Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

6 El Boulevard Garagardotegia (Irun)

Eremu geografikoa
Tokikoa (nazioarteko eragina)
Iharduera arloak
Diseinua
Kultura / Ondarea
Elikaduraren sektorea
Garagardotegia
KSI sektorea
Diseinua
Teknologia
Ez
Nexus etiketaren irudia

Artisau-garagardoaren kultura hedatzea eta zabaltzea, El Boulevard Garagardotegia ezagutzera emanez, gai honetako espezialistentzako eta zaleentzako erreferentziazko leku gisa.

Proiektua garagardotegiko bezero desberdinekin elkarlanean egin zen; horiek, hainbat garagardo-dastatzearen bidez, bilatzen ziren kalitate-, zapore- eta usain-mailak betetzen zituen artisau-garagardo bat egitea lortu zuten.

Proiektuak 2 hilabeteko iraupena izan zuen eta Conexiones improbablesek burutu zuen, Bidasoa Bizirik-en BidasoaLab programaren esparruaren barruan.

Emaitza Efektu/Eragin mailan:

Produktu-berrikuntzako esperientzia

Proiektuak zenbait emaitza izan zituen. Lehenengo emaitza ukiezina da: sormen-prozesuetan, antolakuntzaren parte ez diren kanpoko pertsonak eta sormena gehitu ziren. Emaitza ukigarri gisa, produktu berri bat sortu zen: artisau-garagardo bat (Nexus), gaur egun, nazioartean banatzen dena eta edari honetan espezializatutako leku askotan aurki daitekeena. El Boulevard Garagardotegiak ildo bereko ikerketekin jarraitu du.

Estekak