Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen 2024ko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1171
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/02/28
  • Argitaratze-data: 2024/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2024ko otsailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen 2024rako deialdia onartu du, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko n) apartatuan xedatutakoaren arabera (abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazkeran), entitate autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Hori guztia dela eta, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen 2024ko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko otsailaren 27ko bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu da deialdia, eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratuta dago.

Bigarrena. Jakinaraztea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartutako erabakiak.

Hirugarrena. Aditzera ematea ezen, deialdia onartzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2023ko urriaren 27ko EHAA, 206. zk.). Bada, Dekretu horren II. kapituluaren 3. atalaren 4. azpiatalean arautzen dira, hain zuzen ere, lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzera bideratutako laguntzak. Laguntzen onuradun enplegu-zentro berezi hauek izan daitezke: Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako lantokietan diruz lagundu daitezkeen jarduketak egingo dituzten enplegu-zentro bereziak, betiere kalifikazio hori badute eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan inskribatuta badaude.

Dekretu honen 73.1 artikuluak II. kapituluko 3. atalean araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko ardura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariari esleitzen dio.

Urriaren 17ko 152/2023 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa, xedapen orokor bat da, indarraldi mugagabea duena, eta, 65. artikuluan, berariaz ezartzen du lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez egingo dela; erabaki horretan, alderdi hauek zehaztuko dira gutxienez: finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, eskabideak aurkezteko epea, dirulaguntza justifikatzeko epea eta horretarako beharrezkoa den dokumentazioa.

Laguntza hauek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita. Erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2023ko abenduaren 14ko bileran hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1 eta 7.1 artikuluetan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/ webgunean dago argitaratuta, «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.6 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldi ekonomiko bakoitzean indarrean izango dituen aurrekontu orokorrak zehaztuta daudenean, programei dirulaguntzak eman edo ez erabakitzeko arauak eguneratu, berrikusi edo, hala behar badu, ezarri egin beharko dira. Zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien dirulaguntzen kasuan, dagokien deialdia egin beharko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legeak laguntza hauek finantzatzeko kreditua jasotzen du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.6 artikuluan xedatutakoa betez. Beraz, laguntza hauek deitu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira, 20/2023 Legearen 7.2.a) eta 8.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2024ko otsailaren 27ko bileran, onartu egiten du lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen 2024ko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateei laguntzak ematea da deialdi honen xedea. Laguntza horiek, zehazki, 2024ko ekitaldiko langileen kostuak finantzatzeko erabiliko dira, eta urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluaren 3. atalaren 4. azpiatalean arautzen dira. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

  1. Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko, guztira 5.500.000 euro bideratutako dira.

  2. Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren 67.1 artikuluaren arabera, programa hau finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak nahikoa ez badira onartutako eskari guztiak estaltzeko, horien guztien artean banatuko dira funtsak, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe, bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez onartu zen dirulaguntzak lortzeko eskabide normalizatua, zeina bitarteko elektronikoz izapidetu beharko baita. Eskabidea eskuragarri egongo da Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/), eta, han, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikorako (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/) esteka baten bidez.

Honako helbide honetan daude eskuragarri Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Jakinarazpen elektronikoak Egoitza Elektronikoaren «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira.

Era berean, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan eman ahalko du izena, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/informazioa/zer-motatako-ordezkaritzak-daude/web01-sede/eu/

Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko zehaztapenak helbide honetan egongo dira: https://www.euskadi.eus/servicios/1035410

  1. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko du, eta lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak dirulaguntzaren aldian egindako jarduerak deskribatu beharko ditu, egindako jarduketei buruzko informazioa zehaztuta. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

    1. Laguntza-unitateak osatzen dituzten pertsonen izen-zerrenda, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko langileak eta lanbide-jardueraz arduratzen direnak bereizita horien kostuak diruz laguntzen dira programa honetan. Horrekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira: lan-kontratuen kopia, diruz lagundutako aldiko nominen kopia eta dagokion aldiko Gizarte Segurantzaren kotizazio-dokumentuen kopia, kotizazioen likidazio-ordainagirien kopia eta langileen izen-zerrendaren kopia, ordainketa-frogagiriak barnean direla. Halaber, kontratatu bakoitzari buruzko kotizazio-datuen txostena aurkeztu beharko da, hau da, IDC dokumentua.

      Gainera, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko langileen kasuan, eskatutako titulazioa edo gutxieneko esperientzia egiaztatu beharko da.

    2. Programa honen azken hartzaile diren desgaitasuna duten pertsonen izen-zerrenda, kontratu mota mugagabea edo aldi baterakoa justifikatuta, kontratua errendimendu txikikoa den adierazita eta diruz lagundutako aldian egindako lanaldiaren ehunekoa zehaztuta. Gainera, desgaitasun-maila eta mota egiaztatzen duen indarreko dokumentua aurkeztu beharko da.

      Dena dela, kontratazioaren gutxieneko iraupena egiaztatzeko, Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren erregistroa kontsultatuko da.

  2. Justifikazio-memoria osatzen duten agirien multzoa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.

  3. 2025eko martxoaren 28a izango da aurreko paragrafoetan adierazitako dokumentuak jasotzeko azken eguna.

  1. Laguntza horiek jasotzeko eta emateko baldintzak aipatutako urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan daude zehaztuta. Halaber, jarraian zehazten direnak ere beteko dira:

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 9.4 artikuluaren p) atalean xedatutakoaren arabera, erakunde onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, Lege horren 49. artikuluaren arabera.

  3. Laguntzen onuradun izateko, 152/2023 Dekretuaren 71. artikuluan aurreikusitako balditzez gain, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuak aplikatuko dira, tartean 1. ataleko i) letran araututakoa. Horren arabera, ezingo da onuradun izan Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriren baten ziozko zehapena jaso duen erakundea, administrazio-bidean irmoa den ebazpen bidez, harik eta egoera zuzentzeko neurriak hartu eta zehapena ordaintzen duen arte.

  4. Erakunde onuradun izateko 152/2023 Dekretuaren 71.1 artikuluaren g) letran ezarritako baldintzaren arabera, eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisiko edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko erakundea ez dena, 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako:

    pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera.

    Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskaerarekin batera aurkeztu beharko da.

    eskatzaile horrek ezin badu, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko b) apartatuan aipatzen diren dokumentuen bidez, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukiarekin; edo ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, aipatutako letraren 2. zenbakian eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko Erregelamenduko 22 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuak aurkezteko eskatuko die Lanbidek entitate eskatzaileei, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.