NAK 2024: CMC GARAIKIDEAK & BELÉN OTXOTORENA
2024ko NAK jaialdiaren barne.
María Zambranok esaten zuen bezala, ideiarik gabe ez dago utopiarik. Filosofoak ere idatzi zuen musak iristen direnean dantza, hitza, musika eta memoria haiekin datorrela. Bere poetikarekin ideia bat zabaldu zuen: hurkoen bila doazen arimentzat ez dago mugarik.
Adiskidetasunaren unibertsoan bizitzeak Zambranok aipatzen zuen utopia horretan egotea eskatzen du, espazio mental bera partekatuz eta aldi berean itxaropen bat elikatuz. Ondoan ditugun lagun horiek dira gure musak eta haiekin partekatzen ditugun soinu bibrazioetan aurkitu dugu benetazko adiskidetasunik leialena. Gure arteko adiskidetasunetik sortu diren balore guztiak kontzertu honen programazioan agertzen dira: ikaskuntza, magisteritza, konpromezua, konfiantza, errespetua, miresmena, iraunkortasuna, zintzotasuna, enpatia…
Irene Vallejo pentsalari handiak, El infinito en un junco izeneko liburuan idazten duen bezala “nunca olvidarás a quien te contó un buen cuento en la penumbra de una noche”. Erabat ados nago Vallejoren esaldiarekin, azkenfinean, gure historiaren bizipenak partekatzen ditugunean, kontuan izanda ere ametsik txarrenak, ezezagunak izateari uzten diogu. Horregatik guztiagatik, gure ediziorik bereziena Belen Otxotorena aktore eta antzerkigilearekin itxi behar genuen.
Ia gure ibilbidearen hasieratik, Belenek ipuinak kontatu zizkigun eta, ordutik, ehunka dira partekatutako istorio xuxurlatuak, bizitzaren iluntasunetik aldentzen gaituztenak. Argi dago, zerbaitek hunkitzen gaituenean, kontakizun hori bizitzan gehien maite ditugun pertsonei transmititzen diegu.
Kontzertu honetan aurkezten ditugun historioek lotura hori islatzen dute. Bertan, antzeko izakien arteko afektu sakonetik sortutako soinu elkarrizketa poetikoa bizitzeko aukera izango dugu.
Programa:
- ¿Se puede? (leialtasuna) (2024)* – David Johnstone
- Te doy mi palabra (konfidentzialtasuna) (2024)* – Aitor Urquiza
- Te escucho (entzutea) (2024)* – Yolanda Campos Bergua
- Te veo muy bien (enpatia) (2024)* – David Cantalejo
- ¡Por fin! (afektibitatea) (2024)* – Ignacio Fdez. Galindo
* Erabateko estreinaldia. NAK jaialdiaren enkarguzko obra
Artistak:
Belén Otxotorena: testua, dramaturgia eta narrazioa
CMC Garaikideak: konposizioa eta musika interpretazioa
Egileak: Yolanda Campos Bergua, David Cantalejo Gómez, Ignacio Fdez. Galindo, David Johnstone eta Aitor Urquiza
Musikariak: Irene Villar (txirula), Bea Monreal (oboea), Sergio Eslava (saxoa), Ainara Martínez eta Aitor Urquiza (txistua), Javier Pelegrín (perkusioa), Xabier Olazabal (akordeoia), Dorota Grzeskowiak (abeslaria, sopranoa), Uxue Roncal (euskarazko errezitaldia), David Johnstone (cello)
Grabatutako ahots atseginak: Patrizia Enériz, Sergio de Andrés, Luis Arguiñáriz, Ion Barbarin, Inma Gurrea. Tresneriaren elaborazioa: Beatriz Menéndez.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Irailak 14
- Ordutegia20:00
- Lekua Baluarte Auditorioa
Plaza Baluarte, z/g
Pamplona/Iruña - Zenbatekoa15 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Baluarte Auditorioa


