Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Soziala 2017
Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Eskualde aplikazioko ekimen bat den arren, ikuspegi globala ere badu eta Dibertsitate biologikorako 2011-2020 Estrategia-planarekin bat egiten du. Hala, aipatutako plana Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenetik, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiatik eta 2011-2017 aldirako Natura-ondarearen eta Biodibertsitatearen Estatuko Plan Estrategikotik sortu da. Gainera, Estrategia horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako 1. Helburu Estrategikoan ezarritakoa betetzea: «Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.»
Estrategiaren 3. Xedean, Naturaren ezaguera eta kultura sustatzea, hauxe jasotzen da: partaidetzarako guneak izatea funtsezkoa da komunikazioa, elkarrizketa eta ezaguera-sorkuntza errazteko. Horrela, gainera, sektore askotako agenteak (ikerketa, enpresa pribatuak eta publikoak, sozietateak, hezkuntza-elkarteak, etab.) elkartu ahal izango dira. Gizartea sentsibilizatzea eta inplikatzea ingurune naturala kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan eta informazioa sortu eta partekatzea jarduketa-lerroak ezartzen ditu.
Biodibertsitatearen Foro Soziala urteko partaidetzarako gunea da, hainbat eragile elkartu eta hitz egin dezaten.
PROGRAMA
AZAROAK 14, ASTEARTEA: Natura eta Herritaren Zientziari buruzko IV. Jardunaldiak
10:00-10:15 Aurkezpena
- Testuingurua: zer da biodibertsitateari buruzko Foro Soziala eta 2017ko edizoaren edukiak eta helburuak (PDF, 1 MB). Marta Iturribarria. Eusko Jaurlaritza.
- Natura eta Herritaren Zientziari buruzko III. Jardunaldietan proposatutako lan-ildoak direla eta egindako aurrerapenak (PDF, 2 MB). Marta Iturribarria. Eusko Jaurlaritza.
10:15-11:15
- Odonatuak & Herritarren zientzia: jarraipen proiektu baten kronologia (PDF, 4 MB). Alberto Luengo - Ekoetxea Txingudi. Eusko Jaurlaritza.
- Biodibertsitateari buruzko datuak Arabako parke naturaletan: Iturriak eta erabilgarritasuna (PDF, 1 MB). Jonathan Rubines. Arabako Foru Aldundia.
11:15-11:45 Kafea
11:45-13:45
- Euskadiko hegazti habiagileen atlasa: proiektuaren egungo egoera, arazoak eta hobetzeko proposamenak (PDF, 299 KB). Maite Laso. Aranzadi Zientzia Elkartea.
- Bergarako biodibertsitateari buruzko datuak jasotzea. Herritarren zientziako esperientziak (PDF, 2 MB). Iñaki Irizar. Bergarako udala
- Mikrodatuetatik Bigdatara (PDF, 8 MB). Enrique Franco. AMBAR Itsas faunaren ikerketa eta babeserako elkartea.
- Euskadiko biodibertsitatea ezagutzeko bi GKEren ekarpena, eta horien partaidetza herritarren zientzian (PDF, 3 MB). Amador Prieto. Lurgaia Fundaioza eta Sestaoko Natur Zientzien Elkartea.
13:45-15:00 Catering-bazkaria, zutik, berba egiteko eta ideiak elkarren artean trukatzeko.
15:00-16:00
- Ornitho Euskadi saria (PDF, 342 KB). Maite Laso. Aranzadi Zientzia Elkartea
- City Nature Challenge. Marta Iturribarria. Eusko Jaurlaritza (GBIF.es erakundeko Cristina Villaverdek egindako aurkezpena erabilita)
- Tailerra: Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema (PDF, 8 MB). Marta Iturribarria. Eusko Jaurlaritza.
16:00-17:00 Plaiaundi ezagutzeko ibilbidea, behaketak erregistratzeko aukera, Ornitho.eus edo Natusfera erabilita.
AZAROAK 15, ASTEAZKENA: BID-REX proiektuaren Euskadiko III. mintegia
10:00-10:30 Aurkezpena
- BID-REX proiektuaren testuingurua (PDF, 1 MB). Marta Iturribarria. Eusko Jaurlaritza
10:30-11:30 Eztabaida-mahaia: “Nola hobetu Informazio-fluxuak". Marta Rozas (Eusko Jaurlaritza), Iñigo Moreno (Arabako Foru Aldundia), Jon Zulaika (Gipuzkoako Foru Aldundia), Xabier Iturrate (Bizkaiko Foru Aldundia), Mario Sáenz de Buruaga (Consultora de Recursos Naturales, S.L.)
11:30-12:00 Kafea
12:00-13:00 Bertaratutakoen artean eztabaidatzea eta ideiak trukatzea, Innobasqueko Gotzon Bernaola eta Goizalde Atxutegiren laguntzaz.
13:00-14:00 Ondoriak
14:00-15:00 Catering-bazkaria, zutik, berba egiteko eta ideiak elkarren artean trukatzeko.
Informazio gehiago: