren balioari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2008-02-07koa).
Martxoaren 24ko 1/2011 Jarraibidea, hautagaitzen edo alderdi politikoen ordezkariek erroldan egindako aldaketen aurkako erreklamazio administratiboei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
Abenduaren 17ko 4/2009 Jarraibidea, hautagaitzei erroldaren kopiak entregatzeari buruzkoa (BOE, 2010-01-06).
Apirilaren 12ko 7/2007 Jarraibidea, zentzu-ziurtapen espezifikoari buruzkoa (BOE, 2007-04-19).
Urtarrilaren 20ko Jarraibidea, erroldako datuak Internetez kontsultatzeari buruzkoa (BOE, 2004-01-22).
Hauteskunde-koalizioak:
Nola sortu koalizio bat?
1/2010 Jarraibidea, irailaren 9koa, koalizioen eraketari buruzkoa (BOE, 2010-09-17).
Kontsulta galdetzeko hiri-hondakin solidoak biltzeko sistemari buruzko udal mailako galdeketa egiteko, hauteskunde orokorretako azpiegitura aprobetxatu eta hauteskunde orokorrekin batera egin daitekeen (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).
Herri-galdeketak egin daitezke, baldin galdeketak Toki Araubidearen Oinarrien Legean ezarritako legezko betekizunak betetzen baditu eta hauteskundeen bozketa oztopatzen ez badu. Bozketako eta botoak zenbatzeko eragiketa guztiak bereizita egin behar dira. Gainera, ezingo da hautesle-errolda erabili, eta ezingo da galdeketa egin hauteskunde-mahaietan, ez eta hauteslekutzat erabilitako lokaletan ere (HBZren erabakiak, 2014-02-06koa eta 2014-04-10koa).
Hauteskunde-debateak:
Atresmediaren aurkako kexa, abenduaren 14ko “cara a cara” debatearen osteko analisia egiteko programan parte hartzeko bidalitako gonbidapenengatik (HBZren erabakia, 2015-12-14koa).
EAJren salaketa Altresmediaren aurka, abenduaren 7an “lauko debate” bat egitea erabaki zuelako eta konpentsazio-neurririk jakinarazi ez (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
Atresmediaren aurkako kexa, La Sexta-n egingo den “lauko debatean” UPyD ez sartzeagatik (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
TVEren aurkako kexa, “1 kateko debatea. Zortziko debatea” emititzeko ordua aldatu eta benetan ikus-entzule gehien egoten diren ordu batean izan dadin eskatzeko (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
Unidad Popular koalizioaren salaketa, 2015eko abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorrak direla eta, hainbat hedabide publikok zein pribatuk “biko debatea” eta “lauko debatea” antolatzeagatik (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
EAJ-ren salaketa Atresmediak hartutako erabakiaren aurka; izan ere, Atresmediak abenduaren 7an “lauko debatea” egitea erabaki du, baina alderdi horri ez dio konpentsazio-neurririk jakinarazi. (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
Atresmediaren aurkako kexa, La Sexta-n egingo den “lauko debatean” UPyD ez sartzeagatik (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
Hautagai zerrenda batek salaketa jarri du, hauteskunde-aldian prentsa-hedabide batean lau hautagairen arteko debate bat egitearen aurka. (HBZren Erabakia, 2015-11-25ekoa).
Hautagai zerrenda batek salaketa jarri du, hauteskunde-aldian prentsa-hedabide batean hainbat hautagai-zerrendek parte hartzen duten hitzaldi-sorta bat egitearen aurka. (HBZren Erabakia, 2015-11-25ekoa).
Biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, hauteskundeetan:
Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, erabaki horrek ez zuelako hauteskunde-ekitaldiak egiteko baimenik ematen udalak alderdi politikoei ezarritako eremuetatik kanpo (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
Hauteskundeetako ekitaldi publikoetarako oraindik esleituta ez dauden plaza edo toki publikoetan manifestazioak egiteko baimenari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-10ekoa).
Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko udalen aldetik plaza publikoak erreserbatzearen ondorioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
2011ko udal-hauteskundeetan, hausnarketa- eta bozketa-egunerako, partikularrek sustaturiko elkarretaratze, bilera eta manifestazioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-19koa).
Boto-zenbaketa orokorra
2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorren emaitza ofizialak: Ikusi 2016ko urtarrilaren 26ko Ebazpena, HBZren Presidentziakoa. Horren bidez, 2015eko abenduaren 20ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeen emaitzen laburpena argitaratzen da (BOE, 25. Zk., urtarrilaren 29koa).
Madrileko PHBren abenduaren 29ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa; horren bidez, Batzorde horrek egindako boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazio-idazkia ez onartzea erabaki baitzen (HBZren Erabakia, 2016-01-04koa).
Mahaiko boto-zenbaketan hautagaitzaren ezein ordezkarik protesta egin ez duenean boto baliogabeak berrikusteari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-16koa).
Madrileko PHBk abenduaren 3an hartutako erabakiaren aurkako errekurtsoa. Erabaki hori Telemadriden hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari, Onda Madriden elkarrizketak egiteko egutegiari eta Telemadriden zein Onda Madriden estaldura informatiboari buruzkoa zen. (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
Democràcia i Llibertat eta Unió Democrática de Catalunya alderdien errekurtsoa HBZren 2015-11-25eko erabakiaren aurka. Horren bidez, 2015eko Hauteskunde Orokorrak direla eta, eremu nazionaleko hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzen ziren (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
2015eko azaroaren 25eko Erabakia, 2015eko abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorrak direla eta, nazio mailako hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa (BOE, 283 zk., azaroaren 26koa). Doako tarte horien banaketari buruzko zehaztasunak lotura honetan daude: HBZren Erabakia, azaroaren 25eko.
5/2015 Instrukzioa, azaroaren 11koa, 2015eko abenduaren 20an egitekoak diren hauteskundeak direla eta, hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa eta HAOLOren 65.5 artikuluan aurreikusten diren eskumenak PHBei eskuordetzan emateari buruzkoa (HBZren instrukzioa, 2015-11-11koa).
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna:
Senaturako hautagaitzen ordezkoen zerrendetan emakumeen eta gizonen osaera orekatua izateari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-15ekoa).
5/2007 Jarraibidea, 2007ko apirilaren 12koa, HAOLOko 44.bis eta 187.2 artikuluak aplikatzeari buruzkoa, gizonen eta emakumeen benetako berdintasunari dagokionez (BOE, 94. zenbakia, 2007-04-19).
8/2007 Jarraibidea, 2007ko abenduaren 17koa, aipatu berdintasuna ez betetzearen irregulartasunak konpontzeari buruzkoa (BOE, 2007-04-20).
Artekariak:
Mossos d’Esquadrakoek hauteskunde-prozesuetan parte hartzeari buruzko kontsulta, alderdi politiko bateko artekari, ahaldun edo hauteskunde mahaietako kide gisa. (HBZren erabakia, 2000-03-20koa).
Hautagaitzetako artekariek bozketarekin lotutako hainbat kontu, boto eman duten hautesleen zerrenda, hain zuzen, ezagutu dezaketelako jarritako kexa bati buruzko kontsulta HBZren erabakia, 2015-08-26koa.
Kontsulta, ea, mahaiko boto-zenbaketaren akta bukatutakoan, boto-eskubidea erabili duten pertsonak idatzita alderdietako artekariek egin dituzten zerrendak suntsitu behar diren, ala, aitzitik, artekariek eraman ditzaketen (HBZren Erabakia, 2015-05-24koa).
2/2007 Jarraibidea, 2007ko martxoaren 22koa (BOE, 2007-03-29), artekariak izendatzeko prozedurari buruzkoa.
Hauteskunde-batzordeak: 11/2007 Jarraibidea, 2007ko irailaren 27koa, batzordeen aurkako errekurtsoetako prozedurari buruzkoa (BOE, 2007-10-05).
Hauteslekuak (hauteskunde-kolegioak):
Titulartasun publikoko hedabide baten eskabidea hauteskunde-kolegio batean konexio-puntu bat instalatzeko, abenduaren 20ko hauteskunde-egunean egiten diren informatibo eta programa bereziekin zuzenean konektatu ahal izateko. (HBZren erabakia, 2015-12-15ekoa)
HBZri publikoak eta akonfesionalak diren lokalak hautatzeko eskaera; eta, ezinezkoa izanez gero, lokal horietan jendaurrean sinbolo edo ikur politiko edota konfesionalik ez agertzea (HBZren Erabakia, 2014-04-10ekoa).
Udalerrietan hauteskunde- propagandako ekitaldiak egiteko doako leku eta lokal publikoak:HAOLOren 57.2 artikuluaren arabera, zerrenda hori Lurralde Historikoetako Aldizkari Ofizialetan argitaratzen da eta bertan udalerriak Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen arabera taldekatuta agertzen dira.
RTVE korporazioari egindako salaketa, PSOEren tratamendu informatiboagatik, eta zehapen-espedientea irekitzeko eskaera (HBZren erabakia, 2015-12-17koa).
PPren errekurtsoa, 2015eko Hauteskunde Orokorrak direla eta, RTVEren Informazioaren berri Emateko Planaren aurka. Izan ere, PPk uste du ez dela proportzionaltasun-printzipioa errespetatzen, alderdi politiko esanguratsuei lehentasuna ematen baitzaie, Legebiltzarrean ordezkaritza daukatenen kaltetan (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
EH Bilduren errekurtsoa, 2015eko Hauteskunde Orokorrak direla eta, RTVEren Informazioaren berri Emateko Planaren aurka, federazio hori “8ko debatea” izenekoan parte hartzaile gisa sar dezaten nahi baitu (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
HBZren azaroaren 26ko erabakia. Horren bidez jakiten da 2015eko Hauteskunde Orokorretarako RTVE Korporazioak Informazioaren berri Emateko duen Plana (HBZren erabakia, 2015-11-26koa).
1/2015 Jarraibidea, 2015eko apirilaren 15ekoa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzko 4/2011 Jarraibidea aldatzekoa. Artikulu hori hedabideen informazio-estaldurako planetan alderdi politiko nabarmentzat hartzeari buruzkoa da (BOE, 95. zenbakia, 2015-04-21).
4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, hedabide horiek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak errespetatzeko bermeei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).
Titulartasun pribatuko hedabideak:
UPyDren eskaera, alderdi horretako hautagai bat “Que tiempo tan feliz” programan sartzeko, gainerako hautagai gonbidatuen baldintza beretan (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals-en errekurtsoa, Bartzelonako PHBren 2015-11-27ko erabakiaren aurka. Horren bidez, organo horren informazioaren berri emateko irizpideen aurka PPk aurkeztutako errekurtsoa baiestea ebazten baitzen (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzkoa. Artikulu hori komunikabideek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak betetzearekin lotutako bermeei buruzkoa da (BOE, 74. zenbakia, 2011-03-28).
1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).
Bozketarako edo sinadura-bilketarako informazio-mahaiak, gogoeta- eta bozketa-egunekin batera: Hauteslekuetatik hurbil hautesleei galderak egitearren, erakunde politiko nahiz sozialen bozketa-mahaia instalatzeko baimena ukatzea (HBZren erabakiak: 2005-03-10ekoa eta 2014-05-19koa). (Azken akordio hau berretsi zuen STSk, 2015-06-16koa).
Mahaiak osatzea eta ezgaitasunen bat duten pertsonek mahaiko kide gisa parte hartzea:
Mahaiko kidea ez izateko desenkusak:
6/2011 Jarraibidea, 2011ko apirilaren 28koa, mahaiko karguen eragozpen eta desenkusa justifikatuei buruzkoa (BOE, 2011-05-30), mahaiko kargudunentzako desenkusa pertsonal berriari buruzko 2014ko abenduaren 11ko 2/2014 Jarraibideak aldatua (BOE, 307. zenbakia, 2014-12-20).
Mahaiak eratzea, eta entzumen-desgaitasuna duen kide baten kasua:
Hauteskunde-mahaietako lehendakariak ezintasun fisikoren batengatik lokalean sartu ezin ziren pertsonen botoak jasotzera lokaleko ateetara mugitu zirelako kexa aurkeztu zen (1999-07-15eko erabakia).
Gortasuna edota entzuteko ezintasunen bat izanik, Eskualdeko Hauteskunde-batzordeari zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat eskatu dioten pertsonek hauteskunde-mahaietako kide izateko duten eskubideari buruzko kontsulta HBZren Erabakia, 2011-06-30ekoa.
Protesta-elastikoak jantzita debekatzea eta hautesleen erreklamazioak ebaztea:
Kontsulta, bozketa-egunean, ikuskatzaileek eta ahaldunek –baita horien boto-emaileek ere– alderdiaren logo eta sigla dituen elastiko bat eramateari buruz (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
Hautesleek mahaietan aurkeztutako erreklamazioei buruz jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-12-01ekoa).
Mahaietako kideek eta boto-emaile batzuek protesta adierazteko elastikoak soinean eramanez gero jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-20koa).
Bozketarako txartelak eta gutun-azalak:
Huescako PHBk abenduaren 4an Senaturako bozketako gutun-azala ez baliozkotzeko erabakia dela eta, horren aurka PPk, Partido Aragonés-arekin koalizioan, jarritako errekurtsoa (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
PPren errekurtsoa Kordobako PHBren 2015-11-27ko erabakiaren aurka. Horren bidez erabaki zen alderdi politiko horrek homologatzeko aurkeztu zuen Senaturako bozketako gutun-azala ez onartzea (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
Ortografia-akatsak edo tipografia-erroreak, azentuak faltan edo hizkiak elkartuta dituzten boto-paperen balioari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-25ekoa).
Inprentako akatsen bat dela-eta ordezkoen izenak ez dituzten txartelen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-17koa).
Kontsulta, bozketaren egunean mahaiaren lokalean boto-paperak jarri beharreko hurrenkerari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-05-12koa).
Lankidetza Hauteskunde-batzorde Probintziarekin hautagaitzen ikurrak formatu digitalean lortzeko boto-paperak egiteko (HBZren Erabakia, 2015-10-29koa).
Senatuko boto-paperak:
Kontsulta, Senatuko boto-paperetan hautagaitzek izan beharreko hurrenkerari buruzkoa, 2008an Senatuan ordezkaritza lortu zuen koalizio bat eratua izanik bereizita aurkeztea erabaki duten alderdien kasuan (HBZren Erabakia, 2011-10-27, 2 eta 3. atalak).
Kontsulta, Senatuko boto-paperetan hautagaitzek izan beharreko hurrenkerari buruzkoa, Senaturako aurreko hauteskundeetan aurkeztu ez ziren hautesle-elkarteen eta hautagaitzen kasuan (HBZren Erabakia, 2011-10-27, 1. atala).
Hauteskundeetarako baimenak hautagaientzat:
Hautagaiak diren funtzionarioei hauteskunde-kanpainan zehar baimenak emateari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).
Kontsulta, ea hautagaitz batekoa hautagai aldarrikatua izan ostean, horri enpresak hamabost eguneko baimen ordaindua nahitaez eman behar dion (HBZren erabakia, 2000-02-21ekoa).
Hauteskunde-kanpainaurrea:
PPren errekurtsoa, Badajozeko PHBren 2015-11-23ko erabakiaren aurka. Horren bidez ebatzi zen PSOEk erabaki honen aurka jarritako errekurtsoa: PPk “100 días de Gobierno” “Gobernando con hechos” izeneko ekitaldi publikoaren aurka jarritako salaketa zela eta, Llerenako EHBk 2015-11-17an hartutako erabakia. (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
PSOEk “Hazteoir.org” elkartearen aurka jarritako salaketa, hauteskunde kanpainan zehar "Hazte Oir" eta "Vota Valores" plataformen bidez botoak erakartzeko egindako jarduerengatik (HBZren erabakia, 2015-12-17koa).
Espainiako bandera erabiltzen dutelako, VOX alderdiko hauteskunde-propagandarako 900.000 gutun-azalen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren erabakiak, 2015-12-09koa eta 2015-12-17koa). Abenduaren 9ko erabakiaren bidez gutun-azal horiek banatzea debekatu zen, baina erabaki horri errekurtsoa jarri zaio Auzitegi Goreneko Administrazioareki Auzietarako Salako 7. Sekzioan eta horrek, 2015-12-15eko Autoaren bidez, HBZren erabaki hori kautelaz etetea erabaki du.
HBZren erabakia, 2015-10-29koa, horren bidez, abenduaren 9ra arte luzatzen da epea Correosen uzteko hauteskunde-propagandaren bidalketak.
Hauteskunde-mahaietako kideen zozketa: HBZren 2014-04-23ko Erabakiari jarraituz, zozketa Udalbatzak egingo du, jendaurreko saio batean. Dena den, toki-araubideari buruzko legediak hala onartzen badu, zozketa tokiko gobernu-batzordearen aurrean egin ahal izango da jendaurreko saio batean, baldin eta udalaren osoko bilkurak eskumen hori eskuordetu badu.
Hauteskundeetarako diru-laguntzak: Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan “mailing”-a dela eta sortutako gastuetarako diru-laguntzari buruzko kontsulta, baldin eta Ganbara horietako baterako hautagai-zerrenda bakar bat edo beste alderdi batzuekin koalizioan aurkezten bada (HBZren erabakia, 2015-11-11koa) eta erabakia honen argitasuna (HBZren erabakia, 2015-11-25ekoa).
Teknologia berrien erabilera:
4/2007 Jarraibidea, 2007ko apirilaren 12koa, informazio eta komunikazio elektronikoko teknologia berriak hauteskundeetarako propaganda-tresna gisa erabiltzeari buruzkoa (BOE, 94. zenbakia, 2007-04-19).
Jarraibidea, 2004ko urtarrilaren 20koa, hautesle-erroldako datuak Internet bidez kontsultatzeari buruzkoa. (BOE, 19. zenbakia, 2004-01-22).
Bozketa:
Eskaera, hedabide guztiek Kanarietarako programa nazionalaren deskonexioa egin dezaten, hauteslekuak ixteko ordutegi-aldea dela-eta (HBZren Erabakiak, 2015-05-24koa eta 2015-12-17koa).
Etxe barruko atzipenaldiko egoeran dauden pertsonen boto-eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2014-05-08koa).
Boto baliogabea: 1/2012 Instrukzioa, matxoaren 15ekoa, boto-paperen alterazioei buruzkoa (BOE, 2012-03-19koa) eta horren osagarria da 158/2015 KAE, 2015eko uztailaren 14koa, boto-paperetako beheko aldeko zati zuria moztuta zeukaten boto-paperen bidez emandako bi botoen balioari buruzkoa (Ikusi 4. OJ.) (BOE, 194 zk., abuztuaren 14koa).
Espainian bizi direnen posta bidezko botoa:
HBZren erabakia Correoseko bulegoetan posta bidezko botoa sartzeko epea abenduaren 18ko 14:00etara arte zabaltzeko (HBZren erabakia, 2015-12-15ekoa).
HBZren erabakia, Correoseko bulegoetan posta bidezko botoa eskatzeko epea abenduaren 11ra arte luzatzen duena. Horrez gain erabaki da Hautesle Erroldaren Bulegoak hautesleei posta bidezko botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaltzeko epea abenduaren 14ra arte luzatzea (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
Kontsulta posta bidezko botoa emateko dokumentazioa posta bulego bateko Correos-eko zerrenda batera edo posta kutxatila batera bidali ahal den galdetzeko (HBZren erabakia, 2007-05-16koa).
Hauteskunde-mahaietara mezularitzako posta-zerbitzuaren bidez bidalitako posta bidezko botoei buruzko kontsulta eta fax bidez bidalitako errolda-ziurtagiri berezien balioari buruzkoa (HBZren erabakia, 2003-05-22koa).
Espainian bizi eta, gaixotasun edo ezintasunen bategatik, beraiek botoa posta bidez emateko eskatu ezin badute, ahaldun baten bitartez eskatzea:
Posta bidezko botoa ahaldun baten bitartez eman ahal izateko, notarioaren baimena lortzeko prozedurari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2015-08-26koa).
1993ko apirilaren 26ko Jarraibidea, gaixoek eta bere kabuz botoa emateko gai ez direnek aurkeztu behar duten mediku-ziurtagiri ofizialari buruzkoa (BOE, 1993-04-28).
1993ko apirilaren 26ko Jarraibidea, Probintziako Hauteskunde-Batzordeak posta bidezko boto horren gorabeherak egiaztatzeari buruzkoa (BOE, 1993-04-28).
Nortasun Agiri iraungitaren balioaren gaineko kontsulta, posta bidezko botoaren tramitaziorako behar den notarioaren onespenari buruzkoa, HAOLOko 72. c) artikuluaren arabera (HBZren erabakia, 2008-02-14koa).
Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarren botoa:
AEHEkoen botoa Kontsuletxeetako hautestontzian uzteko epea zabaltzen da, abenduko 19 eta 20an 20:00ak arte (HBZren erabakia, 2015-12-18koa).
Hedabideek egiten dituzten eskaera hauei buruzko kontsulta: Kontsulatu eta Enbaxadetako lokaletan hautestontzietako bozketaren garapenari buruzko irudiak hartzeko, hautestontzietan bertan boto-emaileei elkarrizketak egiteko, eta baita hautesle-zerrendetako ordezkariei buruzko elkarrizketak egiteko ere (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).
2/2012 Instrukzioa, irailaren 20koa HAOLOren 75.artikuluaren interpretazioari buruzkoa, hauda, AEHEn inskribatuta dauden hautesleen posta bidezko botoen balioari buruzkoa, hautesleak botoa zuzenean eskumena duen Batzorde Zentralera bidaltzen duenean, Kontsultatuetara bidali ordez (BOE, 229 zk., irailaren 22koa).
Kontsuletxe-bulegoek hauteskunde-dokumentazioa hautesleek CERAn inskribatutakoa ez den helbide batera bidaltzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-16koa).
Hautagaitzek Hautesle Erroldaren Bulegoarengandik (HEB) CERAren kopia bat, boto horren eskaerak erakusten dituena, jasotzeko duten eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-05ekoa).
Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari (HEBPOri) faxez bozkatzeko eskaera bidaltzearen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-06koa). Gainera, HBZren erabaki horretan, baliozkotzat jotzen dira HEBPOan papereko postan jasotako eskaerak, nahiz eta gutun-azalean familia-taldeen edo antzekoen eskaerak batera etorri.
Kontsuletxe-bulegoetan hautagaitzen ordezkariak izendatzeko epeari eta ordezkari horien kopuruaren mugari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-04-28koa).
CERAn inskribatutako hautesleen botoak kudeatzean sortutako hainbat arazori buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-11koa).
Aldizkari ofizialetan argitaratutako hauteskunde-batzordeen eta Estatuko Kontuen Auzitegiaren jarraibideak, erabakiak eta ebazpenak
BOE
2016ko urtarrilaren 26ko Ebazpena, HBZren Presidentziakoa. Horren bidez, 2015eko abenduaren 20ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeen emaitzen laburpena argitaratzen da (BOE, 25. Zk., urtarrilaren 29koa).
Ebazpena, 2015eko abenduaren 29koa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, 2015eko abenduaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Gorte Nagusietarako 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeen kontabilitateak fiskalizatzearen inguruko instrukzioa onartu zen (BOE, 313 zk., abenduaren 31koa).
HBZren azaroaren 26ko ebazpena. Horren bidez jakitera ematen da RTVE Korporazioak 2015eko abenduaren 20an egingo diren hauteskunde orokorrei begira daukan informazio-estaldurarako Plana (BOE, 284 zk., azaroaren 27koa).
5/2015 Instrukzioa, azaroaren 11koa, 2015eko abenduaren 20an egitekoak diren hauteskundeak direla eta, hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa eta HAOLOren 65.5 artikuluan aurreikusten diren eskumenak PHBei eskuordetzan emateari buruzkoa (BOE, 276 zk., azaroaren 18koa).
1/2015 Jarraibidea, 2015eko apirilaren 15ekoa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzko 4/2011 Jarraibidea aldatzekoa. Artikulu hori hedabideen informazio-estaldurako planetan alderdi politiko nabarmentzat hartzeari buruzkoa da (BOE, 95. zenbakia, 2015-04-21).
6/2011 Jarraibidea, 2011ko apirilaren 28koa, mahaiko karguen eragozpen eta desenkusa justifikatuei buruzkoa (BOE, 2011-05-30), mahaiko kargudunentzako desenkusa pertsonal berriari buruzko 2014ko abenduaren 11ko 2/2014 Jarraibideak aldatua (BOE, 307. zenbakia, 2014-12-20).
Diputatuen Kongresuan, indarrean den hauteskunde-legeak finkatua du hauteskunde-langa bat; hura gainditzen duten hautagaitzen artean banatzen dira aulkiak. Egungo langa, barruti bakoitzean emandako baliozko botoen % 3 da (baliozko botoak = hautagaitzei emandako botoak + boto zuriak). Hala ere, Senaturako hauteskundeetan araudiak ez du hauteskunde-langarik ezarri, Senatuan hautagaiak aukeratzen baitira (probintziako hiru hautagai, gehienez), eta ez hautagaitzen zerrenda itxiak eta blokeatuak, Diputatuen Kongresuan bezala.
Diputatuen Kongresuan parlamentuko talde bat eratzeko, beharrezkoa da 15 diputatu izatea, edo bestela 5 izatea eta hautagaitza aurkeztu den barrutietan botoen % 15 lortu izana.
Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan jarlekuak banatzeko hauteskunde-sistema ezberdina da. Diputatuak hautagaitza bakoitzak lortutako botoen proportzioan banatzen dira, D’Hondt sistema proportzionala erabiliz. Eta senatarientzat, gehiengoaren sistema erabiltzen da, hau da, boto gehien lortzen dutenak hautatzen dira, harik eta barruti bakoitzeko senatarien kopurua osatu arte.
Kongresurako diputatu-kopuruaren esleitzeak, 2015eko hauteskundeetan, ez du aldaketarik izan Araban 1977ko lehen hauteskundeez geroztik. Hala ere, Bizkaian 10 diputatu esleitu ziren lehen lau hauteskunde orokorretan, 1977, 1979, 1982 eta 1986; 9 diputatu hautatu ziren 1989, 1993, 1996, 2000 eta 2004ko bost hauteskunde orokorretan; eta 8 diputatu, 2008, 2011 eta 2015eko hiru hauteskunde orokorretan.
Gipuzkoan, zazpi diputatu esleitu ziren lehen bost hauteskunde orokorretan, 1977, 1979, 1982, 1986 eta 1989; eta sei diputatu, 1993, 1996, 2000, 2004, 2008, 2011 eta 2015eko azken zazpi hauteskunde orokorretan.
Irlandan bada Senatu bat, lurraldeak ordezkatzeko eginkizuna ez duena eta sufragio unibertsalez hautatzen ez dena, baizik eta sektore ekonomikoen eta akademikoen artean. Gobernuak abolitzea proposatu zuen, erreferendum bidez, 2013. urtean, baina hautesleen % 51,7k arbuiatu zuten neurri hori.
2015eko hauteskunde orokorretan, indarrean den hautesle-erroldan inskribatuta dauden, espainiar nazionalitatea duten eta adin nagusikoak diren pertsonak izango dira botoa eman ahalko dutenak eta hautatuak izan ahalko direnak. Horrenbestez, ezin dute botoa eman eta ezin dira hautatuak izan atzerritar adin nagusikoak, egoitza Espainian dutenak, Europar Batasuneko 27 estatuetakoren batekoak direnak edo Espainiarekin udal-hauteskundeetan bozkatzeko elkarrekikotasun-hitzarmen nazioartekoak dituzten Europar Batasunaz kanpoko herrialdeetakoak direnak.
Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren multzoari Gorte Nagusiak deritze. Tradizio handiko izena da hori Espainian, penintsulako erresumetako Erdi Aroko biltzarrek gorteak izena baitzuten. Eta izen horixe mantendu zen XIX. mendeko konstituzio gehienetan, eta hainbat autonomia-erkidegotako parlamentuetan hartu dute. Hala egin dute, adibidez, Aragoik, Gaztela eta Leonek, Gaztela-Mantxak eta Valentziak.
2015eko udaletako eta biltzar nagusietako hauteskundeetan ez bezala (orduko hartan, hauteskundeetara aurkeztu nahi zuten hautesle-taldeei sinadurak biltzea besterik ez baitzitzaien galdatu), 2015eko hauteskunde orokorretan, aurkezten diren barrutiko hautesleen % 1en sinadurak behar dituzte. Orobat, barruti bakoitzeko hautesleen sinaduren % 0,1 biltzea galdatzen zaie 2011ko hauteskunde orokorretan aurkeztu ez ziren hautagaitzei edota, aurkeztuta, aulkirik lortu ez zutenei.
2015eko hauteskunde orokorretan indarrean izango den hautesle-errolda, hauteskunde-deialdiaren aurreko bigarren hilaren lehen egunean itxitakoa izango da, hau da, 2015eko 8ren 1ean itxitakoa. Hala ere, 1986tik 2008ra bitartean egindako zazpi hauteskunde orokorretan, indarrean zen errolda deialdiaren aurreko lehen hilabeteko lehen egunean itxitakoa zen.
1931ko Bigarren Errepublikaren Konstituzioak ganbera bakarrak eratutako botere legegilea ezarri zuen. Hori berrikuntza handia izan zen Espainiako konstituzionalismoan, indarrean izan diren konstituzio gehienetan bigarren ganbera bat ere izatea zehaztuta baitzegoen; bigarren ganberari, oro har, Senatua deitu izan zaio.
2015eko hauteskunde orokorretan, hauteskunde-legediari jarraituz hauteskunde-propaganda postontzietan banatzearen diru-laguntza jasotzeko eskubidea duen hautagaitzak % 20ko murrizketa izango du diru-laguntza horretan, hautesleei hauteskunde-propaganda zuzenean bidaltzeagatik. Horrek esan nahi du 2011ko hauteskunde orokorretan hautesleko 0,22 euro ordaindu zirela, eta 2015ekoetan hautesleko 0,18 euro ordainduko direla.
Diputatuen Kongresurako 2011ko hauteskundeetan, 10 hautagaitza aurkeztu ziren Araban eta Gipuzkoan, eta 11 Bizkaian. Hala ere, 2008koetan askoz gehiago izan ziren aurkeztutako hautagaitzak: 20 Araban, 19 Gipuzkoan eta 21 Bizkaian.
2015eko Senaturako hauteskundeetan, 208 senatari hautatuko dira, hots, probintziako 4 senatari, uharteetako barrutietan 16, eta 4 Ceutan eta Melillan; ez da aldaketarik izan 1986az geroztik. Hala ere, lehen aipatu senatari hautetsien kopuru horri, 17 autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek izendatutako autonomia-senatariak batu behar zaizkio. Autonomia-erkidegoko legebiltzarraren legegintzaldi bakoitza hastean, senatari bat hautatzen dute autonomia-erkidegoko, eta beste bat milioi biztanleko. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 senatari hautatuko dira 2015eko hauteskunde orokorretan, gehi 3 autonomia-senatari, hots, guztira Senatuko 15 kide.
Hauteskunde orokorretan, ikusmen-desgaitasuna izanik Braille sistema erabiltzen dutenek, beren hauteskunde-mahaian eurek bozkatu ahal izango dute, modu irisgarrian, sistema hori baliatuz. Udaletako eta Batzar / Biltzar Nagusietako aurreko maiatzaren 24ko hauteskundeetan, ordea, itsuek ezin izan zuten Braille sistema erabili, eta bi aukera besterik ez zuten izan: edo postaz bozkatu, edo hauteskunde-mahaira etorrita, beren konfiantzako pertsona baten laguntzarekin.
1977ko ekainaren 15ean izan ziren diktadura amaitu ondoren Gorte Nagusietarako lehen hauteskundeak. Orduko hartan, 350 diputatu eta 207 senatari hautatu ziren. Gainera, beste 41 senatari izendatu zituen zuzenean Erregek.
Diputatuen Kongresurako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitzek gizonen eta emakumeen osaera orekatua izan beharko dute. Hartara, hautagaitzaren zerrenda osoa hartuta, sexuetako bakoitzak gutxienez hautagaien % 40 izango ditu. Senaturako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitzek, zerrendatan taldekatzen direnek, emakumeen eta gizonen arteko proportzioa zenbaki-orekatik albait hurbilena izateko moduko osaera izan beharko dute. Hala ere, 2005az geroztik egin diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hautagaitzen osaerako parekidetasuna are asmo handiagokoa da, emakumeak gutxienez % 50 izango baitira, sei izeneko tarte bakoitzean proportzio horri eutsita.
2011ko eta 2015eko hauteskunde orokorretan, atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren botoa erregutua da, hots, modalitate horretan bozkatu ahal izateko, hautesleak atzerritik botoa ematea eskatu behar du. 1986tik 2008ra bitartean egin ziren zazpi hauteskunde orokorretan, ordea, boto-mota hori ez zen erregutua, eta hautesleek atzerriko beren bizilekuan jasotzen zuten bozkatzeko dokumentazio guztia, aurrez eskatu gabe, atzerrian absente zeuden egoiliarren erroldan inskribatuta egoteagatik beragatik.
Frantziako legegintza-hauteskundeetan Asanblea Nazionalerako 577 diputatu aukeratzen dira izen bakarreko barrutietan. Iparraldek bi barruti ditu eta beste bat Bearnekin partekatuta.
Diktaduraren ondorengo lehenengo hiru hauteskunde orokorretan (1977, 1979 eta 1982), indarrean zen hauteskunde-araudiari jarraituz, ezin zuten postaz botoa eman atzerrian bizi ziren hautesleek eta ontziratutako langileek, eta gainera ikusmen-desgaitasuna zutenek ezin zuten Braille sistema erabiliz botoa eman.
Frankismoaren ondorengo lehen hauteskunde orokorretan, 1977an, Espainian bizi zirenek posta bidez bozkatzeko egin beharreko izapideak gaurkoen oso bestelakoak ziren. Izan ere, posta bidezko botoa eskualdeko hauteskunde-batzordeei eskatzen zitzaien, eta haiek zuten eskumena erroldako inskripzioaren ziurtagiria emateko, eskatzailea erroldan ageri zela egiaztatu eta gero. Eskualdeko hauteskunde-batzordeen ardura zen, orobat, eskatzailearen bizilekura bidaltzea postaz bozkatzeko dokumentazio guztia.
EAEn, Diputatuen Kongresurako Hauteskundeetarako parte hartze handiena 1982an izan zen, %79,37k eman baitzuen botoa. Parte hartzen txikiena, ordea, 2000 urtean izan zen, parte hartzea %63,84koa izan baitzen.
Cookie-ak
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.