Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

EHUko Udako Ikastarorako matrikula irekia: "Haurren parte-hartzea: erronka eta eskubidea" (2024ko ekainak 6 eta 7)

Ikastaroaren deskribapen, programa eta matrikularako sarbidea

EHUk sare komunitarioari (administrazioa, ikastetxeak, gizarte-erakundeak eta unibertsitatea) zuzendutako udako ikastaro hau ekainaren 6an eta 7an izango da Donostian, eta Unibertsitatea Gizartea (US/22) proiektuaren amaiera da.

Besteak beste, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako ikerketaren emaitzek erakusten dute garrantzitsua dela gizarte-eragileek haurren eta nerabeen kultura parte-hartzailea erraztea eta sortzea, sarean sartzeko esparru bat sortuz.

Haurtzaroak, komunitatearen berezko zati iraunkorra den aldetik, komunitatearen zati izan behar du. Horregatik, Udako Ikastaro honek haurren parte-hartzea sustatu, sentsibilizatu eta prestatu nahi du, aldaketa-estrategia gisa eta GJH desberdinak kontuan hartuta (3,4,5, 10).

Hizlarien artean Aitor Agirresarobe Murgi, Naiara Berasategi Sancho, Pedro Francisco Blanco, Virginia Fernández Escudero, Cath Larkins, Maria Asunción Llena Berne, Irune Muguruza Mendarte, Jonathan Mujika Soto, Iban Rodriguez Etxebarria eta Ane Miren Valenciano Mugica daude.

Azken aldaketako data: