Ogasun eta Finantza Saila

EGF+ 2021-2027 Programa

FSE+ funtsaren helburua estatu kideei eta eskualdeei laguntzea da , enplegu-maila handiak, bidezko gizarte-babesa eta etorkizuneko lan-mundurako prestatutako eskulan gaitua eta erresilientea lortzeko, bai eta pobrezia desagerraraztea eta gizarte-eskubideen Europako zutabean ezarritako printzipioak betetzea helburu duten gizarte inklusibo eta kohesionatuak lortzeko ere.

Lehentasunak

Lehentasunen araberako ekarpena

Enplegua
36.861.893€
1.A
Enplegurako prestakuntza. Langabetuak; langabeak laneratzeko ibilbideak; luzaroko langabeak kontratatzeko laguntzak; gazteak kontratatzeko laguntzak. Lehen lan-esperientzia; talentua mantentzeko edo erakartzeko neurriak; autoenplegua eta enpresen sorrerarako hasierako laguntza eta prestakuntza, orientazioa, informazioa eta aholkularitza
1.D
Langileak. Enplegurako Prestakuntza
Gizarteratzea eta pobrezia
23.560.000€
2.H
Gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako enplegurako prestakuntza; gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonentzako gizarteratze eta laneratze ibilbideak; lan merkatutik urrun dauden eta zaurgarriak diren gazteentzako enplegurako prestakuntza; desgaitasunak dituzten pertsonak merkatu arruntean kontratatzeko pizgarriak; desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu lagundua.
2.L
Familia sarerik ez duten gazteak, helduarora igarotzeko prozesuetan laguntzea eta gizarteratzea
Gazteen enplegua
11.780.000
5.A
Gazteak kontratatzeko laguntzak. Enpresa eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan lehen lan-esperientzia; Gazteak kontratatzeko laguntzak. Lehen lan-esperientzia toki-erakundeetan; Lan merkatutik urrundurik dauden gazteak gizarteratzeko ibilbideak
Haurren bermea
3.800.000€
7.L
Pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dauden haurrak gizarteratzeko neurriak