Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Euskadin atzerritarrei harrera emateko tokiko politikak diseinatzeko Eskuliburuaren aurkezpena. Jardunaldia udal esperientziekin

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua, Nerea Melgosak eta Esther Apraizek, EUDELeko elkarteburuak, Harrera Ehundu ekimena aurkeztuko diete EAEko toki-erakundeei. Eskuliburu praktiko bat da, udalek harrera-politikak modu autonomoan eta esparru komun batean diseina dezaten. Jardunaldia 10:30etatik 12:00etara izango da, aurrez aurre eta webinarren bidez, eta estatu mailako lehen eskuliburu hori inspiratu duten udal-esperientzietatik hiru (Durango, Ermua eta Tolosaldea) aurkeztuko dira.

EGITARAUA

10:30 Harrera instituzionala. Esther Apraiz elkarteburua eta Nerea Melgosa sailburua.

10:45 Eskuliburuaren aurkezpena. Biltzen-Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua.

11:00 Udal esperientzien mahaia: Durango, Ermua eta Tolosaldea (teknikariak)

Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritza
Ekitaldi-mota:
Bestelakoak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1:30
Ordutegia:
10:30-12:00
EUDELeko egoitza
Ercilla, 13
BilbaoBizkaia (España)