Azterketa amaitu ondoren:
- Hiru eguneko epea duzu zuzenak izan ez diren galderak aurkaratzeko, posta elektronikoz: abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus
- 14 eguneko epean, behin-behineko emaitzak argitaratuko dira webgune honetan bertan.
- Gutxi gorabehera bi hilabeteko epean, emaitzak behin betikoak izango dira EHAAn argitaratu ondoren
Behin betiko emaitzak argitaratu ondoren:
- Pertsona "GAI" gisa agertzen bada, azterketa gainditu izanaren ziurtagiria eska dezakezu abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus helbide elektronikoan.
- Ziurtagiri honek beste autonomia-erkidego batzuetan ehiza-baimena eskatzeko balio du.
- Ziurtagiri honek beste autonomia-erkidego batzuetan ehiza-baimena eskatzeko balio du. - Euskadin ehizatzeko, dagokion foru-aldundian eskatzen da lizentzia, eta, kasu horretan, ez da nahitaezkoa ehiza-azterketa gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztea, foru-aldundiek azterketaren emaitzak baitituzte.
- 2. DEIALDIko azterketa
Eguna: 2026ko EKAINAK 6
Ordua: 10:00etan
Tokia: Vitoria-Gasteiz, Arabako campusa, "Elurreta" eraikina. Nieves Cano, 33
Azterketa egiteko izena emateko epea: 2026/04/07-tik 2026/05/07-ra arte.
Azterketaren tasa: 11,61 euro (ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak izena emateko amaiera-data baino lehen)
Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.
Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 16ko EBAZPENAren bidez 2026an zehar egingo diren ehizarako gaitasun-azterketen bi deialdiak argitaratu dira.
- Ehiztariaren gidaliburua: azterketaren gida
- Ehiza Jasangarriari buruzko azterlana (Euskadiko Ehiza Federakuntzak)
Kontaktua:
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Posta elektronikoa: abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus