Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntza
Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 5. Foroa
Urriaren 2 eta 3 artean Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 5. Foroa, EGURTEK, ospatuko da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak babestuta. Kongresu honetan mundu osoko arkitekto eta ingeniari ospetsuei hurbilduko dien hitzordu ekidinezina izango da, eraikuntzan zuraren erabilera arrazoizko eta iraunkorraren haien ikuspegia eta esperientziak partekatzeko.
Egurteken helburua da eraikuntzarako material iraunkor gisa zuraren ezaugarriak hedatzea eta haren erabilera arkitektura eta ingeniaritzaren profesionalen artean sustatzea. Hori dela eta, txosten, hitzaldi edota jardunaldi teknikoen bidez, bisitariak bertatik bertara ezagutuko ditu zuraren erabilerari dagozkion teknikarik berritzaileenak. Aurreko edizioetan bezala, erakusketa-gune bat egongo da berrogeita hamar bat enpresa erakusketarik sektoreko euren produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko.