Lehendakaritza

Egia jakiteko eskubidea

Imagen de Derecho a la verdad

Frankismoaren biktimek egia jakiteko duten eskubidea bete dadin sustatzea.

Biktimek egia jakiteko duten eskubideari lotuta, erakunde publikoen betebeharra da ikertzea, gertatutakoa argitu dadin sustatzeko, giza eskubideen urratzeei eta horien ondoriozko erantzukizunei dagokienez.

Lehentasunak gure ingurunean

  1. Biktimen ikuspegitik, lehenbailehen argitu behar da, ahal den neurrian, desagertuei dagokien guztia (bortxazko desagertzeak, judiziorik gabeko exekuzioak eta “legezko” exekuzioak).
  2. Garrantziari erreparatuta, lehentasunezkoa da egia historikoa aitortzea eta Gerra Zibilean nahiz Francoren Diktaduran zehar egin ziren giza eskubideen urratzeak argitzea.

Proiektuak

Eusko Jaurlaritzak gaur egun lankidetza hitzarmena dauka Aranzadi Zientzia Elkartearekin, eragindakoen informazio-eskaerei erantzuteko, desagertutako pertsonen gorpuzkiak bilatu, berreskuratu eta identiikatzeko, hobien mapa eguneratzeko eta biltzen den informazio guztia jaso eta sistematizatzeko. Proiektuaren bidez plan edo protokolo bakarrean sartuko dira bortxazko desagertzeen eta judizioz kanpoko exekuzioen biktimen beharrizanei erantzuteko bultzatu behar diren ekintza guztiak, Nazio Batuen berariazko gomendioei jarraituz.

Azken urteotan hobiak eta desagertutako pertsonak bilatzeko egindako lanaren ondorioz, identiikatu ezin izan diren pertsona askoren gorpuzkiak aurkitu dira. Beharrizan materiala ez ezik, biktimen duintasunaren begiruneak eskatzen duen eginbeharra ere bada gorpuzki horiek jasotzeko eta ohoratzeko espazioa eraikitzea. Gaur egun proiektu hau diseinuaren fasean dago eta kokapena Elgoibarren aurreikusita dago.

Dagoeneko Eusko Jaurlaritzak eginda dauka euskal auziaren inguruan 1960tik 2013ra bitartean izandako giza eskubideen urratzeei buruzko txostena. Proiektu honen bidez idazketa batzordea sortuko da, antzeko txostena egin dezan 1936-1975 aldiari buruz, frankismoaren biktimen egiaren ikuspuntutik. Iragana argitzea ezinbesteko baldintza da bizikidetza adiskidetsua eraiki ahal izateko orain eta gero. Barruko eta nazioarteko hainbat erakunde ari dira eskatzen frankismoaren garaian giza eskubideen urratzeei dagokienez gertatutakoaren egia argitzeko mekanismoak sor daitezen. Proiektu hau eskaera horri erantzuteko ekarpena da.