Ekinbide

Segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa

Segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa, Ekinbide, Euskadiko segurtasun publikoaren sistema eta herritarrei emandako zerbitzuak hobetzeko kexak, iruzkinak eta iradokizunak jaso, aztertu eta erantzuteaz arduratzen da, zerbitzuotan kalitatea eta konfiantza hobetzeko, horrenbestez.

Euskadiko segurtasun publikoaren sistemako erakunde eta zerbitzuen jarduera, zerbitzu eta prestazio guztiak sartzen dira haren eskumen-esparruan:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoak, bai eta udalerrien mendeko jagoleak eta mugikortasun-agenteak ere.
  2. Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuak, larrialdietako koordinazio-zentroak, suteak saihesteko eta itzaltzeko zerbitzuak eta salbamenduko zerbitzuak, eta larrialdietako eta babes zibileko euskal sistemako gainerako partaideak.
  3. Segurtasun publikoaren arloko koordinazio-organoak, kontsulta-organoak eta parte hartzeko organoak.