Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Ekonomiaren termometroa

2025 apirila

EAEko ekonomiaren termometroa 93,5eko balioan kokatu zen apirilean. Barne eskaria portaera sendoa erakusten ari da eta kontsumoak etengabe hazten jarraitzen du. Aitzitik, kanpo sektoreak emaitza negatiboa ekarri du ziurgabetasunez betetako nazioarteko testuinguru batean. Eskaintzaren ikuspegitik, industriak hazkunde erritmo oso apala du, eta ez du hobekuntza seinale argirik iradokitzen. Eraikuntza da gaur egungo sektorerik dinamikoena, eta zerbitzuek, berriz, hazkundeari eta enpleguari egiten dioten ekarpen positiboa sendotzen dute, nahiz eta duela hilabete batzuk baino intentsitate txikiagoarekin izan.

Termometroaren bilakaera:

Oharra: EAEko ekonomiaren termometroaren egiteko hileko bakoitzaren lehen egunetan eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen da.