Ekonomia-erregimena
OHARRA. Langileen Erregistroan ageri diren seme-alaben datuak, PFEZren atxikipenaren ehunekoa zehazteko
Nomina kudeatzen duen EIZU sistemak zerga-araudian ezarritako atxikipen-ehunekoak aplikatzen ditu, Langileen Erregistroan agertzen diren seme-alaben datuen arabera; beraz, sisteman erregistratutako datuak zuzenak izan behar dira.
-
Norentzat da abisua?
- Abisu hau aplikatzen ari zaien atxikipen fiskalaren ehunekoa zuzena ez duten pertsonei baino ez zaie zuzentzen. Kasu hauetan, ehunekoa ez da zuzena, seme-alabak ez daudelako sisteman behar bezala alta emanda; beraz, alta eman behar zaie.
- Nominan aplikatzen ari zaizun atxikipen fiskala zuzena bada, seme-alaba kopuruaren arabera, ez duzu ezer egin behar
-
Nola egiazta ditzaket Langileen Erregistroan agertzen diren nire seme-alabei buruzko datuak?
Informazio hori EIZUren Atarian eskura dezakezu, enplegatutako datuetan/datu pertsonaletan. Horretarako, adinaren datuak berrikusi behar dira, bai eta PFEZerako konputagarria den ala ez adierazten duen datua ere. Xehetasun horiek eskumako ikonoan klik eginez bistaratzen dira.
-
Nola erregistra edo zuzen ditzaket nire seme-alabei buruzko datuak Langileen Erregistroan?
- Zure seme-alaben datuak erregistratzeko edo zuzentzeko eska dezakezu – PFEZ atxikitzeko konta dezazuen –. Horretarako, espediente bat ireki behar duzu, datu pertsonalak emateko/aldatzeko prozeduraren bidez. EIZUren atarian dago eskuragarri espediente hori. Erregistroan agertzen ez den seme edo alaba bati alta eman nahi badiozu, familia-liburuaren kopia eskaneatua erantsi beharko diozu espedienteari.
- Atxikipen fiskalerako zenbatzea nahi baduzu, "Bai" aukeratu behar duzu PFEZ zutabean.
-
Noiz aplikatzen dira aldaketak?
Atxikipen-ehunekoaren aldaketak hurrengo hileko nominan aplikatuko dira.
-
Zalantzarik badaukat, non kontsulta dezaket?
- Erabiltzaile-gakoei eta EIZUra sartzeari buruzko arazoak: CAU Telefonoa: 945 207 256
- Beste zalantza batzuk: Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak
-
Gida
Seme-alabei buruzko datuak aldatzeko prozedurari buruzko azalpena
Datu pertsonalak aldatzeko, hala nola helbidea, banku-kontua, seme-alaben kopurua edo PFEZren atxikipenaren %, EIZU aplikazioaren bidez egin ahal izango da, klabe pertsonalak erabiliz, hurrengo bidea jarraituz:
* Nire gestioak - Eskaerak aurkeztea - Langileen administrazioa - Datu pertsonak emat/aldat
EIZU atariaren barruan, 'Informazio orokorra' atalean, aplikazioa erabiltzeko gidak eta eskuliburuak kontsulta daitezke.
PFEZren nominako atxikipenaren % aldatzen bada, kontuan hartu behar da % hori inoiz ez dela izango ekitaldiari dagozkion PFEZren taulak aplikatzetik ateratzen dena baino txikiagoa. Aplikatu beharreko % kalkulatzeko, urte naturalaren barruan jasotako eta espero diren diru-sarrerak hartzen dira kontuan, une honetako kontratu-egoeraren arabera.
- Hirurtekoa. Ez da beharrezkoa eskabidea aurkeztea. Automatikoki aplikatzen da, eta 3. urtea betetzearen hurrengo hilabeteko nominan du eragina.
- Seiurtekoa. Ez da beharrezkoa eskabidea aurkeztea. Seiurtekoa kalkulatzeko, irakasle bezala aritutako aldiak bakarrik hartzen dira kontuan.
- Antzinatasuna kalkulatzeko, beste administrazio batzuetan lan egindako aldiak kontuan hartzeko, ikastetxeari dagokion Hezkuntza Sailaren Lurralde Ordezkaritzan, emandako zerbitzuen ziurtagiriarekin batera aurkeztu beharko da eskaera.
- Tutorea
Tutore izendatutako pertsona bat ordezkatzen egonez gero, dagokion osagarria kobratzeko eskubidea aitor dadin, eskabidea, ikastetxeko zuzendaritzaren oniritziarekin, Hezkuntzako Tramitaguneren bitartez aurkeztu beharko da. Eskubide hori eskatu ahal izateko, gutxienez hilabete igaro behar du kargu horretan.
- Irakasle ordezkoen tutore edo zikloko koordinatzaile funtzioak
- Zuzendari-kargua egikaritzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzea
- Ikusi 66. artikulua. 185/2010 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartzeko dena (EHAA, 2010-07-16 )
- Eskabide orria bete beharko da eta Hezkuntzako Tramitagunearen bitartez aurkeztuko da.
- Ohiko etxebizitzagatiko nomina-aurrerakinen kasuan, eskaera-inprimakiarekin batera aurkeztu beharko den zinpeko aitorpena .
- Epea: Nominak aurreratzeko eskaerak aurkezteko, gehienez ere, bi hilabeteko epea izango da, eskaera eragin duen gertakizunaren egunetik aurrera