Azkoitiko Jaiak 2022: Andramaixek 2022 (egitaraua)

Azkoitia 2022(e)ko abuztuaren 14(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • Azkoitiko Jaiak 2022: Andramaixek 2022 (egitaraua)
  • Azkoitiko Jaiak 2022: Andramaixek 2022 (egitaraua)

Aurtengo Andramaixek lehertaraziko dituen txupinazoa eskainiko zaie pandemiaren garairik latzenetan lagundu zuten eta laguntzen jarraitzen duten guztiei, eta gaixotasunak heriotza ekarri dietenei, hutsune beteezinak utzita. Eskertza, aitortza eta oroimena uztartuko ditu aurtengo txupinazoak.

Udalak bere esker ona azaldu nahi du publikoki, Covid-19a tarteko, hainbeste lagunek, musu-truk, erakutsitako eskuzabaltasunagatik eta gizatasunagatik.

Herriko festak ospatu gabe bi urte eman ondoren, Udalak uste du une aproposa dela pandemia garaian modu batera edo bestera lagundu duten gizon-emakumeei aitortza egiteko, eta baita, hil diren herritarrak eta heriotzak dakarren sufrimendua gogora ekartzeko ere. Lagundu dutenekin batera, hil diren herritarren oroitzapenarekin emango zaie festei hasiera.

Pandemian gehien sufritu dutenak adineko pertsonak izan dira. Horregatik, pertsona helduen kolektiboaren ordezkari gisa, suziriari su Javier Azpitarte Usinek emango dio, bera baita Azkoitian adinik handiena duen pertsona. 102 urte beteko ditu aurten. Horregatik, Udalak berari eman nahi izan dio txupinazoa botatzeko aukera eta ohorea. Bera arduratuko da udaletxeko balkoira igo eta festei hasiera emateaz esker on eta oroitzapen adierazpen gisa.

 
 
azkoitia.eus

Laburrean

Non