Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 11koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena; honen bidez jakinarazten da, 2025-2026 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita ikasturtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 204
- Hurrenkera-zk.: 4796
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/11
- Argitaratze-data: 2024/10/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko dela zein letratatik hasi.
Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.
Horregatik guztiagatik, hau
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 11.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.