Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Ekonomia Zuzendaritza
- Titularra: ---
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ekonomia, Lana eta Enplegua > Ekonomiako Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
10. artikulua.– Ekonomia Zuzendaritza.
Ekonomia Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, 5. artikuluan esleitzen zaizkionez gainera:
- Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren sektore edo segmentuetako errealitate sozioekonomikoari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea, sustatzea eta zabaltzea.
- Euskal ekonomiari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, bai orokorrak, bai sektorialak.
- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak egiten dituen eta jardun ekonomikoan eragina duten azterlanak koordinatzea, eta ekonomiaren arloan diharduen edozein organori laguntza teknikoa ematea, Gobernu Kontseiluak, hala badagokio, ezarritako baldintzetan.
- Ikerketa ekonomikorako metodoak garatzea; bereziki, euskal ekonomiarako ereduak eta ekonomia horren sektore edota segmentuetarako ereduak.
- Euskadiko aurrekontu-araubidearen araudian eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearenean aurreikusitako Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoari buruzko urteko eta seihileko txostenak egitea, bai eta Euskal Sektore Publiko osoaren ekonomia-jardueraren jarraipena eta analisia egitea ere, bai administrazio publikoena, bai haiei atxikitako sektore publikoarena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren eta politika ekonomikoko plangintzaren egoeraren eta bilakaera orokor eta sektorialaren jarraipena egitea –erkidegoarena zein erkidegoan eragina duenarena–, baita nazioko eta nazioarteko koiuntura ekonomikoarena ere, aurreikuspen-teknikak sortuz eta erabiliz eta koiuntura ekonomikoari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak eginez.
- Eskualde, nazio eta nazioarte mailako adierazle ekonomikoen datu-baseak mantendu eta ustiatzea.
- Estatuko eta nazioarteko organismo eta foroekin elkarrizketak izatea aurreikuspen ekonomikoen arloari buruz.
- Lankidetzan aritzea saileko sailburuordetzekin, bere eskumeneko arloetan jarduera esanguratsuak planifikatzeko edo egiteko laguntza teknikoa izan daitezkeen azterlanak egiten.
- Euskal Estatistika Planak esleitutako estatistika-eragiketak egitea.
- Oro har, proposamenak bultzatzea eta garatzea euskal ekonomian eta enpleguan eragin onuragarria izan dezakeen erregulazioa hobetzeko.
Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez –Zerbitzuen zuzendaria, Kabineteko zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude–, egiteko hauek izango dituzte, oro har:
- Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
- Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
- Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
- Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
- Ekonomia Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
- Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eta haren Administrazio Instituzionalak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
- Arreta-maila partikularrari dagozkion betebeharrak betetzen direla ziurtatzea, ebatzi behar dituzten prozedurei eta izapidetzen dituzten espedienteei dagokienez, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren arau-hausteen kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Kudeaketa-organo gisa jardutea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako ondorioetarako.
- Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak zehaztea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak, eta, komunak direlako, oro har Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.