Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2019ko uztailaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egiteko dena, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4313
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/29
  • Argitaratze-data: 2022/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako huts bat aurkitu da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko uztailaren 29ko Ebazpenaren testuan (2022ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk.). Ebazpen horren bidez, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko laguntzak ematen dira. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, laburpenean, 2022/181 Laburpena (3/1) orrialdean, eta ebazpenaren tituluan, 2022/4070 (24/1) orrialdean, honela dio:

Ebazpena, 2019ko uztailaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egiteko dena, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.

baina honela esan behar du:

Ebazpena, 2022ko uztailaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egiteko dena, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.