Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
EGO: Energia berria
Euskal Herriko Gazte Orkestra, EGO bezela ere ezaguna, 1997ko uztailean sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultur proiektu estratejiko bezala, gure herriko musikari gazteei zuzendua.
Hasera haseratik, BBK, KUTXA eta VITAL Fundazioen babesa izan du.
Musikari gazteen prestakuntza tresna bihurtzea da proiektuaren asmo eta helburu nagusia, beste batzuen artean, honako helburuak lortze aldera: orkestra prestakuntza bikaina eskaintzea, garapen artistikoa eta giza garapena sustatuko dituen egitura bilakatzea eta ekosistema musikalaren behar berriei erantzungo dien plataforma izatea. Era berean, gure musikari gazteen orkestra mundu profesionalerako sarbidea bultzatzea eta ahalbidetzea, besteak beste.
Helburu hauen lorpena, urtean zehar antolatzen diren hainbat topaketen bitartez gauzatzen da, zeinetan, ganbera nahiz orkestra errepertorioaren praktika eta ikasketa bitartez, betiere irakasle prestigiotsuen babes eta laguntzapean, gazteek, bai bakarka nahiz atalka, egitaraua lantzeko aukera duten. Lan honen gailurra, ondoren eskaintzen den kontzertu bira da.
Erreferentziazko talde sinfonikoetatik datozen irakasleak izan ditugu kolaboratzaile: Vienako Orkestra Filarmonikoa, London Symphony Orchestra, Municheko Orkestra Filarmonikoa, Bavarian Radio Symphony Orchestra, Amsterdameko Concertgebouw Orkestra, Royal Philharmonic Orchestra, Espainiako Orkestra Nazionala, Gran Teatre del Liceuko Orkestra, George Enescu Philharmonic Orchestra, Orchestre de la Suisse Romande, Euskadiko Orkestra, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, beste batzuren artean.
Gaurdaino, 1500 baino gehiago dira proiektu honetan parte hartu duten gazteak.
Gure musikariak beraien ibilbidean zehar aurre egin beharko duten exijentzia maila handia eta aldakorra kontutan izanik, PASSION FOR MUSIC ekimen berria jarri dugu martxan EGOren baitan. Aipatu ekimenean, jarduera nagusiaren osagarri diren hainbat jarduera jasotzen dira, esaterako: izaera ezberdineko mintegiak eta lantegiak, erreferente diren profesional nahiz artisten eskutik.
Bere ibilbidean zehar, hauek izan dira EGOren Zuzendari Artistikoak: Juanjo Mena (1997-1998), Enrique Ugarte (1999), Juanjo Ocón (2000 – 2019), 2020 urtetik Ruben Gimeno izanik bere arduradun artistikoa.
Eskaini dituen kontzertu ugarien artean, Euskal Herriko agertoki nagusietan egoteaz gain, honako proiektuak aipa daitezke: Lisboako Erakusketa Unibertsalean (1998), Segoviako Udako Musika Gazte Jaialdia (1998), Mikel Laboa eta Donostiako Orfeoiarekin batera, “Gernika Zuzenean” CD aren grabazioa Musika Hamabostaldiaren baitan, Txina Errepublikatik bira (2004), Italiatik bira (2007), etab.
Orkestrarekin aritu diren bakarlarien artean honako izenak aipa daitezke: Asier Polo, Marta Zabaleta, Aitzol Iturriagagoitia, Donostiako Orfeoia, Eneko Sagardoy, Jone Martínez, Euskal Herriko Gazte Abesbatza, Aukeran Dantza Taldea, etab.
2021 urterako aurreikusita dauden ikuskizunen artean, Ruben Gimenoren gidaritzapean ohiko kontzertu biraz gain, Musika Hamabostaldian Julian Rachlin biolin jolearekin batera Gustavo Gimeno maisuaren zuzendaritzapean eta lehen aldiz, EGOk Musikasten eta Festival Otoño Sorianon egingo ditu agerraldiak.
25. urteurrenera begira 2022 urtean, EGOk lanean jarraitzen du zenbait egitasmoen inguruan, 2020tik hona orkestra gazteak duen norabide berria finkatzeko asmoz, hala nola : Bilboko Musika – Música jaialdian presentzia, elkartrukea Canariaseko Orkestra Gaztearekin (JOC), 83. Musika Hamabostaldian parte-hartzea Victor Pablo Perez maisuaren zuzendaritzapean, Europar bira, Kukai Dantzarekin batera aurkeztuko duen ikuskizun berria,, beste batzuen artean.
- Gimeno, podiumetik, liluratu zuen hausturarik gabeko bertsio indartsu eta heroikoa, eskaini zuen. (Mª José Cano – DV)
- Euskal Herriko Orkestrarekin topaketa bakoitza festa txiki bat da. (Enrique Bert – Platea Magazine)
- Musikazaleak interpretazio ausartez, freskoez eta hunkigarriez goza dezake. (Enrique Bert – Platea Magazine)
- EGO fundamentuzko orkestra da, sakontasun eta kalitate profesionala duena. (Óscar Cubillo – El Correo)
- Orkestrak harrotasunez erakutsi du egindako lan nabariaren emaitza ona. (Nora Franco – Gara)
- Gazteek badute, antza, zaharragoak diren belaunaldiei zer erakutsi. (Marta García – Berria)
- EGOko gazteek lan ona egin zutela erakutsi zuten, magia oparituz. (Mª José Cano – DV)
Web: www.egofundazioa.eus
Oraingo zuzendaria: Rubén Gimeno
Rubén Gimeno Valleseko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra izan da 2009tik 2015/2016 denboraldira bitartean. Era berean, Zuzendari izan zen Galiziako Gazte Orkestra Sinfonikoan, sei urtez, Galiziako Orkestra Sinfonikoan biolinista postuan ziharduelarik. 2020 urtetik hona EGOko zuzendari artistikoa da.
Zuzendari gonbidatu bezala Espainiako orkestra askorekin kolaboratu du: Euskadiko Orkestra, BOS, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa, OSPA, OSCyL, Malagako Orkestra, Valentziako Orkestra, OBC eta Gran Teatre Liceuko Orkestra.
Zuzendari lanotan, Lang Lang, Midori, Violeta Urmana, Steven Isserlis Dimitri Sitkovetsky, Fazil Say, Gabriela Montero, Behzod Abduraimov, Maria Bayo, Michel Camilo...
Gure mugetatik kanpo, Norrkoping Symphony Orchestra, Gavle Symphony Orchestra, Genevako Ganbera Orkestra, MMXKko Orkestra (Japonia), Marylandeko Unibertsitateko Orkestra, SAMI Orchestra (Suedia) eta Kolonbiako Orkestra Nazionala zuzendu ditu.
James Ross irakaslearen eskutik hasi zen zuzendaritzaren munduan, Marylandeko Unibertsitatean Zuzendari Masterra eskuratu ondoren.
Ondoren, Stockholmeko Kontserbatorioan ikasi zuen Jorma Panula irakasle entzutetsuarekin, eta Alan Gilbert nahiz Essa Pekka Salonen irakasleen eskolak jaso zituen, Orkestra Zuzendari Goi-Mailako Diploma eskuratuz.
Euskadiko Orkestrarekin grabatu du, Claves zigiluarekin, euskal konpositoreen bildumarako.
Beste zuzendariak:
- Enrique Ugart
- Juanjo Ocón
- Juanjo Mena