Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 31koa, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioarako zuzendariarena, zeinaren bidez onartu egiten baita Bai Euskarari Ziurtagiriaren Sustapenerako Elkarteak egindako eskaera. Eskaera horretan, elkarte horrek homologatua izatea eskatu zuen, euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa ebaluatzeko eta egiaztatzeko, sektore sozioekonomiko pribatuan Harrobi diploma eskuratu nahi duten erakundeetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 697
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 2024/01/31
  • Argitaratze-data: 2024/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko uztailaren 12an argitaratu zen EHAAn 97/2023 Dekretua, ekainaren 27koa, Erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena. Dekretu horrek Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen zuen 162/2017 Dekretua ordeztu zuen.

97/2023 Dekretuaren 3. artikuluan alor sozioekonomiko pribaturako Euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoari loturiko Harrobi diploma sortu zen, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordearen urriaren 13ko Ebazpenaren bitartez, aipatutako Harrobi diploma lortzeko prozesua arautzen da, bai eta kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeek egin behar duten eskabidea eta bete beharreko baldintzak ere.

97/2023 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, beste erakunde publiko edo pribatu batzuk homologatzeko aukera egongo da, sektore sozioekonomiko pribatuko erakundeen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatu eta egiaztatu dezaten, betiere aitortza-sistema osatzen duen mailaren batean beharrezkoa ikusiko balitz, eta hizkuntza-politikaren esparruan sektore pribatuan eskumena duen zuzendaritzak hala erabakiko balu.

Lan horiek egiteko, eta 97/2023 Dekretuaren 8. artikuluan jasotako aukera baliatzeko, argitara eman da 2023ko abenduaren 22ko Ebazpena, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariarena, zeinaren bidez EAEko sektore sozioekonomiko pribatuan Harrobi diploma eskuratu nahi duten erakundeetan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa ebaluatzeko eta egiaztatzeko erakundeak homologatzeko prozedura arautu eta deialdia egiten den.

Ebazpen horren 8. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, eskatzaileek deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak bete eta aurkeztu beharreko dokumentazioa zuzen dagoen aztertu ondoren, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak, ebazpen bidez, eskatzaileetako bakoitzari jakinaraziko dio kanpo-ebaluazioaren prozesuan parte hartzeko eskaera onartu den edo ez.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Sustapenerako Elkarteak Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariaren 2023ko abenduaren 22ko Ebazpenean zehazten den dokumentazioa aurkeztu du, eta ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Hori horrela, honako hau

Lehenengoa. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Sustapenerako Elkartea (IFZ: G20948915) erakundearen eskaera onartzea. Eskaera horretan, elkarteak eskatu zuen homologatua izateko, hain zuzen ere sektore sozioekonomiko pribatuan Harrobi diploma eskuratu nahi duten erakundeetan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa ebaluatzeko eta egiaztatzeko.

Bigarrena. Entitate interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau argitara ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, herritar orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Laugarrena. Homologatutako entitatea kanpoko entitate ebaluatzaile eta egiaztatzaileen katalogoan sartzea eta hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailaren webgunean argitaratzea.

Bosgarrena. Entitateren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago, eta errekurtsoa aurkeztu nahi badu, hilabeteko epea izango du gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailburuordeari, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 31.

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioarako zuzendaria,

JOSUNE ZABALA ALBERDI.