Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ONDAREA SARETZEN 2023

Kultura Ondarearen Ehuna SARETZEN

# ondareaSARETZEN Kultura Ondarearen Ekosistema: eragile-sare antolaketarako topaketa

Euskal Autonomia Erkidegoak kultura ondarearen kudeaketan eta zaintzan parte hartzen duten eragileen ehun handi bat du, gure ondarea babestea eta zabaltzea helburu duena.

Hala eta guztiz ere, CHARTER - Kultura Ondarerako Eskumenen Europako Aliantza proiektu europarraren baitan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak interes talde eta eragileen mapaketa eta detekzioa egiteko 2021 urtean zehar egindako lanak agerian utzi zuen sektorea erabat sakabanatua dagoela, eta lankidetza-sareak sendotzeko premia argia dagoela.

ONDAREAREN EHUNA SARETZEN

Iritsi da unea Kultura Ondareak sektore gisa dituen beharrak definitzeko, eta eragileen arteko konexio eta lankidetza-sare bat antolatzeko lehen urratsak emateko. Horretarako, elkartrukerako eta sakontzerako topaketa bat antolatu dugu, eskualde-mailan, sektorean inplikatuta dauden eragile eta interes-taldeen artean.

Topaketa honen helburu nagusia da Euskal Kultur Ondarearen ekosistema horren parte diren lan-eremuak, interes-taldeak eta inplikatutako zeharkako eragileak ezagutzea da, ehunaren ikuspegi zabalagoa lortzeko eta hari buruzko diagnostiko orokorra lortzeko.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Administrazio publikoko profesionalak, enpresa txikiak, langile autonomoak eta elkarteak; museoetako arduradun eta langileak; ikertzaile eta ondare interpretazio eta kultura kudeatzaile profesionalak; arkitekto, arkeologo, zaharberritzaile eta hezitzaileak; irakasleak eta formakuntza ez-formaleko eragileak... eta zuzenean edo zeharka ondarearekin lan egiten duen orori zuzenduta dago.

...zergaitik elkartu?

EUSKAL HERRIKO KULTURA ONDAREAREN EKOSISTEMA

Egoeraren auzia eta etorkizuneko agertokiak

2021eko urriaren 18tik 19ra, Erasmus+ CHARTER Alliance proiektuaren partzuergoa lehen aldiz bildu zen Bilbon Workshop CHARTER in REGIONS topaketan. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzak eta ERRINek (European Regions Research and Innovation Network) antolatu zuten. Bi lan-egunetan, elkarrizketa ireki aberatsa sortu zen proiektuko eta euskal alderdi interesatuen artean, eta eskualdeko ekosisteman oinarritutako azterketa bat egin zen. Horretarako, kultur ondarearekin zerikusia duten 45 euskal eragilek parte hartu zuten tailerrean, beren ikuspegiak, esperientziak eta beharrak partekatzeko. 
Jarrai dezagun orduan irekitako bidea.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
7:30
Ordutegia:
09:00-16:30
BIZKAIA ARETOA
Abandoibarra, 3
BilbaoBizkaia (España)