Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki hau: baliabide ekonomikoak esleitzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2024an, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoaren ildotik, haren bidez arautu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1527
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/03/20
  • Argitaratze-data: 2024/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2024ko martxoaren 19ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, baliabide ekonomikoak esleitu ditu desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2024an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren n) apartatuan xedatutakoaren arabera (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak bigarrenez aldatzen dituen abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak finkatutako testua), organismo autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bilkuran hartutako erabakia argitaratzea, zeinaren bidez baliabide ekonomikoak esleitzen baitira desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2024an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok.

Bigarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Jakinaraztea, deialdia onartzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaiola organo horri berorri, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2023ko urriaren 27ko EHAA, 206. zk.). Izan ere, dekretu horren II. kapituluaren 1. atalean daude araututa, hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak.

Dekretu horren 73.1 artikuluan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari esleitzen zaio II. kapituluko 1. atalean araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Dekretu hori indarraldi mugagabeko xedapen orokorra da. Dekretu beraren 7. artikuluan, berariaz dago ezarrita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez urtero ezarriko dela zenbatekoak izango diren 1. atalean araututako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak; eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez argitaratuko direla, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai hasierako aurrekontu-zuzkidura bai egiten diren aldaketak.

Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak aurreikusita daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko ekitaldiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Organismo autonomo horretako administrazio-kontseiluak onartu zuen plana, 2023ko abenduaren 14ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorren 8.1 artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1 eta 7.1 artikuluetan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren webgunean dago argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus. Dirulaguntza horiek lagungarri dira «Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako enplegurako aukera-berdintasuna eta merkatu arruntean benetako laneratzea lortzeko tresnak indartzea» helburu estrategikorako (planean adierazita), eta estaldura ekonomikoa ematen dute lan-merkatu arruntean desgaitasuna duten pertsonen kontratazio mugagabean laguntzeko.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.6 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldi ekonomiko bakoitzean indarrean izango dituen aurrekontu orokorrak zehaztuta daudenean, programei dirulaguntzak eman edo ez erabakitzeko arauak eguneratu, berrikusi edo, hala behar badu, ezarri egin beharko dira. Zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien dirulaguntzen kasuan, dagokien deialdia egin beharko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena abenduaren 22ko 21/2023 Legean agertzen da zenbateko kreditua dagoen bideratuta desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzera.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, organismo autonomo horretako administrazio-kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bilkuran erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.

  1. 850.000 euro bideratuko dira desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzera, 2024an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 1. atalean daude araututa laguntzok.

  2. Desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzeko emandako laguntzek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027ko EGF+ programaren esparruan.

    Bigarrena. Dirulaguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak.

  1. Aipatutako laguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan eta ebazpen honen apartatuetan xedatutakoak dira.

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluko 3. apartatutan xedatutakoarekin bat etorriz, eskabideak modu ordenatuan ebatziko dira, bakoitzari dagokion espedientea erabat osatuta geratzen den unearen arabera.

    Aurrekontu-zuzkidura amaitzen bada, horren berri emango da EHAAn eta Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta dirulaguntzak ukatuko zaizkie ebazteke dauden eskabideei.

  3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4 p) artikuluan xedatutakoa aplikatuta, entitate onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, 20/2023 Legearen beraren 49. artikuluaren arabera.

  4. 152/2023 Dekretuaren 71. artikuluan xedatutako eskakizunez gain, laguntzen entitate onuraduna izateko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako debekuak aplikatu behar dira, eta, besteak beste, 1. apartatuaren i) eta j) letretan araututakoak. Izan ere, debeku horien arabera, ezin izango dira onuradun izan, baldin eta administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidezko zehapenen bat jarri bazaie Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean adierazitako arau-hauste astun edo oso astunen bat egiteagatik, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta zehapena bete arte, edo, desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez badute, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri dituztela egiaztatu arte.

  5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu egiaztatzen lehengo apartatuetako eskakizunen bat, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatu beharko da (erantzukizunpeko adierazpena eskabide-orrian jasota dago).

  6. 152/2023 Dekretuaren 71.1 artikuluko g) letran ezarritako eskakizunari dagokionez, eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisiko edo juridikoa bada zuzenbide publikoko entitatea izan gabe, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzak badira, entitateak egunean izan beharko ditu Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak. Eskakizun hori dokumentu hauen bidez egiaztatuko dira:

    Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ahal badu, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan adierazitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera.

    Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

    Ezin badu, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko b) apartatuan adierazitako dokumentuen bidez, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez aipatutako apartatuko 1. zenbakian eskatutako edukiarekin; bestela, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, prozedura adostuen txostenaren bidez aipatutako apartatuko 2. zenbakian eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko Erregelamenduko 22 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Dokumentazio hori dirulaguntza eman aurretik eskatuko du Lanbidek.

    Hirugarrena. Desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzeko laguntzen baldintzak eta entitate onuradunen betebeharrak, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketaren ondoriozkoak.

  1. Laguntzei, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa dutenez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa aplikatu behar zaie. Hain zuzen ere, erregelamendu horren bitartez ezartzen dira Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Gizarte Funts Plusari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak, bai eta funts horietarako finantza-arauak eta Asilo, Migrazio eta Gizarteratzeko Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako, eta Mugak eta Bisa Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresnarako finantza-arauak ere. Era berean, laguntza hauek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1057 (EB) Erregelamenduaren mende ere badaude, eta, hain zuzen ere, erregelamendu horren bitartez, Europako Gizarte Funts Plusa (EGF+) ezartzen da, eta 1296/2013 (EB) Erregelamendua indargabetu.

  2. Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 1. atalean eta 71. artikuluan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte laguntzen onuradunek, betebehar hauek, batez ere:

    1. Diruz lagundutako jarduketak jakinarazteko, zabaltzeko edo argitaratzeko material eta ekintza guztietan, berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kofinantzaketarekin batera Europako Gizarte Funtsarena ere jaso dela EAEko 2021-2027ko EGF+ programaren esparruan.

    2. Gastuaren kontabilitate-erregistro bat bermatzea, kontabilitate-identifikazio bereizia edo kontabilitate-kode egokia duela.

    3. Laguntza hauek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa duten aldetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 82.1 artikuluak araututako epean gordeko dira egiaztagiriak (dokumentu elektronikoak barne).

    4. Honako hauek egiten dituzten egiaztatze-jarduketei baiezkoa ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritza, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

  3. Dirulaguntzaren entitate onuradunen zerrenda argitaratuko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluan adierazitako webgunean.

    Laugarrena. Eskabideak aurkeztea.

    Dirulaguntza-eskabideak elektronikoki aurkeztu eta izapidetuko dira.

    Izapidetze-jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1037013.

    Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak eta jakinarazpenak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

    Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordeen erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.