Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskararentzako estrategia digitalaren bila, Europari begira

Jardunaldia

Euskararentzako estrategia digitalaren bila, Europari begira

Europako testuinguruan garrantzi handia hartu du hizkuntza teknologiaren gaiak. Hainbat herrialdek hizkuntza teknologia planak jarri dituzte abian, ikuspuntu desberdinetatik abiatuta: herrialde horietako hizkuntza batzuk ez dituzte euskarak aurrean dituen erronkak, estatu hizkuntzak direlako, baina “minorizazio digitala” bizi dute ingelesaren aurrean; beste batzuk, aldiz, gure antzeko egoerak bizi dituzte eta antzeko egoerei egin beharko diete aurre. Guztiei begiratzea dagokigu, zer ikasi badugulako.

Horixe da, hain zuen, Jardunaldi honen helburua: Eusko Jaurlaritzak hartu beharreko estrategiaren inguruan hausnarketa egitea, ingurune digitalean euskararen bizitasunak aurrera egin dezan. Horrela, Europako hainbat herrialdek bultzatutako estrategia digitalak ezagutu nahi ditugu, beraien hizkuntzen bizitasun digitalarekin eta hizkuntza teknologien garapenarekin lotuta.

Jardunaldia urriaren 28an burutuko da, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Egun horretan galderak egiteko @euskaradigitala Twitter kontua erabiliko da.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
9:00 Aurkezpena
9:30 European Language Grid - Towards the primary Platform for Language Technology in Europe
10:00 Plan de Impulso de las Tecnologías del Lenguaje
10:45 Promoción del .cat y del catalán en Internet
11:30 Atsedenaldia
12:00 Language Technology for Icelandic 2018-2022
12:45 Welsh language technology action plan
13:30 Development of Estonian Language Technology
14:15 Itxier
Jarraibideak:

Izena-emateko epea itxita dago