I Nazioarteko Sinposioa Fauna eta Eraikinak
Kudeaketa eta kontserbazioa
Instituto Alavés de la Naturaleza – Arabako Natur Institutuak (IAN-ANI) “I Nazioarteko Sinposioa Fauna eta Eraikinak, kudeaketa eta kontserbazioa” antolatzen du. Sinposio honen antolaketan elkarlan zuzena izango du: Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Saila, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegia zein Ingurumen Saila (Eraztun Berdearen 25 urteurrenaren baitan) eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza sailarekin. Sinposio hau IAN-ANIren “Biodibertsitatea Eraikinetan (BIOED)” proiektuaren baitan txertatzen da, EROSKI Fundazioaren finantzazioa jazotzen duena.
Bi jardunalditan banatuko da sinposioa. Lehen egunaren goizeko saioan eraikuntza berrietan biodibertsitatea garatzearen eta kontserbazio neurriak ezartzearen inguruan jardungo dugu. Arratsaldean berriz, gai bera jorratuko da baina kasu honetan eraikin zaharren birgaitzearen ikuspuntutik. Bigarren egunean udal araudietan biodibertsitatea txertatzeko moduez jardungo dugu, baita ikuspuntu beretik lizentziak esleitzeko protokoloez ere. Parte hartzaileen artean ideien elkartrukea sustatzeko tartea egongo da.
NORI DAGO ZUZENDUA?
- Eraikuntza esparrua: enpresak, arkitektoak, aparejadore, arkitektoen kolegioak, paisajistak eta alorreko beste edozein elkarte.
- Administrazioa esparrua: Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta berauen ingurumen zein ondare edota urbanismo sailak.
- Esparru naturzale edo ekologista: kontserbazioan espezializatutako profesionalak, elkarte ekologista edo naturzaleak, zientzia elkarteak, ingurumen abokatuak...
- Esparru zientifikoa: biologoak, ingurumen zientzialariak, hegazti zein kiropteroetan adituak...
EGITARAUA
Azaroak 22 osteguna
09:00 Partehartzaileeek akreditazioa jasotzea.
09:30 Inaugurazioa. Arabako Foru Aldundia, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, IAN/ANI, Eroski.
09:55 Irekiera hitzaldia: Hirietako biodibertsitatea babestearen garrantzia. Miguel Delibes, CSICeko irakasle ohore ohia
10:50 Eraikinak eta biodibertsitatea: arazoak, izan daitezkeen irtenbideak eta aukerak. Beatriz Sanchez Cepeda. Ambientologoa. SEO/BirdLife Hiriko Biodibertsitatea Programaren arduraduna.
11:20 Etenaldia-kafea
11:50 Birgaitze lanetan biodibertsitatea kontserbatu eta sustatzeko gida praktikoa. Miguel Ángel García Grande, arquitecto SEO-Segovia
12:25 Wildlife and Buildings, management and conservation. Joanna Ferguson, Bat Conservation Trust
13:15 Galderak eta zalantzak
13:45 BUFET bazkaria
15:20 Fauna eta eraikin historikoen birgaitzea Araban. Diana Paniagua, GADEN, Grupo Alavés de Defensa de la Naturaleza
16:00 Hiriko fauna arkitekturan integratzeko gida. Laura Granell, arquitecta, Galanthus
16:40 Sorbeltz arruntaren (Apus apus) koloniak Alhambram sortutako inpaktuaren azterketa. Marina Guerrero, ikerketa teknikoaren arduraduna
17:20 Eraikinetako saguzarren kolonien kontserbazioa. Dr. Roberto J. Hermida Lorenzo. Biologo prog. Conser. murciélagos asoc. Drosera. SECEMU
18:00 Eztabaida eta itxiera
Azaroak 23 ostirala
09:00 Eraikinetako faunaren gaineko lege-babesa. Eraikuntza enpresen betebehar legalak. Aritz Toribio, Zigor Abokatua eta Criminologoa, animalia aurkako Delituen espezialista
09:50 Life Apus Nyctalus Eslovakian. Faunaren kontserbazioa eraikuntzaren araudian integratzearen adibidea. Lubomira Vavrova, ENVI PLAN
10:40 Etenaldia-kafea
11:15 Bartzelona hiriko eraikinetako fauna kontserbatzeko mekanismoak. Octavi Borruel, Biologoa eta Programako teknikaria, Bartzelonako Udalaren Biodibertsitatea
12:05 Arabako eraikinetako fauna babesteko ekimenak. Joseba Carreras, Resp. Espacios Naturales y Biodiversidad Diputación Foral Álava
12:40 Biodibertsitatearen integrazioa eraikingintzan: zalantzak eta proposamenak Vitoria-Gasteizen. Yon Bárcena, Arquitecto CEA, Ayto. Vitoria-Gasteiz
13:10 Eztabaida
14:15 Sinposioaren amaiera
OHAR GARRANTZITSUA: Sinposioa gazteleraz izango da. Ingelesezko hitzaldietarako soilik egongo da itzulpen zerbitzua. Egitaraua berez itxia badago ere, aldaketaren bat suertatuz gero WEB orrian argitaratuko da.
Babesleak:
Laguntzaileak: